Makina Erremintaren Bienala: Aurten ere produkzioak behera egingo duela aurreikusi dute


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekainaren 7tik 12ra bitartean izango da euskal ekonomian giltzarri den sektoreetako baten erakusketa nagusia, Makina Erremintaren 2004ko Bienala. Industriako sektore horretan, %8 baino gehiago jaitsi zitzaien produkzioa 2003ko ekitaldian, eta, aurten ere, 2004ko produkzioaren eboluzioa ikusita, zalantza eta zuhurtzia dira nagusi arduradunen ikuspegian. Aurtengo bienala nazioarteko feria-leku berrian izango da, hau da, Bilbao Exhibition Centre (BEC) izeneko Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren ordezko tokian. BEC garai bateko Altos Hornos de Vizcaya S.A. enpresaren Barakaldoko Ansioko lurretan eraiki dute, eta, jakina den legez, apirilean inauguratu zuten.

Bienala nazioartean prestigio ikaragarriko feria da. Espainiako Estatuko feria garrantzizkoena da makina erremintaren sektorean, eta Europako eta munduko garrantzitsuenetakoa. Horregatik, aurtengo ekitaldian 60 herrialdetako 2.000 erakusketaritik gora espero dira BEC feria-lekuan, non 65.000 metro koadro hartuko baitituzte guztira. Aurreko bienalak, 2002koak, 1.793 erakusketari bildu zituen 40.000 metro koadrotan, orain desagertzeko prozesuan dagoen Bilboko Nazioarteko Erakustazokan.

Iaz behera egin zuen produkzioak

Egoitzaz Donostiakoa den Asociación Española de Fabricantes de Máquina Herramienta (AFM) elkarteak eman dituen behin-behineko datuen arabera, 2003an %8,6 jaitsi zen sektoreko produkzioa. Halaz guztiz, Europako herrialdeetako batez bestekoarekin konparatuta, ekitaldi hori ez zen hain txarra izan guretzat, zeren, Europako eremuan, %10eko jaitsiera izan baitzuen produkzioak. Adierazitako datu positibo horrez gainera, beste bat ere azpimarratzen dute AFMko arduradunek: hain zuzen ere, sektoreko fakturazio guztia aintzat hartuta, esportazioak mantendu zuen pisu handia »fakturazio totalaren %60, zehazki», eta, horrekin batera, nabarmentzen dute %112ra heltzen dela makina erreminten esportazioko estalduraren indizea inportaziokoari buruz. Jakinik nazioarteko koiuntura kontrakoa dela eta euroak AEBetako dolarrari buruz apreziazio handia izan duela, bi datu horiek -hala diote- berez erakusten omen dute sektoreak esportazioan konkurritzeko duen gaitasuna.

Betiere AFMren estimazioak oinarri, 2003an 836,7 milioi euroko produkzioa izan zuen sektoreak; 2002an, aldiz, 915,2 milioi eurokoa. Iazko urtean, makina erremintaren sektoreko herri produktore handi guztiek egin zuten behera produkzioan. Zehazten hasita, estimatzen da batez beste %10ean jaitsi zela produkzioa Europako Batzordeko CECIMOn ordezkatuak dauden Europako hamabost herrietan. Europako erakunde sektorial horrek, zeinen barruan baitago AFM elkartea, munduko makina erremintaren produkzio totalaren %50 hartzen du. Beraz, datuak ondo adierazgarriak dira egoera globala azaltzeko.

AFMren datuen arabera, 2003ko esportazioak 502,3 milioi eurora heldu ziren; 2002koak, aldiz, 545 milioira. Hortaz, %7,8ko jaitsiera ezagutu zen 2003ko ekitaldian. Halaz guztiz, betiere iturri horretatik diotenez, Alemania da sektoreko bezero nagusiena, eta positibotzat jotzen dute herri horretarako salmentak ongi mantendu izana. Hain zuzen ere, esportatutako totalaren %23 hartu zuen merkatu horrek. Azken urtearekin konparatuz gero, Asiako eremurako esportazioek ere gora egin dute aski nabarmen. Txina, Malaysia eta Iran izan dira bezero garrantzizkoenak, eta Asiarako igoera horrek konpentsatu du, neurri batean, sektoreak Europako eta Ameriketako merkatuetan izan duen jaitsiera. Bestalde, makina erreminten inportazioak ere behera egin zuen: %5ean zehazki, eta 448,2 milioi eurotan geratu zen.

2004an produkzioa jaitsi egingo da

Nahiz eta nazioarteko egoeran errekuperaziorako edo hobekuntzarako aztarna ñimiñoak nabaritu, zalantzazkoak eta zuhurtziazkoak dira, halaber, aurtengo urterako espektatibak. Arduradunek diotenez, eskabide berrien sarrerak zertan diren ikusita eta ekipamendu industrialetako inbertsio-proiektu garrantzitsuen atzerapena kontuan izanda, zuhur jokatu beharra dago. Gaur gaurkoz, 2003ko emaitzen araberako aurreikuspenei eusten diete, eta, ondorioz, uste dute 2004an %5 inguruan jaitsiko dela produkzioa makina erremintaren sektorean.

Hautsi egin da enpleguaren goranzko joera
Iazko urtean, 2003an, hautsi egin zen makina erremintaren sektoreko enpleguaren goranzko joera. Azken hogeita bost urteetan, hainbat krisik aski nabarmen erasan diote sektore horri: enpresen ixtea eta enpleguaren deuseztatzea ezagutu ditu. Datuek erakusten dutenez, 1980an 8.961 lanposturen eta 141 enpresaren jabe zen arlo hori. Hogeita hiru urte igarota, 2003. urtean, 5.836 lanpostu eta 97 enpresa aitortzen zizkioten. Aldi horretako 1991-1995 urteen bitartean, eboluzio oso kritikoa bizi izan zuen makina erremintaren sektoreak: esate baterako, ia %40an gutxitu zen enplegua. Hala, 1991ko 7.073 lanpostuen eta 116 enpresen ordez, 4.570 lanpostu eta 89 enpresa ageri ziren 1995ean.

Behin 1996ra iritsita, goranzko tendentzia hasi zen. Handik aurrera, ugalduz joan zen enplegua etengabe, harik eta 2002an egonkortu zen arte. Urte horretan, 5.911 lanpostu eta 97 enpresa izatera heldu zen sektorea. Iaz, 2003an, aldatu zen tendentzia: 97 enpresak mantendu baziren ere, 5.836ra murriztu ziren lanpostuak. Aurten zer gertatuko den da kontua: hobera egingo du ala mantendu edo okertu egingo da? Batetik, nazioarteko egoera ekonomikoak nola eboluzionatzen duen ikusi beharko da. Bestetik, ordea, ekipamenduetako ondasunetako inbertsioen erritmoa nola aldatzen den begiratu beharko da, zeren aldagai horrexen arabera hazten baita makina erremintaren sektorea.

Sektore horretako gure enpresak neurri ertainekoak edo are txikiagoak dira oro har, Italiako edo Alemaniako konkurritzaile nagusienekin konparatuz gero. Iaz, hiru enpresa bakarrik genituen 300 enplegatutik gorakoak, hamaika soilik 100 lanpostuz goitikoak, hogeita hiru 50 eta 100 langile bitartean zituztenak eta berrogei 25 langile edo gutxiagokoak.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude