Bero-beroan


2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Europako hauteskundeetarako herri zerrenda
Datozen Europako hauteskundeetan abertzale eta ezkerreko euskal hautagaitza nahi duten guztiei bilera deia egin die herritar talde batek datorren larunbaterako, hilak 4, Donostiako Miramar Jauregian. Herritar talde honek hilaren 17an aurkeztu zuen bere proiektua Donostian eta azaldutakoaren arabera, Euskal Herria Europan nazio gisa agertzeko aukera galdu ezina eta paregabea da. Beste batzuen artean, Sabino Cuadra, Rober Arranbide, Xabier Silveira, Ane Agirregomezkorta, Sonia Gonzalez eta Walter Wendellin dira ekimen berri honen bultzagileetakoak. Hauteskundeak ekainaren 13an izango dira eta, besteak beste, hautagaitzak eratzeko dagoen denbora laburrarekin, datozen bi hilabeteak mugimendu handikoak izango direla antzeman liteke. Beste alderdi abertzaleei dagokienez, EAJk CiU eta BNGrekin joko du hauteskundeetara eta EAk ERC eta Chunta Aragonesarekin. Euskal Herria Bai ekimena bidean geratu ondoren, Aralarrek oraindik ez du zehaztu norekin joango den, nahiz eta bai EAJren zein ERCren gonbitea jaso dutela adierazi duen. Batasunak begi onez ikusi du aurkeztu berri den herritarren zerrendaren ekimena.


Estafeta egunkari berria Nafarroan

Maiatzerako prest izango omen da Nafarroan Estafeta izeneko egunkari berria. Besteak beste, Diario de Burgos argitaratzen duen Burgosko enpresaburu batek bultzatua da proiektua; Nafarroan Canal 6 ere bultzatzen du aipatu enpresaburuak.


Serafin Olabe proposamena landu du Aralarrek

Europaren Konstituzioa gauzatzen ari den honetan, eta Aberri Egunaren karietara, Aralarrek Serafin de Olabe proposamena luzatu du bere militanteei zuzendutako idazkian. Serafin de Olabe XIX. mende bukaerako nafar errepublikazalea zen; 1883an Nafarroako Alderdi Federala sortu eta honek Nafarroako Konstituzioaren Oinarriak finkatu zituen idazki batean. Europako Konstituzioa lantzen ari den garai hauetan, Aralarren Euskal Herriko Konstituzioa egitea proposatzen du. Besteak beste, Euskal Herriaren izaera errepublikarra eta konfederala aldarrikatuko luke konstituzio honek. Patxi Zabaletak hilaren 15eko Deian eman zuen honen guztiaren berri.

Ausardia eta sinetsi nahia

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko lehendakaria da jada eta bere lehen urrats garrantzitsuan Iraken diren Espainiako soldaduak erretiratzea agindu du, denak ezustean hartuz. Zaila zen halakorik irudikatzea eta are zailago horren goiz. Asko hitz egin da estilo aldaketaz eta honekin estiloa bakarrik ez dela erakutsi du. Eltzea sutan frogatzen dela erantzun zuten gehienek Zapatero Espainiako Gobernuko lehendakari izendatu zutenean eta ez da zalantzarik, oraingoz, eltzeak ongi eusten diola suari. PSOEk aldaketak bultzatu nahi omen ditu, ez omen dira hitz hutsalak, hala diote sozialistei entzun dieten pertsona sinesgarriek. Denbora denborari, beraz, baina ez da txantxetakoa lehen urrats hori. Etsipena eta ezkortasuna multzo handitan dago pilatua, batez ere Euskal Herrian, baina aukera berriak ireki daitezkeela ere bihotz eta arimaz sinetsi nahi da, eta hori ere baliatu beharko litzateke.


Hizkuntza politika aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan

Aralarrek proposatu du ponentzia baten bidez azken urteetako hizkuntza politika azter dadin. Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek onartu dute Aralarren proposamena. Euskararen egoeraren diagnostikoa egingo dute lehendabizi eta ondoren, oinarriak ezarri. Aralarrek lan taldean aritzeko gidoia prestatua du eta segidako alorrak mahaigaineratu ditu gutxieneko adostasunak lortzeko: administrazioa, irakaskuntza, komunikabideak, Internet eta unibertsitatea. Patxi Telletxea Aralarreko parlamentariaren ustez, EA, EAJ eta IUz gain, CDN eta PSNrekin adostasunera iristeko itxaropena dutela adierazi du, ez berriz UPNrekin.


Uda Lekuk diru galerak murriztea eta eskaintza hirukoiztea du helburu

Uda lekuk diru galerari eustea lortu zuen iaz. 2001ean 45.208 eurokoa zen diru galera eta aurten 5.603 eurokoa da. Norabide aldaketa horren arrazoi nagusia eskaintza handitzea izan da eta hein berean, diru laguntza gehiago lortu ditu. Iparraldeko haurrek aisialdia euskaraz bizi ahal izan dezaten ahaleginean ari den elkartea 500 haur ingururengana heltzen da. Bilgunearen asmoa aisialdi programak 1.500 haurrengana hedatzea da, horrela, Hendaiako eta Baionako haurrez gain Iparraldeko gainerako haurrei aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eman nahi die.


Etorkinek euskara ikasteko plana prestatu du Eusko Jaurlaritzak

Kultura eta gizarte gaietarako sailek etorkinak euskarara hurbiltzeko plana prestatu dute. Europako Batasunetik kanpoko etorkinek EAEko zortzi euskaltegitan izango dute euskara ikasteko aukera. HABEk prestatutako Aisa izeneko programaren barruan Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Ondarroa, Ermua eta Irungo euskaltegietan emango dituzte ikastarook. Hiri eta herri hauek aukeratu dituzte horietan direlako etorkin kopuru handiak. Ikastaroak lantzeko lau liburu eta zazpi hizkuntzatan idatzitako hiztegia prestatu dituzte.


Korsikeraren ofizialtasuna lortu nahian

Apirilaren 14an 300 ikasle korsikar atera ziren kalera korsikera ikasteko eskubidea aldarrikatzeko eta hizkuntza horren ofizialtasuna eskatzeko. Korsikera bera ikasteko baino ingelesa ikasteko aukera gehiago duten ikasleak martxoaren 16az geroztik astero bildu dira, hau da, lurralde hauteskundeen lehen itzuliaren aurretik.


Azkenak
2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Tsunami auzia artxibatu du García-Castellón epaileak, desobedientzia zibila terrorismo bilakatzen saiatu ondoren

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Puigdemont eta Rovira kasutik aterako... [+]


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Espainian, Kantabrian

Itsasoan gertatutako istripu baten ondorioz hil da arrantzalea. Hunekin Aski itsasontzian lanean ari zelarik erreskatatu zuten gizona, larunbat arratsaldean. Erietxean hil zen.


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eguneraketa berriak daude