Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Odon Elorzaren burutazioak

Odon Elorza Donostiako alkateak Ibarretxe plana ez dela bidea uste du eta PSE-EEk EAJri proposatutako Gernikako Estatutuaren erreforma litzatekeela saiatu beharrekoa. ETAk armak uztea da bere lehentasuna, ETAren esistentziak dena kutsatzen duelako. Hiru klabe ikusten ditu autogobernuan sakontzeko: egungo Estatutua guztiz betetzea, estatuaren eskumen bereziak direnen transferentzia baimentzen duen Konstituzioaren 150.2 artikulua malgutasun handienarekin irakurtzea eta, hirugarrenez, Konstituzioa eta Estatutuaren eskubide historikoen irakurketa bateratua. Distentsio bideei ekiteko eta ETAren su-eten iraunkorraren zain, espetxe politikan keinu humanitarioen alde agertu da Elorza. Donostiako alkateak, joan den astelehenean, hilaren 3an, El Diario Vascon idatzitako iritzi artikuluan garatzen ditu idea hauek guztiak.


Sindikatuak eta gune soberanista

Maiatzaren Lehenak ez du ezustekorik utzi langile aldarrikapenen ikuspegitik. Azken urteetan bezala abiatu da guztia. Egun honek, ordea, berriz erakutsi zuen sindikatu abertzaleek euskal burujabetzaren aldarrikapenean izan dezaketen funtzio klabea. Funtzio klabea bi zentzutan, aldarrikapena langile ikuspegiari lotzen zaiolako eta aurrera begira edozein mugimendu abertzalek kontuan hartu beharko duen gune soberanista indartsua eratzen ari delako. ELA eta LAB gidari, funtzio hori gero eta indartsuago betetzen ari dira sindikatu abertzaleak, Lizarra-Garazi ondoren eratu den gune soberanista erreferentzialena.


Ezker abertzaleko Mahai-inguru sorta maiatzean Euskal Herrian Euskarazen eskutik

Maiatzaren 11, 12, 13, 17 eta 18rako antolatu dituzte mahai-inguruak Euskararen Normalkuntzaz hausnartzen izenburupean. Gai hauek jorratuko dituzte egunotan: Euskara eta botere politikoa, Euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak, Egungo normalkuntza lanak Euskal Herria euskalduntzera al garamatza?, Euskalgintza eta nomalkuntza prozesua eta Nazioartearen eragina euskararen normalkuntza prozesuan. Maiatzaren 7an eta 8an berriz, osasun zerbitzuak euskalduntzeko asmoz herritarrek egindako eskaerak »aurrez banatutako orriak» jasoko dituzte hainbat herritako osasun zentroetan eta ospitaletan. Ondoren, Behatokira eta dagokien administraziora bideratuko dituzte. Maiatzaren 29an, erdarazko eta erdaltzaleak diren hainbat hedabideren aurrean elkarretaratzeak egingo ditu EHEk.


Kardaberaz eta Etxegoienen liburuak

Agustin Kardaberaz hernaniarraren Eusqueraren berri onac liburuaren edizio kritikoa prestatu dute Patxi Altuna euskaltzainak eta Esther Zulaika irakasleak. 1761ean argitaratu zen lehen aldiz Kardaberazen lana eta erlijioari buruz idatzi ez zuen liburu bakarra da. Nahiz eta ia 250 urte izan euskarari buruz egiten duen hausnarketak gaur egunerako ere balio duela baieztatu dute edizio kritikoaren egileek.
Fermin Etxegoien kazetariak berriz, Neurona eta zeurona izeneko saiakera liburua argitaratu du Pamiela argitaletxearen eskutik. Iaz Juan Zelaia sarian aipamen berezia jaso zuen. Euskararen atxikimenduari buruz aritu da liburuan eta hizkuntza estetika gisa aztertu du. Horrez gain, euskaltzaleak bere alde estetikoa indartu behar lukeela nabarmendu du.


Irutxulok 10 urte bete ditu

Donostiako Irutxulo aldizkaria 1993ko apirilaren 15ean argitaratu zuten lehen aldiz. Urtebete lehenago Bagera elkartea sortu zen eta hark heldu zion Gipuzkoako hiriburuan euskara hutsean egingo zen aldizkariaren erronkari. Hamar urte ondoren, Irutxulo astekaria Donostiako 5.000 etxetara heltzen da harpidetza bidez. Astekariaren jarraitzaile asko gazteak zirela ikusita, haiei bideratutako agerkari bat egitea erabaki zuten. Horren fruitua da Gaztetxulo. Lehen urratsak Donostian eman zituen eta orain Euskal Herria osoan banatzen dute hilabetekaria.


Ikas-Biren festa Donibane-Lohizunen

Iparraldeko eskola publiko elebidunek maiatzaren 2an ospatu zuten urteroko festa. Donibane-Lohizuneko Dukontenia parkean prestatu zuen festa irakaskuntza publikoko ikasle elebidunen gurasoen elkarteak.


Lehenengo Estatua, gero pertsonen eskubideak

Iñaki Uriari 600.000 euroko bermea jarri izanak, Egunkariaren auziarekin hasieratik erabiltzen ari den estrategia gogorra agerian uzten du berriz ere. Edozein eratan, bermearen atea ere zabalik dago jada eta horrek esan nahi du hurrengo askatasun eskaeretan bermea jaisteko aukera badagoela, aurreko beste kasu askotan gertatutakoa errepikatuko balitz behintzat. Egunkariaren auzia Euskal Herrian inoiz egon den entzutetsuenetakoa izan da, baina 2003ko otsailean akusazioak inork gutxi sinistu bazituen, denboraren iraganarekin gero eta indar gutxiagorekin agertzen da guztia. Halako auzi entzutetsu batean horren gogor jokatu ondoren epaileek ezin omen dute bapatean neurri arinekin aritu, nahiz eta jakin beste erabaki biguinagoago bat hartzeko zubia besterik ez dela. Bitxia da zein normaltasun handiarekin hartzen den estatu estamentuen ohore eta sinesgarritasuna pertsonen eskubideen aurretik jartzearena.


Udalbiltzaren berrabiada

Ezker abertzaleko Udalbiltzaren aurkako duela urtebeteko polizi operazioak itzalean utzi zuen Udalbiltza hau. Buruzagi asko espetxean eta espetxetik kanpo zirenak errepresiotik babestu beharrean. Orduan atxilotuetatik lau dira espetxean oraindik, eta gainerakoak baldintzapeko askatasunean. M-14ko emaitzekin sortu den giroarekin eta buruzagietako asko berriz kalean, Udalbi hau piztu eta eta EAJ eta EArenarekin Udalbiltza bakarra eratzeko deia egin da Ondarrutik eta prentsa elkarrizketa zenbaitetatik. Giro desberdina bizi da, baina Udalbiltza bien arteko desberdintasunak berdintsuak dira, erakundearen zeregina eta gatazkaren korapilotik ateratzeko ikusmolde desberdinak.


Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Eguneraketa berriak daude