Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Nafarroako Legebiltzarraren 25. urteurrena

Nafarroako Legebiltzarraren 25. urteurrena pareten arteko ekitaldi instituzional huts batekin iragan da, proiekzio publiko eta herritarrari dagokionez bederen. Oroimenik eskasena, ordea, zera da: bere sortzea ekarri zuen Foru Hobekuntza oraindik ere herritarrek erreferendumez bozkatu gabeko bakarra dela Espainiako estatuan.


Jon Salaberriaren aurkako balizko operazioa

Jon Salaberria SAko parlamentarioaren aurkako operazio polizial-judiziala etor daitekela salatu du SAko taldeak. Alfontso Martinez Lizarduikoaren atxiloketa operazio horrekin lotu dute ezker abertzaleko parlamentarioek. Aldi berean, Xabier Arzalluzek gogor kritikatu du iritzi artikulu batean Baltasar Garzonek auzi honegatik daraman politika, eta Javier Ruperez AUBetako Espainiako egungo enbaxadorearen bahiketaren diru ordaina UCDko gobernuak egin zuela azpimarratu du.


Gernikako bonbaketaren aitortza ofiziala

Alor historikotik begiratuta ezaguna da 1937ko apirilaren 26an Alemaniako armadako hegazkinek txikitu zutela Gernika, Francoren aginduz. Duela zazpi urte onartu zuen hori Alemaniak ofizialki. Harrigarria bada ere, Espainiak oraindik ez du horrelakorik onartu eta guztientzat nor izan zen eta ‘gorriak’ ez zirela izan argi badago ere, oraindik Espainiako erakundeek ez dute halakorik ofizialki onartu. Gernikako bonbaketaren 67. urteurrena pasatu berri da eta 68.erako aitortza hori entzun nahiko lukete gernikarrek.


Giro nahasia UPN eta PPn

Espainiako hauteskundeen galerak giro nahasia sortu du Hegoaldeko eskuin espainiarraren bi adarretan. Jaime Mayor Orejak berriz alde egin ondoren, Genovak Loyola de Palacio nahi du EAEko popularren buruzagi eta lehendakarigai eta oraingoz arabarren laguntza badu. Bizkaitarrak protestan dira eta oso bitxia egin da buruzagi batzuen arteko dialektika, bizkaitarrei «nazionalistak bezala aritzea» egotziz. Nafarroan ere, aspaldikoz, Miguel Sanz UPNko buruzagi nagusiak egindako proposamena atzera bota du UPNren kontseilu politikoak. Sanzek Santiago Cervera proposatu zuen Europako UPNko hautagai gisa (PPren zerrendan hautaketa segurua da) eta UPNko zuzendaritzak onartu ondoren, kontseilu politikoak atzera bota zuen.


Opus Deiren web gunea euskaraz

www.opusdei.com helbidera sartuz gero, Opus Deiren web gune ofiziala bisitatuko duzue. Erakundetik heldu zaigun informazioaren arabera ordea, euskarazko web gunea ere badute. www.euskara.opusdei.org helbidean San Josemariaren lan batzuk euskaraz irakur daitezke, adibidez. Bestalde, Opus Deiri buruzko zalantzak argitzeko eta otoitza euskaraz egiteko gonbitea luzatzen digute.


Zazpi sindikatuk bat egin dute Kontseiluaren ekimenarekin

Apirilaren hasieran ELA eta LAB sindikatuek euskararen normalizaziorako prestatutako kanpainaren berri eman genizuen orri honetan. Orain berriz, bi ez ezik zazpi sindikatuk bat egin dute Kontseiluaren Hizkuntza eskubideak, denon konpromisoa ekimenarekin. ELA, LAB, Hiru, ESK, CCOO, EILAS eta EHNE dira zazpi sindikatuok eta euskararen normalizazio planak abian jartzeko konpromisoa eskatu diete enpresaburuei zein langileei. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, lan esparrua garrantzitsua da euskararentzat, «gure bizitzaren zati handi bat lanean egiten dugulako».


Errefuxiatuak aldizkaria euskaraz

Nazio Batuek errefuxiatuentzako duten agentziak, ACNURek, Genevan argitaratzen du bere aldizkaria. Hainbat hizkuntzatara itzuli eta mundu osoan banatzen dute. Bi urtez finantziazioa lortzen ibili ondoren Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren diru laguntza jaso dute eta aldizkariaren bi ale aterako dituzte urtean, euskara hutsean. Gainera, Euskal Herriari buruzko atal berezia izango du. Larraitz Altuna arduradunaren hitzetan, oraingoz urtean bi ale aterako dituzte, baina asmoa lau ateratzea da, ACNURen gainerako aldizkariak hiruhilabetekariak baitira. 2.500eko tirada egin dute lehen alean, eta zortzi orrialdetatik hamabira igarotzeko itxaropena dute.


10 oren euskaraz Donibane- Lohizunen

Joan den larunbateko arratsaldeak hartu zituen hamar oren horiek Donibane-Lohizuneko kaleetan. Ordu horiek euskaraz betetzeko eta erdaldunak hara gerturatzeko hainbat ekitaldi eta denbora-pasa prestatu zituzten antolatzaileek. Haurrentzako jolasak, liburuak salgai, antzerkia, musika... Antolatzaileen asmoa, batetik, euskara kalera ateratzea zen eta, bestetik, «gizarte presioa» eragitea. Donibane-Lohizuneko Herriko Etxeak ez du oraindik izenpetu Herriko Etxeetan euskaraz hitzarmena.


Europarako aliantzak lehiarako prest

Ekainaren 13an izango diren Europako Legebiltzarrerako aliantzak prest dira jada, aliantzak diren kasuetan behintzat. Iragarri bezala, EAJ, CiU eta BNGrekin aurkeztu da eta EAJko Josu Ortuondo izango da Galeusca zerrenda honetako bigarrena. EAk ERC eta Chunta Aragonesarekin osatu du aliantza. Aralarrek EAJren eskaintza izan du Galeuscan parte hartzeko, baina azkenean bakarrik aurkeztea erabaki du. ERCren blokean joatea begi onez ikusten zuen Aralarrek, baina EAk halakorik ez zuela nahi diote Aralarretik. Herritarren Zerrendak ere sinadura bilketari ekin dio jada Euskal Herri osoa ordezkatuko lukeen ezker abertzaleko zerrenda osatzeko. 40.000 sinadura bildu beharko ditu, Espainiako legeek eskatzen duten arabera; Frantzian ez dago sinaduren beharrik, baina Herritarren Zerrendak berdin bilduko ditu sinadurak.


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude