Euskal Herriko Unibertsitatea, aro berri baten atarian


2021eko uztailaren 27an
Errektore berri-berria dugu Euskal Herriko Unibertsitatean. Nik neuk beste hautagai bat nuen gustukoen, eta, beraz, ez nuen bozkatu Perez Iglesiasen alde, baina, zinez opa diot zorte on. Euskaldun eta ukaezineko euskaltzale izanik, hura gailendu izana albiste ona izan da unibertsitatearen joan-etorrian euskarak bizi duen egoeraz kezkaturik dagoen jendearentzat.

Sektore aurrerakoientzat ere albiste ona izan da, batez ere kontuan hartzen badugu lehen itzulian lehian zeuden hautagai batzuen jite autoritario eta espainiarzalea. Izan ere, Antiguedad eta Perez Iglesias bera bigarren itzulira iragatea eta gainerako guztiak lehiatik kanpo geratzea ezusteko ederra izan da. Betiko unibertsitatea islatzen duten talde batzuentzat dudaezineko belarrondokoa izan da kolpe batez jokalekutik kanpo geratzea. Horrek ez du esan gura, inola ere, ezeztaturik geratu direnik, baina, eragina, oraindik aurrera, zeharkakoa izan beharko da. Hauteskundeen emaitzei jarraituz, alta, zaplada ederra jaso dute eta pareko poza gainerakoek.

Poztasun hori areagotu egin da Ezker Abertzalearen inguruko sektoreen kasuan, frogaturik geratu baita, batetik, emaitza orokorrak ikusita, Euskal Herriko Unibertsitatea ez dela espainiarzaletasunaren gotorlekua, batzuek nahiko luketen bezala; eta, bestetik, Antiguedadek eskuratutako atxikimenduari erreparatuta, unibertsitatea eragin eta lan eremu bezala hartzea ez dela beti eskertxarrekoa. Inguru horretako jendea halako bultzada baten beharrean zegoen, ikasleak bereziki. Ikusteko dago zein neurriko eragina izango duten hauteskundeok talde horien jokamoldean, baina dagoeneko gauza bat argi eta garbi geratu da: antolatzeko eta mota askotako zereginak egiteko gaitasuna dute, eta, halaber, ardura instituzionalak hartzeko prest azaldu dira; hau da, baztertu ezineko indar bat islatzen dute unibertsitatean. Hauteskundeek hori azaleratzeko balio izan dute.

Edozein modutan, ezustekoak lehen itzulian bakarrik egon ziren, zeren eta bigarrenaren garaile nor irtengo zen argi zegoen, besteak beste, Antiguedad errektore izan zitekeelako beldurrak Perez Iglesiasen aldeko boto bat baino gehiago eragingo zuelako. Haatik, ez diot garrantzirik kendu gura hautagai horrek lortutako arrakastari, zilegitasun osoz eta unibertsitate estamentu guztien atxikimendu handiarekin aukeratua izan baita. Lau urteko agintaldia du aurrean eta, hemen ere, ikusteko dago zein neurriko jokalekua izango duen, ez baitago jakiterik »oraingoz, bederen», noren babesa lortuko duen bere unibertsitate politika indarrean jartzeko.

Gogoratu beharra dago, ildo horretatik joanda, Pello Salabururen garaian, hura abertzale eta euskaltzale izan arren, unibertsitate bizitza erabat gaiztotu zela, eta zenbait gatazka areagotu ere egin zirela. Giro politiko orokorrak eraginda, ez zuen gaitasunik izan unibertsitate komunitate osoaren ordezkari gisa aritzeko, eta orduan erosoena zen jokamoldeari eutsi zion. Alderantziz gertatu dela esan liteke, ordea, orain arte errektore izandako Manu Monterorekin. Sektore abertzale eta euskaltzaleen uko nabarmena eta nolabaiteko beldurra ere eragin zuenak jakin izan du, neurri batez behintzat, irudia hobetzen agintaldian zehar. Comisiones Obreras sindikatu ahalguztidunaren konfiantza galdu eta gero, sektore aurrerakoien babesa bilatu behar izan du zenbait talde boteretsuren erasoari aurre egiteko. Espero zitekeenaren kontra, horrela, Monterok, politikoki guztiz lerratuta egon arren, Salaburuk baino estilo toleranteagoa erakutsi du bere jardunean.

Kontua ez da Montero aldaretara igotzea eta Salaburu infernura kondenatzea. Argi utzi gura izan dut, ordea, unibertsitate bizitza ñabardura askoko eremu konplexua dela eta errakuntza handia dela hura eta bizitza politikoa erabat parekatzea. Horrexegatik ere ikusteko dago, berriro diot, zeintzuk iritzi eta presio talderi aurre egin beharko dion errektore berriak eta, batez ere, nor pozten ahaleginduko den. Bestela esanda, ikusteko dago nor izango duen bidelagun, eta, ondorioz, nor bihurtuko den arerio.

Bere egitarauari bete-betean ekingo diola agindu du, eta sinetsi egiten diot. Baina badaki, ondo jakin ere, talde batek baino gehiagok gertutik jarraituko diola bere ekinbideari. Adibide bakarra jarrita, euskararen balizko aurrerakadaz mesfidati diren zenbait gune boteretsu erne egongo dira. Eta, era berean, neurri ausartak ezartzea eskatuko dioten sektore euskaltzale batzuk ere zain izango ditu »arrazoi osoz, bestalde, legeria betetzeko, besterik gabe, ez baita beharrezkoa euskaltzale bat agintean». Euskaraz gain, kudeaketa zaila duten beste hamaika arazo dago irtenbideen zain. Besteak beste, ondo legoke Euskal Herriko Unibertsitatea, behingoz, euskal gizarteak bizi duen gatazka politikoaren ispilu huts »eta, sarritan, desitxuratu» izatetik, haren konponketaren bilaketan aitzindari eta eredugarri izatera iragatea. Zeregin faltan ez da egongo errektore berria. Bigarrenez diot: zorte on.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude