Tokioko japonierak du soilik Berangokoaren antzeko doinu-azentua


2021eko uztailaren 28an
Oraindik berezko euskalkia gordetzen duten euskal lurraldeen eremua Ibaizabalgo eskuin ibarretik Zuberoaraino doa. Uribe Kosta eremu horren mendebaldeko ertzean dago eta Berango Uribe Kostako mendebaldean. Ertz-ertzekoa da, beraz, Berango, berbarik berba liburuak erakusten digun euskara. Herri horretako Udalak argitaratu du Iñaki Gaminde hizkuntzalari bilbotarrak egindako lana, eta aurkezpen bikoitzean eman zuten ezagutzera: lehenik, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan; bigarrenik, Berangon bertan. Liburua osatzeko, Gamindek iaz egindako 21 elkarrizketa erabili ditu, eta baita azken hogei urteetako beste hamahiru ere. Horietako asko liburuarekin batera salgai dagoen CDan entzun daitezke, eta are ikusi, soinuaz gain irudia ere sartu dute eta.

Berangoko euskara Uribe Kostakoa da. Hots, gutxi gorabehera, Bonapartek bizkaieraren Plentziako barietate edo azpieuskalki izendatu zuena. Hizkeraren eremua iparraldean Lemoizek mugatzen du, hegoaldean Erandiok, mendebaldean Getxok eta ekialdean Gatikak, euskalki kontuetan mugak sekula guztiz zehatzak ez diren arren. Hala ere, azpieuskalki honek daukan berezitasunik behinenak esandako eremua betetzen du ia zehatz-mehatz. Alegia, bokalez amaitzen diren berbetan mugatzailea ezabatzea (-a hizkiaz amaitzen direnen kasuan, -a hori -e bihurtzen da). Horrela, alaba, etxea, ogia… alabe, etze, ogi dira.

Gainerakoan, Uribe Kostako euskarak ez dauka beste inon ematen ez den bereizgarririk »berba bakanen bat ez bada», baina aipatzekoa da azentua. Azpieuskalki honek doinu-azentua dauka, "munduan Tokioko japonieraz eta Bizkaiko iparraldean, Getxotik Mutrikuraino baino ematen ez dena", Gamindek azaldu duenez. Hizkera horietan, azentua tonuaren bidez adierazten da. Lehen silaba baxu esaten da, bigarrena altuago, eta hortik aurrera tonuari eusten zaio azentua daukan silabara arte. Azentua tonua berriro bajatuz adierazten da.

Azentua galzorian

Xabier Bilbao getxotar filologoaren iritziz, mugatzailearen ezabaketa eta azentua elkartzean sortzen den hizkera oso nabaria da kanpokoentzat. "Hala ere", gaineratu du, "hiztun gazteek galduta daukate azentu hori, eta zaharrenek soilik gorde dute ondo. Berba egitean, kantatzen dutela ematen du". Bilbao UK (Uribe Kostako) aldizkariko euskara zuzentzailea da, eta berak egiten du, halaber, eskualdeko euskara aztertzen duen Akabuko punte atalaren zati bat. Hori da, hain zuzen, aldizkari osoan bertako hizkeran idatzita dagoen bakarra, gainerakoa batuaz egiten dute eta. Ahoetan gero eta urriagoa dugun arren, Uribe Kostako euskarak badu lekutxorik idatzizkoan, beraz.

Fonologiaren arloan bada aipatzeko gehiago. Kasu baterako, -eu diptongoa -au bihurtzeko joera: ahun (ehun), nau (neu), auki (eduki)… Edo -i hizkiaz amaitzen diren aditzetan, -i hori desagertzekoa: etor naz (etorri naiz), ekus dot (ikusi dut), ekar du (ekarri dugu). Bada Iñaki Gamindek berak Berangon eta Getxon besterik aurkitu ez duen beste bat: gaztelaniatik hartutako aditzetan, -er eta -ir amaiera -u bihurtzen da euskaraz, ohiko -iduren ordez. Hala, aipatu herri bietan mugu (mugitu), segu (segitu), priju (prijitu)… bezalakoak entzuten dira. Sopelan eta Urdulizen, berriz, amaiera -i izaten da: mugi, segi, priji…

Aditz laguntzaileari dagokionez, ahoristikoaren erabilera da azpimarragarriena Uribe Kostako hizkeran. Hau da, iraganeko aditzaren ordez subjuntiboa erabiltzea. Arau hori, nolanahi ere, ez da erabatekoa eta molde biak elkarrekin lehian topa daitezke herri gehienetan. Iñaki Gamindek dioskunez, nor-nork eta nor-nori sailetan gertatzen da hori batez ere »esan nendun-en ordez, esan nengin, edota jausi akon-en ordez, jausi ekion, adibidez», baina Berangon nor saileko baten bat ere batu du berak. Nabarmentzekoa da, halaber, ezezko subjuntiboan ez hitza ze bihurtzen dela: koxi hori ume jausi ze deitten »hartu ume hori, jausi ez dadin».

Hiztegi kontuetan ez dago aparteko gauzarik Uribe Kostan, erdal jatorrizko hainbat hitzeri eman zaion erabilera ez bada. Izan ere, hitzok gaztelaniaz daukaten esangura aldatu egin da euskarara igarotzean. Hala, kanpotarrari bitxi suertatuko zaio sokorru in (oihu egin), antoju (nazka), paraje (hurbil), sano (oso), aumenta (aipatu)… bezalakoak entzutea. Euskal jatorria dutenen artean gutxi batzuk ere aipa daitezke: ilena (astelehena), bestala (hobeto), aiko (harridura adierazteko esamoldea), amarratza (olagarroa)…

Etorkizun iluna

Uribe Kostan bai euskara bera bai bertoko hizkera indartsuen dabiltzan herriak Mungiari begira bizi direnak dira, hots, Lemoiz, Jatabe-Maruri, Laukiz eta Gatika »biztanle gutxien daukaten lau herriak ere badira, bidenabar». Bestela esanda, zenbat eta ekialderago, orduan eta osasuntsuago euskara. Ibaizabalen ertzeko hiri handietan »Getxo, Leioa…», aldiz, egoera oso bestelakoa da, eta gauza bera esan daiteke hain handiak ez diren herriez, Sopela eta Berango, esaterako.

"Nire kezka nagusia Berangorekiko", dio Iñaki Gamindek, "euskarak berak aurrera egingo ote duen da, eta ez bertako ezaugarriak gordeko diren ala ez. Bihar-etziko euskara desberdina izango dela gauza segurua da, baina biziko al da? Ni ez naiz hain baikor". Uribe Kostako azpieuskalkiaz oro har, Xabier Bilbaok uste du "euskara erdararekiko diglosian badago, bertoko euskara batuarekiko ere bai. Ez dago harreman-sarerik bertoko berbeta erabiltzeko, eta egitekotan, familia barruan egin behar da. Guztiz galduko den? Ez dakit. Familia bakan batzuk geratuko dira han-hemenka, eta ezaugarri batzuk gordeko dira, baina gainerakoan…". Azkenean, Bilbao ez da ausartu egia gordina esaten: gainerakoan, Uribe Kostako euskararenak egin du.

Iñaki Gaminde eskarmentudun ikertzailea
Iñaki Gaminde EHUko irakasleak urte asko darama Euskal Herri osoko hizkerak aztertzen. Batez ere mendebaldeko euskarari eman dio arreta, eta bereziki, Uribe Kostakoari. Ahaidetasunagatik, beharbada. Gamindek, bilbotarra izan arren, Gatikako euskara darabil, Berangon egiten den bera azken batean. Liburu mordoxka eder batean batu du egindako lan eskergaren uzta, eta argitara eman berri den Berango, berbarik berba dugu, oraingoz, azken alea.
Iñaki Gamindek lekuan lekuko ikerketaren balioa azpimarratzen du: "Orain modan dago hizkerak ezaugarrien arabera banatzea, eta nik ez dut horretan sinesten, ez dagoelako hainbeste datu. Horregatik ibiltzen gara hara eta hona; ez da zaletasunagatik bakarrik, datuak jasotzeko da. Denok ei dauzkagu gogoan zeintzuk diren Bizkaiko euskararen ezaugarriak, adibide bat ematearren, baina nik eskertuko nuke dakienak niri esatea. Berangon topatzen diren ezaugarri batzuk, esaterako, Zuberoan ere topatzen dira, beraz…". Euskara bat eta bakarra dela gogoan izan behar dugula azpimarratzen du herri bakoitzeko hizkera ezagutu nahian dabilen gizon honek.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude