Net Hurbil: ‘Big Pharma’, errukirik ez duen gure sendatzailea


2021eko uztailaren 27an
Farmaziara joanda, noizbait gertatuko zitzaizun: botika bat eskatu, botikariak beste izeneko bat ekarri eta zuk: «Nahastu egin zara, nik beste bat eskatu dizut» esan eta berak: «Ez, ez, gauza bera da, hau generikoa izatea». Anekdota xume horretatik abiatuta osatu du Dinyar Grodej holandarrak farmazi industriari buruzko dosier aberatsa New Internationalist hilabetekariarentzako. Dinyar Grodejek alergiaren kontra hain famatua egin den Claritin eskatu zion dendariari, eta honek Loratadine generikoa eman; Shering-Plough multinazionalak saltzen duen Claritinen ordez generiko merkeagoa. Kazetaria etxera joandakoan ohartu zen... generikoa ere Shering-Ploughek egina zela!

Hariari tiraka, oso istorio argigarri batekin egin zuen topo. Multinazionala Claritin-ekin antialergikoen merkatuaren %40a harrapatzera iritsi zen, 3.000 milioi dolarretako salmentarekin. Gakoa? Botika horren molekula (Loratadine) patentatuta zeukala. Baina patenteak ematen zion monopolio aroa bukatzera zihoan eta estraina hori luzatzeko ahalegina egin zuen Shering-Ploughek. Tartean AEBetan senadore bat erosteko ahaleginak ere egin zituen, eta harrapatu egin zituzten. Azkenean, mila ahaleginen ondoren patentea zabaltzeko garaia iritsi zenean... berak merkaturatu zuen merkeagoa den generikoa ere. Kazetari honek kontatu duen istorioa ezaguna egingo zaie Ipar Euskal Herriko askori, duela gutxi albiste sonatua izan delako salmentetan liderra den Omeprazol, »hainbeste herritarrek gure urdaila beste botiken ondorioetatik babesteko erabiltzen dugun pilula garestia» generiko moduan saldu ahal izan dela apiriletik.

Korear leuzemiadunak Suitzan

Dinyar Grodej berak beste gertakizun bat gogorarazi digu, gure komunikabideetan oharkabean pasatu zena. Joan den otsailean, Suitzako Basilean bildu ziren Novartis farmazia multinazionalaren aurrean manifestari bitxi batzuk: Koreatik etorritako talde bat zen, denak leuzemiak jotako gaixoak, eta baziren tartean oso ahul zirenak. Ipuin beltz bat kontatu eta salatzera etorriak ziren Europaraino.

Leuzemiaren tratamenduan ezaguna den Glivec -edo Gleevec zenbait herrialdetan- botika salgai atera aurretik, horretarako probetan parte hartu zuten gaixo leuzemiadunak ziren. Ikerketa guztien ondoren -eta gaixo haien laguntzarekin- azkenean Glivec saltzera atera zenean eraman zuten ezustekoa: pilula bakoitzak 19 dolar balio zuen eta eguneko zortzi behar dituztenez... tratamenduak urtean 50.000 dolar balio zuen!

Gaixo leuzemiadunak ez zeuden amore emateko, eta diru hori ordaindu ezinean, Glivec-ek duen molekula berarekin generikoa egingo zien lantegi kimiko bat aurkitu zuten Indian: Glivec izenarekin 19 dolar balio zuen pilula bera dolar bakar batean egingo zien indiarrak. Hori lortuta, Koreako gobernuak generikoa inportatzeko baimena ematea besterik ez zuten behar. Baina... baimena emateko zorian zen ministroa egun batetik bestera kendu egin zuten kargutik. Ez da oso aztia izan behar multinazionalak eskua sartu zuela ohartzeko.

Gaixoek Korean bertan hasi zituzten protestak, Novartis-en bulegoak okupatuz. Hunkigarriak dira protestara maskara eta guzti joan ziren leuzemiadunen argazkiak -Interneten ikusgai daude-. Gero Genebarainoko bidaia egin zuten Novartisekoak azkenean errukituko zirelakoan... eta polizia suitzarra bota zieten gainera zutik egoteko ere lanak zituzten manifestariei.

Gaixoa ez, bezero gatibua

Etekinik handiena ematen duten negozioen artean dago farmaindustria. Izan ere, egon daitezkeen bezerorik fidelenak baititu: gu denon bizia eta ondo egotea dago beren eskuetan. Osasuna eta bizia dira erosle behartuon motibazioak.

Dirua herrialde garatuetan dagoenez, merkatu horri begira ari dira multinazionalak. Eta sortzen dituzten botika berrien bi herenak herrialde horietarako dira. Hemen agertzen diren botika berri gehienak, edo beste izen batekin jadanik badauden molekulen kopiak dira, edo aldaketa ttiki bat erantsita kaleratzen dira. Aldiz, urtean 500 milioi gizakik jasaten duten malariarentzako 40 urtetan ez da botika berri bat sortu eta 2000.ean bat atera zenean... herrialde tropikaletara joan aurretik hartzeko droga zen, mendebaldeko zazpi milioi turistentzat.

Lehen munduan erosten ditugu botikarik gehien, eta hemen multinazionalek merkatua prestigioaren bidetik lantzen dute. Enpresek alderantzizkoa dioten arren, askoz gehiago da publizitate eta promozioan gastatzen dutena ikerketan egiten dutena baino.

Big Pharmaren negozioan, kontsumitzaileok gara gakoetako bat: marka komertzialak ezagutzen ditugu eta ez molekulak, are gutxiago enpresak. Beste gakoa osasun sistema da. Asko hitz egin daiteke farmaindustriak mendebaldeko osasun sistemen gainean duen kontrolaz, eta horren irudi grafikoa anbulatorioetan ikusten dugu harantz goazen bakoitzean, medikuaren zain beti-beti dauden emazte eta gizaseme eder eta ondo jantziengan.

New Internationalisten honela argitu digu aita medikua duen Tamar Wilner kazetariak: gure medikuen titulazio ondoko ikasketa eta ikastaro ia guztiak multinazional horiek kontrolatzen dituzte. Ikastaro eta kongresu gehienak haiek finantzatzen dituzte, gaixo elkarteenak ere bai, aldizkariak, frogan diren botiken entseguetan medikuek parte hartzea promozionatzen dute, curriculuma aberasteko aukerak eskaini... Multinazionalena ez den zein iturritatik berritu dezake bere ezagutza gure mediku batek? Hemen disimulu samarrean pasatzen diren opariak ahaztu gabe.

Hirugarren munduan aldiz medikuak berak dira askotan botiken saltzaileak, eta hauei eta botikariei zuzenean ematen dizkiete sarri opariak enpresa handiek. Botikak herritarren esku jartzeko itxaropen gutxi, beraz. Baina Frantziako farmaindustriaren buru Bernard Lemoinek zioenez: «Zergatik eskatzen zaigu ahalegin hori? Renaulti inork ez dio eskatzen kotxerik ez duenari bat oparitzeko!».

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude