Txabolategi bat izanen da laster gure planeta

  • 2005. urtean, emakume bat erdituko da Lagosen, edo laborari gazte batek bere lurrak utzi eta Jakartara joko du, edo miserian hondoratutako familia gazte bat Lima ondoko «pueblo joven» batera iritsiko da. Une horretan, historian estreinako aldiz hiritarrak gehiago izango dira baserritarrak baino.

2021eko uztailaren 27an
«Planet of slums», aldiri, behe-auzo edo txabolategiz osatutako planeta, horixe da gurea gero eta gehiago. Oharkabean ari zaigu gertatzen gizadiak bizi duen iraultza sakon hori. Munduan jazotzen direnak ulertzeko behar dugun datu nagusi horretaz ez gara jabetu, eta aldiz aktualitateak eskainitako irudi zirraragarrietan galtzen dira gure begiradak.

Europako ezkerraren erreferentzietako bat den The New Left Review aldizkarian izenburu hori »«Planet of slums»» ipini dio bere artikulu mamitsuari Mike Davisek. Honela dio bere laburpenean: «Hirugarren Munduko mega-hiri post-industrialen etorkizuneko historia. Milaka milioi proletario global ekonomia formaletik kanporatuak, behartsuen ereserki gisa Islama eta Pentekostalismoa edukiko dituztenak».

Munduaren hiritartzea aspalditik datorren gauza da, baina XX. mende bukaeran inork espero baino abiada handiagoa hartu zuen. Gaur 400 dira eta hamar urte barru 550 izango dira milioi batetik gora biztanle dituzten hiriak. Baserrietan bizi direnen kopurua gaur 3,2 mila milioikoa den arren, hori beheraka hasiko da laster, eta 2050.ean planeta hau bizileku izango duten 10.000 milioi gizakietatik gehienak hiri handietan biziko dira.

Horietako asko ez nolanahiko ziutateetan. Far Eastern Economic Review aldizkariak 2025erako kalkulatu du Jakarta inguruko konurbazioak 25 milioi edukiko dituela, Dhakak 25, Karachik 26, Shangaik 27 eta Mumbai 33 milioitara iritsiko omen da. Gaur ez da inor gauza horrelako giza olde bat nola manejatu ahal izango den kalkulatzeko.

Baina hiritartze fenomenoa ziutate erraldoi horietatik askoz haratago doa, mundu osoa «bigarren mailako» hiri handiz betetzen ari delako.

Dickensen auzo beltz haiek

Hiritartze berri hau industrializaziotik eta garapenetik aparte geratu da, horra berezitasuna. Afrikan, Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Asiako leku askotan, hazkunderik gabeko urbanotzea oso lotuta dago 1970eko krisien eta 1980ko politika berrien ondorioekin. XX. mende bukaeran milioika nekazari miseriara eraman zituzten politika ekonomikoek, eta horiek hirietara bizimodu bila joan zirenean hango industria eta zerbitzu sare guztia birrinduta aurkitu zuten.

Eta hala ere, joan beste erremediorik ez zuten. Davesek honela laburtu du fenomenoa: «Hirien handitze azkarra gertatu da, berregokitze estrukturala, diruaren debaluatzea eta estatuak bere funtzioak uztearekin batera, horixe izan da mundu osoan zehar hainbeste txabolategi sortu dituen formula. Ondorioz, munduan diren hiritar asko eta asko Dickensek bere literaturarekin hain ondo deskribatu zituen garaietara ari dira atzeraka».

Gaur behe-auzoetako biztanleak dira munduko hiritarren ia %80a herrialde atzeratuetan. Leku batzuetan, kopuruak beldurgarriak ere badira: Etiopia eta Txaden hirietako %99a bizi da txabolategietan, %98 Afganistanen, %92 Nepalen... Maputo eta Kinshasako errebaletan eguneroko janaria eskuratzeko behar dutena baino gutxiagorekin bizi dira. Delhin suburbioen barruko txabolategiak daude, behartsuen artean miserable. Kairo eta Pnom Penh-en aldiz teilatuetan bizi dira azkena etorritakoak.

Gero eta gehiago gara «txabolategi planetario» bat, baina estatistikak egiten dituztenek beti ahaztu egiten dute datu hori. Formalki hiriak direnetan bizi direnak kontatzen dira eta gainerakoak »gehiengoa» kanpoan utzi. Aldiz, Abidjan ezin da ulertu bere bidonville-ak gabe, ez Kairo bere baladi, Quito bere conventillo, Rio bere favela edo Buenos Aires bere villas miserias gabe. Baina mundu suburbano horrek guztiak adituentzako misterio izaten segitzen du: nork kontrolatuko du ur zikinez, argindarrik gabe, skuatatutako lurretan, poliziarik gabe eta zabor artean bizi diren hiritarren bizimodua?

Hirugarren munduko hiritarren %85ak ez dauka bizi den lur muturraren jabegorik ere bere gain. Segurtasun falta juridikoa hain oinarrizkoa izanik, ez da harritzekoa jende horiek guztiek beren auzoetan bizimodu ia feudaletan irautea.

Marx baino Ala eta Espiritu Santua

Urak pozoituak dituzten auzo-hiri horietan osasun arazoak oso larriak dira. Imajina ote daiteke zer den bizitzea 500 biztanleko komun bakarra duen Mumbaiko auzo txiro batean? Baserrietatik ihesi datorren giza oldeak edozein lur puska baliatu du bere etxola eraikitzeko, baita edozein lantegi arriskutsuren aldamenean bada ere. Eta hala eta guztiz ere, gizadiaren gehiengoa txabolategi horietan bilduko da.

Bere txarrean, heriotza baino hobeak baitira. Hirugarren mundua hondoratu egin da azken hamarkadetan, batik bat Reagan eta ondoren Bush aitak zorrotz aplikatu zituzten errezeta liberalen ondorioz eta horiek kontrolatzen dituzten nazioarteko erakundeen laguntzarekin. Azkenean, milioika gizakik bizi ahal izateko antolatu behar izan duten ekonomia ez formal hori guztia hiriguneetan biltzen da: lan txikiak, lan beltza, besteren hondakinak, trapitxeoa...

Mike Davisek aztertu duen panorama gordin honen datuekin garbiago ikusten da eskema zaharkituekin proposamenak egin nahi dituzten hainbat politikari, pentsalari eta aktibistaren desfasea. Aurreikusita ez zegoen bezalako mundu bat etorri zaigu gainera, eta horretan esku hartzeko tresnak ez ditugu erraz aurkituko. Ezkerrak, esate baterako, historian zehar hirietan aurkitu du bere proposamenentzako entzulea, baina hiritartze mota berri honek ez du horrela funtzionatzen. Harremanak ia feudalak diren ingurune horietan jende oldeek bestelako irizpidez erreakzionatzen dute, eta pentsalari famatu asko oraindik ez dira enteratu. «Mundu hiritartu berri hau sekulako abiadan ari da eboluzionatzen, aurreikusi ezin diren norabideetan sarri. Eta inork ez daki txirotasunean murgildutako hiri hauek zein tenperaturatan hartuko duten su».

Jadanik garbi dagoen gauza bat bada, hala ere: marxista zaharrek esan bazuten jainkoa hirietan eta iraultza industrialean hil zela, hirugarren munduko hiri postindustrialetan berpiztu da.

Leku batzuetan Ala izenarekin dator indar berriz. Eta laster ohartuko gara islamisten indartzeak askotan aipatu zaigun fanatismoa baino askoz erro sakonagoak dituela. Marokon bertan Casablancako atentatuekin esnatu ziren batzuk, eta Abderrahmane Youssoufi lehen ministro sozialistak honela aitortu zion Ignacio Ramonet kazetariari: «Burgestu egin gara. Aldendu egin gara jendeagandik. Eta orain berriro auzoak konkistatzen hasi beharra daukagu».

Beste lekuetan, AEBetan duela mende bat sortutako eliza Pentekostalistak hartu du leku hori. Eta sekta hau ere hedatzen ari da fite. Normala: horiek bisitatzen dituzte alargunak, horiek egiten dute lan drogatuekin, gosetuekin, gaixoekin...

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude