‘Le Monde Diplo’: mundua ulertzeko paperean 50 urtez


2021eko uztailaren 27an
Voix de la Resistance izenburuaz bataiatu dute maiatz honen 8rako Parisen antolatu duten ekitaldia. Kantari eta intelektual ezagunak bilduko dira Porte de Versaillesko kiroldegian, eta Europa eta munduko militante eta irakurle aurrerazaleen erreferentzietako bat den hilabetekariaren urrezko ezteiak ospatuko dituzte.

Ekitaldi horretan azalduko diren aurpegi ezagunek »Manu Chao, Jose Bove, Naomi Klein, Arundhati Roy...» 1954an Le Monde Diplomatique sortu zenean, aktualitate ziren pertsonalitateen erretratuekin egiten duten kontrastea, horra berrogeita hamar urteotan mundua zenbat aldatu den ohartzeko neurri polita. Hilabetekari honekin bateratsu sortu zen, esate baterako, herrialde ez alineatuen mugimendua, Nehru, Sukarno, Tito eta Nasser bezalako politikariek urte gutxitan mugimendu indartsu izatera eramango zutena.

Deskolonizazioaren eta gerra hotzaren urte haietan, Le Monde egunkariaren osagarri moduan asmatu zuten hilabetekari hau. Bere anaia zahar eta indartsua bezala, Frantziako eta frantsesez mintzo den munduko erreferentziazko prentsa izatea zuen asmo nagusia, Diploren kasuan nazioarteko politika eta estrategiei loturik.
Euskal Herrian ere bere jarraitzaileak izan ditu harrezkero. Iparraldean nabarmen, baina baita Hegoaldean ere. Frantsesak nazioarteko hizkuntza bezala gaur baino askoz indar handiagoa zuen orduan, eta 60 eta 70eko hamarkadetan euskal intelektualentzako »horien artean, euskal prentsa bultzatu zuten batzuentzako» ez ziren arrotzak Le Monde Diplomatique-eko gaiak eta idazleak.

Bandung-eko konferentzia eta herrialde ez-alineatuen mugimendua, gerra hotza, bonba nuklearrak eragindako beldurra, Txinaren berpiztea, Txekoslovakiako aldaketa odoletan itoa, Vietnamgo gerra, apartheida... aktualitateko gai nagusiei buruzko artikulu sakonak eta garai berriek sorrarazitako eztabaida eta arazoei buruzkoak, denetik aurki zitekeen Le Monde Diplomatique zahar haietan.

Langileak eta irakurleak jabegoan

Hazi ahala, XX. mendeko 80ko hamarkadan Le Monde egunkariarekin zituen loturak pittinka lasatuz joan zen hilabetekaria. Hasieratik erredakzio berezi baten jabe izanik, urte horietan lortu zuen Le Monde Diplomatique-ek kudeaketa autonomo bat edukitzea: horretarako Conseil d’Orientation izenez bataiatutako administrazio kontseilu autonomoa edukitzea erdietsi zuten estraina.

Hurrengo urratsa, elkarte anonimo berezi bezala antolatzeko saioa izan zen. Honek ere gorabehera asko ekarriko zituen, baina gaur ezagutzen dugun Diplo hau 1994an osatutako egituran oinarritzen da. Urte horretan finkatu zen gaur Le Monde Diplomatique-ek duen jabego egitura. Enpresaren kapitalaren %51 Le Monde taldeak dauka, eta beste %49a »blokatze ahalmena duen gutxiengoa» Diploko langileak biltzen dituen Gunter Holzmann elkartearen eta Les Amis du Diplo irakurle elkartearen esku dago. Langileen elkarteak bakarrik dauka gainera zuzendari berri bat izendatzerakoan proposamena egiteko ahalmena.

Ignacio Ramonet da urte hauetan guztietan aldizkariaren lider nabarmena, eta idazlerik ezagunena dudarik gabe. Baina enpresaren kapital osaketak determinantea dirudi bere arrakasta ulertzeko. Langile elkartearen indarrak lerro editorial koherente eta jarrai bat ahalbideratzen du, eta munduko beste komunikabide aurrerazale askok »autogestioa besteei eskatzeko aldarrikapen hutsal bihurtuta!» falta duten sinesgarritasuna ematen dio Diplori.

Irakurleen elkartea da aldizkariaren oihartzun soziala handitzen duen bozgorailua, eta trukean gizartean arnasten diren arazoak aldizkarira ekartzen dituena.
Urtean zehar Les Amis du Diplo elkarteko kideek hainbat eztabaida eta tertulia antolatzen dute, munduan gori dauden arazo eta ideien inguruan. Ezkerreko pentsamendu eta ekintza hori, gero, gaur «altermundialismo» kontzeptuaren inguruan biltzen den mugimenduan ere mamitu da. Diploko pertsonaia eta idazle ezagunak daude Attac mugimenduan, Munduko Gizarte Foroan, eta abar. Ezin da ulertu indar handi hori Diploren lagunek urtean zehar egiten duten lana kontuan hartu gabe. Batik bat Frantziako hirietan funtzionatzen dute »guregandik hurbileneko taldea Pauekoa da», baina Britainia Handian, Belgikan eta beste zenbait herrialdetan ere badira.

Milioi bat ale munduan

Egunkari formato lehor horretatik atera gabe »gehienez kolorezko irudi batzuk sartuta» munduan barrena arrakastaz hedatu den komunikabidea da Le Monde Diplomatique. Hilabetekariari, Frantzian bertan Manieres de Voir izeneko bihilabetekaria gehitu dio, bestelako atlas eta liburukiak, edukiak CD-ROMean bilduta... Frantzian bertan 228.000 aleko salmenta aitortu zion 2002an OJD erakundeak. Interneten ere presentzia diskretu baina indartsua dauka.

Kopuru horiei erantsi behar zaizkie Hexagonotik kanpo bere edukiekin egiten diren edizioenak. Edizio horiek oso ezberdinak dira elkarren artean. Errusierazkoak, Brasilgoak, farsi eta esperanto hizkuntzan eginak, txinerazkoak eta katalanezkoak bertsio elektronikoa bakarrik dute. Argentina, Espainia eta Alemaniakoak eta ingelesezkoa paperezko hilabetekariak dira. Beste herrialde askotan »Turkia, Korea, Suitza, Maroko eta abarretan» beste aldizkarien osagarri gisa banatzen da Le Monde Diplomatique.

Azkenean, milioi bat aletara iristen da agerkari hau. Hori bai, hizkuntza eta herrialde bakoitzekoak badu zati bat frantsesezko originalaren itzulpena dena eta beste zati bat bertako idazleek ekoitzia. Beti ere, neurri eta dosi ezberdinetan. Euskal Herriko zenbait kioskotan biak atxeman daitezke, eta bien arteko ezberdintasunak nabarmendu.

Euskaldunokin zerikusia duten gaietan samur izan gara gu gehienik Diplorekin: bere izaera frantsesak eta Espainian dituzten sozioen pentsaerak eraginda, behin baino gehiagotan sentitu gara nahigabetuak abertzaleok hor irakurritako zenbait artikulurekin. Ordainetan, euskaldunok nazioarte mailan zein lan gutxi eta zein mugatua egin dugun »gehienik mundu hispanoari lotua» autokritikatzeko aukera ona eman digute... baina orain artean ez dirudi asko baliatu dugunik.

Internetik ez zenean, mundua ulertzeko Le Monde Diplomatique beharrezko erreferentzia zen, aldizkari eta egunkariek osatutako oihanaren erdian. Auzo global bihurtu omen garenean, inportantea izaten segitzen du. Dena arroxa ez dela dakigunon pozerako.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude