Lolekuan bizi ala bizilekuan lo?


2007ko otsailaren 21ean
Bizilekuan lo ere egiten dugu eta egin ezinean ibiltzea, ez da ederra gainera. Askotan entzun dut: bizitza lotan pasatzea ere... 75 urtez bizitzen bazara, egunean 8 ordu lo eginez, bizitzako 25 urte lotan pasatzen dituzu eta ez dakit zer eta badakit nor. Bale, hala izango da baina, behar haina lo egin gabe beste 50 urteak ere ez dituzu nahi hainbeste gozatuko. Lotan ere zoriontsu izan daiteke eta hari esker, esnatuta gero, hala jarraitu ere bai.

Baina, bizilekua loleku soil bihurtzen dutenak ere badaude/bagaude. Kasu batzutan, bizileku hori, hirian egongo da eta, ia inor ez da ohartuko lo bakarrik egiten duzun hala zeozer gehiagotara azaltzen zaren hirira, izan ere, anonimatua ziurtaturik duzu ezezagunen artean. Zer gertatzen da, ordea, jarrera bera herrian praktikan jartzen duenarekin? Bera, aipatu dugun arrazoiagatik behintzat, ederki bizi daiteke baina herri horri zertan eragiten dio bere presentziak?

Azken boladan, herri gehienetako leloa, etxe berriak egiteko lur zorurik eza da. Herriak, nora hazi ez dakitela dabiltza, inguruko auzoak irentsiz eta, herri barruan aspalditik zeuden industriak urrutiratzeko, landa lurrak estaliz.

Hala ere, herri handixamarrek ez dute hainbeste nabaritzen bizilekua loleku soiltzat dutenen zama, itxura batean behintzat. Baina herrien neurria txikiagotzen goazen heinean, landa lurrak etxepean sartu eta bizilagun berriek herriko bizitzan parte hartzen ez badute, inbertsio antzua da. Herriko gazteak kanpora joan beharrean aurkituko dira lehentxeago edo geroxeago, herria lolekutarako bestetarako ez darabilen batengatik. Eskubidea izango du hark ere berea egiteko baina, nik nahiago dut horretarako lurrik ez alferrik galtzea herrien geroa itoaz.

Horregatik, iruditzen zait, herri horietako udalek oso ondo pentsatu beharreko bi gauza, gutxienez, badituztela: noiz plazaratu etxegintza planak eta zer egin herritar berriak hezteko?

Noiz plazaratu galderari, arraro iritziko dio batek baino gehiagok. Begira, herri koskor batzuk, dagoeneko hasi dira, bertako biztanleek eskatutakoan, bakarrik, etxe berriak egiten. Zergatik? Bestela, ondoko herri handiagoan, garestiago dauden etxeetara iritsi ezinik, herria hango jende arrotzez betetzen zaielako. Arrotzez? Ez dut bere jokaeraz arrotz den hura beste inor hartaz hartu nahi. Zer egiten du herri batek bertakotzeko beharrik/asmorik ez duen jendez betetako etxe pilarekin? Zertarako du hazten ari dela jakitea, hauteskundeetarako bakarrik? Zerga gehiago biltzeko? Agian bai. Bada, niri horrek ez dit balio. Nik herri dinamikoak nahi ditut; bizirik daudela nabari zaienak eta bizipoza lasaitasunean ere arnasarazten dizutenak. Eta horregatik egiten nuen, gorago, bigarren galdera: zer egin herritar berriak hezteko?

Ez da txorakeria. Edozein ez dago edonon bizitzeko prestatuta. Hirian bizitzea errazago egingo zaio txikitatik bertan bizi izan denari eta, alderantziz, herrian haurretan jolasean ibili denak, badaki hango bizitzari bertan zukua nola atera.

Beraz, herritar bat hirira bizitzera doanean edo hiritar bat herrira, bertakotzeko saioak prestatu beharko genituzke, bigarren kasuan batik bat, izan ere, hiriko bizitzaz denok baitakigu dezente.

Eskolara haurra edo nerabea lehen aldiz doanean harrera ekitaldiak antolatzen diren legez, gerora lagun edo tutore izango dituenak, nahiz bertan eskura dituen zerbitzuak aurkeztu eta erakutsiz, berdin egin beharko luke herriko udalak gizarte laguntzailearen edo guraso elkartearen edo norbaiten bidez, iritsi berriak bertan txertatzeko zer aukera dituen jakin dezan.

Badakigu herri txikienetan denok elkar ezagutzen dugula, baita ez hain txikietan ere, joan bestela Azpeitia edo Zarautza eta galdetu betiko bertakoei, ikusiko duzu zer arrosario aterako dizuten halakoren alaba, koinatua, suhia eta abar hasten badira. Denok elkar ezagutze horrek, anonimotasuna galtzea dakar eta horrelako giroetara ohitzeko, ahalegin dezente egin behar da eta, hala ere, eroso eta bertako sentitzera iristerako urte batzuk joango zaizkizu.

Gaurko modari jarraituz, berriz, zer egiten du bizilagun berriak herrian egin dioten etxera iritsita lehenengo gauza? Metro eta erdi altuko setoa landatu, bere mugak zehatz finkatzeko eta bizitza pribatua babesteko. Horrela, seguruago sentitzen da bere bakardadean. Etxera etorri, jan, loreak zaindu, belarra ebaki, autoa garbitu, telebista ikusi eta lo egin. Zoragarri, baina, hurrengo pausoak ematen ez baditu, jai dauka herritartzeko. Herri horrek zerbait gehiago behar du herri izaten jarraitzeko; zerbait gehiagoren premian zegoen eta hori espero zuen biztanle berri horrengandik: haurrak herriko eskolarako, elkartean bazkide bat gehiago, jaietan bi esku lanerako, ahots bat batzarretan, buru bat auzolanean, kide bat mendi irteeretan, euskaldun bat pasian.


Azkenak
Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Gazpromekin hautsi du Ukrainak eta Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude