Biktima mozorrodun borreroak


2021eko uztailaren 19an
1932ko azaroaren 12a. «Martin maitea: Berriro ere Alemanian! Nolako inbidia ematen didazun! [...] Alemania demokratiko batera heldu zara, biziki kultua den herri batera, askatasun politiko preziatua hastapenean dagoen lurraldera. Bizitza zoragarria izango da».

Horiek izan ziren judutar jatorriko Max Eisenstein estatubatuarrak bere lagun Martin Schulse alemaniarrari izkiriatu zizkion lehen lerroak. Max eta Martin artearen munduan negozio-kide eta adiskide min ziren Kaliforniako San Frantzisko hirian bizi zirenean. Martinek, ordea, Munichera itzultzea erabaki zuen, emazte Elsa eta semeekin. Ordutik bi lagunen artean gutun trukea hasi zuten, elkarren berri izaten jarraitzeko asmotan. Alemanian, nazionalsozialismoaren hedatzearekin, ordea, bien arteko harremana ozpintzen hasi zen apurka. Gutun horiek bi protagonisten metamorfosiaren testigu zuzen bilakatuko dira, adiskidetasunak samindurari leku egiten dion bitartean.

Martin eta Max, Katherine Kressmann Taylorren Address Unknown nobela laburreko pertsonaiak dira, fikziozkoak. 1938. urtean argitaratutako liburuxkak, baina, orduko Alemanian jazotako errealitate gorria dakarkigu lerro artean ezkutaturik. Fikzioa errealitateari hobe begiratzeko mikroskopio bilakatzen da maiz. Idazlanak, III. Reicha hasi aurretik idatzita egon arren, ondoren gertatuko zen sarraskiaren aurreikuspen zorrotza egiten du.

Address Unknown oso arrakastatsua izan da argitaratu zenetik. Milioika kopia saldu dira eta antzerkirako ere hainbat moldaketa egin izan dira mundu zabalean, batez ere Frantzian. Tanttakakoak ere liluratuta gelditu ziren testuaren indarrarekin eta muntatzea erabaki zuten. «Kontakizunean biktima eta borreroaren artean egiten den alderanzketa asko interesatu zitzaidan hasieratik», dio ikuskizunaren zuzendari Fernando Bernuesek. Testua, gutun estiloan idatzita dagoen arren, antzerkirako aproposa dela iritzi dio zuzendariak: «Progresio bat dago gutunetik gutunera. Gainera narrazio-molde tradizionalaren egitura jarraitzen du: planteamendu, korapilo eta amaiera oso argi markatuta dauzka».

1933ko uztailaren 9a. «Max maitea: [...] Momentuz gutun bidezko harremana eten egin behar dugu. Ezin dut judutar batekin korrespondentziarik izan».

Ez da Tanttakak nazismoaren gaia lantzen duen lehen aldia (Errudun jaioak). Fernando Bernuesen hitzetan, ordea, ez da bereziki bilatu duten gaia. Alemanian gertatutako genozidioa gaur egungo giza portaerei buruz hausnartzeko oso baliagarria da haren iritzirako: «Gertaera konkretuak baino gehiago, halako gauzak zergatik gertatzen diren aztertzea da interesatzen zaiguna, ea zergatik bat-batean alda dezakeen konbikzioz pertsona batek, bere lagunak gorrotatzeraino». Fanatismo ideologikoak oraindik ere pil-pilean daudela uste du gainera: «Gaur egun, eta batez ere herri honetan, progresio ideologiko oso harrigarriak gertatzen dira. Sadismo ideologiko horiek jendearen eguneroko bizitzan duten eraginaren gaineko gogoeta egin nahi nuen».

Denbora eta espazioan gure gizartetik urrun dagoen fenomenoa erabili nahi izan dute testuinguru gisa, azken batean distantziak egoerak hobe ulertzen laguntzen duelakoan. «Arteak oro har askotan erabiltzen du distantzia hori, mina terapeutikoa izan dadin. Gure inguruneari buruz hitz egiterakoan ideologikoki eta humanoki itxi egiten gara, predeterminatuagoak egoten baikara».

1933ko azaroak 5a. «Martin: Beharrezkoa dudalako idazten dizut berriro. Susmo txar bat daukat. Griselleri idatzi nion Berlinen zegoela jakin bezain laster [...] baina kartazala ireki gabe itzuli didate. Ezezaguna helbide honetan dio ezarri dioten zigiluak».

Isidoro Fernandez aktoreak jokatzen du judutar jatorriko pertsonaiaren papera eta Kike Diaz de Radak alemaniarrarena. Biek ere ñabardura handiko pertsonaiak aurkezten dizkigute oholtza gainean, esperientziak ematen duen interpretazio sendoarekin. Euskarazko bertsioan Eneko Olasagastik ordezkatuko du Diaz de Rada. Apirilaren 22an gazteleraz eginiko estreinaldian, gainezka zegoen Donostiako Antzoki Zaharreko ikusleria hunkitzea lortu zuten. Tentsioa tantaz tanta neurtzen dakien lana da.

Sortu zenetik Tanttakak zuzeneko musikari leku pribilegiatua eskaini izan dio bere muntaietan, eta baita azken honetan ere. Konpainiako zuzendariaren ustez, «musikak errealismotik urrun, ahalmen iradokitzaile handia du. Gainera zuzeneko musikak antzerkiaren oso parekoa den pultsua du. Latako musikak, noski, ezin du pultsu hori lortu».

Paradero desconocido antzezlanean Iñaki Salvador piano jolea eta Pello Ramirez biolontxelo jolea igo dituzte oholtza gainera. Iñaki Salvador berak konposatutako musikak protagonisten alter ego moduan jokatzen du, gutuna irakurtzen ari denaren barne pentsamenduekin partitura bat osatu izan balu bezala. Agertoki erdian jarrita, aulki gorriz inguratuta, giro berezia ematen diote kontakizunari musikariek. Azken batean, eurak ere genozidioaren biktima dira.

1933ko abenduak 8a. «Heil Hitler! Sentitzen dut albiste txarrak eman behar izana. Zure arreba hil egin da. Zuk esaten zenuen bezala, zentzugabe bat zen. Duela astebete eskas, etxera heldu zen [...] Alemana naizenez nire eginbeharra garbi zegoen».

Antzezlanak aurrera egin ahala, bi protagonisten arteko harremana okertuz doa. Martinek laguntza ukatzen dio bere etxe aurrera laguntza eske joan den Griselleri, Maxen arrebari. Naziek gupidarik gabe erailko dute neska gaztea. Antzeztokiak irudikatzen duen entsegu gela hutsa, gero eta hotzagoa bihurtzen da. Edi Naudok diseinatutako eszenografiako aulki gorriak mugitzen hasten dira, tentsio dramatikoa gogortuz doan heinean. Suspenseak ezusteko amaiera du.

Max eta Martinen istorio partikularra milaka pertsonen istorio bilakatu zen Alemania eta Europan II. Mundu Gerraren atarian. Horixe iradoki nahi izan du Fernando Bernuesek agertoki hutsarekin: «Ikusten ez ditugun istorio horien metafora da. Euren helbideetan ezezagunak diren jende asko dago eta nolabait horiek antzezlanean presentzia izatea nahi nuen. Bi protagonista hauei gertatutakoa ez da kasu isolatua, zoritxarrez».

Donostia eta Bilbon aurkeztu ostean, Alacanten emango du konpainiak Paradero desconocido. Uztailean Donostian egitekoa den Antzerki Azokan zehaztuko dira ziurrenik taldeak aurrerantzean eskainiko dituen emanaldiak.

Euskaraz irakurgai
2003. urtean plazaratu zuen Erein argitaletxeak Katherine Kressmann Taylorren Address Unknown nobela euskaraz. Ramon Etxezarretak eginiko itzulpena Ezezaguna helbide honetan titulupean kaleratu zuten. Testua biziki gustatu zitzaiolako erabaki zuen Etxezarretak nobela euskaratzea: «Testu laburra eta intentsitate handikoa da. Gainera, gatazkak azaltzeko duen modua interesgarria da oso. Oso paradigmatikoa iruditu zitzaidan».
Tanttakak testuarekin antzezlan bat egingo zuela jakin zuenean asko poztu zela dio: «Obra horrekin maitemindu egiten zara irakurtzen duzunean eta, hortaz, hedapen zabalagoa izango duela jakiteak pozten nau». Antzezlanaren estreinaldira joateko parada ere izan zuen: «Egia esan beldur pixka batekin joan nintzen baina ondoren, hasierako minutuetako harridura gaindituta, obrari kateatuta gelditu nintzen. Benetan polita iruditu zitzaidan».
Irailean estreinatuko den euskarazko bertsioak Etxezarretaren testua izango du oinarri. Dena den, itzultzailearen eta konpainiakoen artean azken ukituak emango dizkiote, eszenarako atontze aldera: «Ni saiatuko naiz nire proposamena egiten, baina antzerkiaren mundua ez dut inoiz gertutik ezagutu, ez dut ziurtasunik horretan».


Azkenak
Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


Eguneraketa berriak daude