Asier Otamendi: «Ez dago bertsotan nabarmendu beharrik mundu honetan jarraitzeko»

  • Gasteizek egin zuen bertsolari: «Gasteiza etortzean euskal giroa faltan nabari nuen eta bertso eskolara inguratu nintzen. Orduantxe hasi nintzen bertsotan, orain dozena bat urte».Arabako txapelak maizen estali duen burua da Otamendirena, zazpi aldiz, alajaina (Prudentzio Deuna Sariko hiru txapel eta Arabako Txapelketako lau ditu).Urtean 10-12 saio bakarrik egiten ditu, eta bere ibilbideaz zera dio: «Nire bertso bidea egin dut, ezagutzen naute nolakoa naizen eta zein den nire maila. Garai batean izan nuen bertsotarako sukar handiagoa, baina orain ez dut beste aspiraziorik, zaletasun hutsa dut bertsolaritza eta gustura nabil mundutxo honetan. Lagun asko egin ditut eta giro ona dago».

2021eko uztailaren 28an
Nola prestatu duzu aurtengo txapelketa?
Aurten nire koadrilarekin prestatu dut txapelketa. Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Betto Martinez eta laurok elkartu gara eskola batean bertsotan egiteko. Hasieran librean jarduten genuen, eta txapelketa gerturatu ahala gero egokituko zitzaizkigun lanak prestatzen hasi ginen. Jardun eta elkarrekin aztertzen genuen zein akats egiten ditugun, nola hobetu daitekeen...

Aurtengo Arabako Txapelketaren zer balorazio egiten duzu?
22 bertsolarik hartu du parte, inoiz izan den parte-hartzerik handiena izan da. Horrek erakusten du gazteekin egiten den lana, zaletasuna badagoela eta etorkizuna ziurtatuta dagoela. Nahiko polita joan da txapelketa osoa, baina finaleko hasiera kaskarra iruditu zitzaidan. Ez dakit ondo zer gertatu zen hasiera horretan. Ni neu nahiko motel joan nintzen, gaixoaldi bat pasatuta, eta nabaritu nuen gogoa falta zitzaidala. Finala arraroa eta xelebrea izan zen, agian nerbio eta tentsioaren ondorioz. Denok egin genuen irristadaren bat, kontzentrazio falta sumatu nuen denongan. Agian txapelaren bila gindoazelako gehienok. Bukaera aldera piztu ginen bertsolari guztiok, eta uste dut horri esker salbatu genuela saioa, entzulea gustura uzteko.

Arabako Txapelketaren nortasuna zein da?
Beste txapelketak baino gazteagoa da. Hemengo bertsozaleen artean euskaldun berri asko dago, ikasleak ere bai, eta bertsoa zerbait bereziagoa da. Entzuleak, beharbada, ez du hainbeste eskatzen. Arabako Txapelketan gehiago balio du jendearekin komunikatzeak, publikoarengana iristeak eta estilo propio bat erakusteak.

2000. urtera arte Bizkaiarekin batera jokatzen zuen txapela Arabak. Bere txapelketa egiten duenetik zertan aldatu da?
Lehen Arabako txapelketa itzalean geratzen zen, ez zen txapelketa ere, Prudentzio Deuna sariketa baizik. Bertso eskolak sortu dira, bertsolari gazteak atera dira, eta erabaki zen bere txapelketa behar zuela Arabak. Uste dut aldaketa oraindik erabat eman gabe dagoela, eta poliki poliki egiten ari dela. Maila jasotzeko eta nortasuna indartzeko urteak beharko dira. Oinarrian lana egiten da, eta ilusioz beteta gaude.

Maila igotzeko nola egin behar da lan? Hori ez da batere erraza…
Zaletasuna zabaltzea da bidea. Bertso eskolako ikasle denak ez dira bertsolari izango, baina zaleak bai. Lana serio egin behar da. Beste herrialdeetan bertsolaritza oso errotuta dago eta konpetentzia handia da. Konpetentzia horrek behartzen ditu bertsolariak lana serio egitera eta maila bikaina ateratzen da. Araban hori lortu behar da. Gero eta jende gehiago dabil, gero eta serioago, eta denborarekin bertsolaria ez da izango bertsotan egiten duena bakarrik, bertsotan ondo egiten duena baizik. Bide onean goazela uste dut.

Belaunaldi katea
»Gasteiza etorri nintzenetik orain arte ikusi dudana da bertsotarako oinarri berri eta zabal bat sortu dela. Gaztetxoekin lan handia egin da eta hor dago etorkizuna.
Gainera bada kontuan hartzeko beste gauza bat, ni hona etorri nintzenean bertsotan aritzen ziren helduek oraindik tinko jarraitzen dutela. Rikardo Gonzalez de Durana edo Serapio Lopezek, esaterako, hogei urte daramatzate bertsotan eta zaletasunak eta lagun giroak mantentzen ditu hor. Hori pozgarria da. Araban beteranoek ere badute bere lekua, agian lurralde txikia delako eta aukera gehiago dagoelako txapelketan kantatzeko. Nire ustez ez dago bertsotan nabarmendu beharrik, mundu honetan jarraitzeko».


Azkenak
Correosek Gipuzkoan dituen lantokietako langileek salatu dute udan izaten ari diren lan-karga “jasanezina”

Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.


Espainiako Parekotasun Legeko akatsak aukera ematen du senideak zaintzeko baimena eskatu duten langileak kaleratzeko

2/2024 Lege Organikoa abuztuaren 22an sartu da indarrean, eta “akats tekniko tamalgarria” du, Espainiako Berdintasun sailburu Ana Redondok adierazi duenez. Sexu-indarkeriaren biktimak kaleratu ezin direnen taldean sartu dituzte. Espainiako Berdintasun Ministerioak... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Emazteari eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


Iruñeko haur-eskola publikoetako ikasle berrien %37 familia sozioekonomiko ahulekoak dira

Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


2024-08-22 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Eguneraketa berriak daude