Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Kataluniako Enderrok euskal musikaz

Euskal musikak interesa pizten du beste herrietan. Horren adibide da Kataluniako Enderrock musika hilabetekariak egungo euskalrockari buruz egindako erreportajea: Com sona el nou rock d’Euskadi? De Muguruza a Berri Txarrak. Betagarri, Sorkun, Fermin Muguruza, Berri Txarrak eta Zea Maysen inguruko artikuluak eta egungo eszenaren gaineko komentarioak bildu dituzte. Zenbakiarekin batera, Euskadiko soinuak promozio diskoa banatu du Enderrockek.


Arte eta saio film gehiago L'Atalanten

Irailean bi zinema areto gehiago zabalduko ditu L’Atalantek Baionan, guztira hiru izango ditu. Duela hiru urte gatazka handia izan zuen Baionako herriko etxearekin eta ixteko zorian izan zen zinema aretoa. Herriko etxearekin akordioa lortu zuen L’Atalantek aretoaren biziraupena ziurtatzeko. Sei hilabeteko atzerapenaz bada ere, irailetik aurrera berrehun ikusle gehiago hartuko ditu zinemak eta programazioa zabaltzeko aukera izango du. L’Atalanteko lehendakari Jean Pierre Saint Picqek adierazi duenez, kultur proiektua ez dago erabat zehaztuta, baina argi du arte eta saio alorreko film eskaintza zabaltzeko, filmak pantailan denbora luzeagoz edukitzeko eta haurrentzako programazio zabalagoa eskaintzeko bidea emango dutela. Orain gutxi zinema areto onenaren saria eskuratu du Baionako zinema aretoak.


Umorearen Azoka Leioan

Maiatzaren 27tik 30era umorezko antzerkiak hartuko ditu Leioako kaleak. Izan ere, Leioako Umore Azoka izango da bosgarren aldiz eta 45 konpainien lanak jasoko ditu. Aurtengoan 359 eskaera jaso dituzte antolatzaileek eta horietatik hamabost euskal talderen, Espainiako Estatuko hogei talderen eta atzerriko beste hamar talderen lanak hautatu dituzte okasiorako. Zirkua, kale antzerkia, dantza... harridura sortuko duten ikuskizunak izango dira Gainera, Hortzmuga, Kapikua, Goloka, Trapu zaharra eta Organik taldeek Azokan estreinatuko dituzte euren azken lanak.


Mendi Landan egingo da EHZ jaialdia

Jaialdia egiteko lekua topatu du azkenean Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Ez da erraza izan, ezezko asko jaso ditu eta gogorrena Hazparne herriko etxearena izan da, baiezkoa eman eta zortzi hilabetera jaialdia bertan egitea galarazi baitzien jaialdiaren antolatzaileei. Sei urtetan jaialdiaz gozatzera joandako Anje Üthürriaga laborari zuberotarrak euren lurrak eskaini dizkie jaialdiko antolatzaileei, eta beraz, Mendi Landan egingo da azkenean jaialdia, Ozaze, Idauze-Mendi eta Mendikota herrien artean. Herri horietako auzapezen baimena eta Üthürriagaren lurren ondoko lursailen jabeen eta herriotako biztanleen oniritzia jaso dute. Hala, uztailaren 2tik 4ra egingo da jaialdia bederatzigarren aldiz. Aurtengoan, kontzertu ugari eskainiko duten arren, bestelako ekitaldi gehiago antolatuko dituzte: dantza, hitzaldiak, bideo emanaldiak, antzerkia... Jaialdiari zuku gehiago ateratzeko, ordutegia zabaldu dute: goizeko 10:00etatik egunsentiko 04:30ak bitarte izango dira ekitaldiak.


Irakurzaletasun ohiturak

EAEko herritarrek dituzten irakurketa ohiturak eta joerak neurtu dituzte Euskadiko Editoreen Elkarteak plazaratu berri duen azterketan. Lanaren arabera, EAEko biztanleen %41ak ez du sekula irakurtzen. Irakurtzen dutenetatik %32,6ak euskaraz irakurri ohi du, eta azken kopuru horretatik %20’4ak gaztelaniazko testuak ere irakurtzen diru. Maiztasunari dagokionez, irakurleen %42,6ak maiz irakurtzen du eta %15,8ak noizean behin. Irakurlearen profila honakoa da: emakumea, 16-24 urte bitartekoa, kultur maila handiduna, hiritarra eta etxetik kanpo lan egiten duena. Zenbat jende ote dago profil horren baitan? Hori ere irakurri nahi genuke. Lerro artean irakurri behar izaten baita halako azterketetan.


Breakdance lehiaketa

Duela hiru urte ekin zion Arriola kultur aretoak Break On Stage Aretoko Breakdance Europar Lehiaketa antolatzeari. Aurreko bi edizioak Elorrion egin zituzten baina aurtengoan Bilboko Euskalduna jauregian egingo dute maiatzaren 15ean, Elorrioko aretoa txiki geratu baitzaie: iaz 300 lagun kanpoan geratu ziren. Logela multimediari zor zaio hip hop kultur adierazpenaren inguruan sortutako breakdancearen gaineko lehiaketa hau egiteko ideia, taldeek profesionalizazioan aurrera egin dezaten. Suitzako, Frantziako eta Espainiako 7 breakdance izango dira lehian eta taldeen koreografiak Logelak sortutako aurkezpen multimediek jantziko dituzte. Aukera gutxi izaten da halako kultur sorkuntzak gure inguruan ikusteko, eta eskertzekoa da Arriola aretoak eta Logelak eginiko lana.


Daliren Sifoia eta ron botila nafartuta

Lau pintore nafarrek ( Jose Ignacio Agorreta, Angel Arbe, Jose Miguel Corral, Jokin Manzanos) eta Nafarroarekin lotura estua duten Jose Luis Mayorrek eta Felix Ortegak Daliren obraren bertsio libre bana egin dute. Egindako koadroak Cadaquesko Margues-U galerian daude orain ikusgai. Koldo Sebastian pintoreak hautatutako sei lanak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikusi ahal izango dira Cadaquestik ekarritakoan.


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude