Perretxiko nahaskia


2021eko uztailaren 27an
Lehendabizi perretxiko salteatuak egingo ditugu, bere horretan ere zoragarriak direnak. Kazola batean su bizian jarri olioa. Perretxikoak eta gatz pixka bat gehitu eta pixkana egiten utzi, etengabe bueltak emanez, pixka bat txigortzen hasten direla ikusi arte. Sutatik atera baino minutu batzuk lehenago, baratxuri xehatua gehitu eta gatz puntua zuzendu. Horrelaxe jan nahi baditugu, mahairatzean, perrexila parparreatu. »Ziza hau oso fin eta usaintsua denez, batzuek ez dute baratxuririk erabiltzen. Gustu kontua da».
Nahaskia egiteko, ordea, perretxiko salteatuak berotzen jarri kazola edo zartagin batean, kontuz, itsats ez daitezen. Arrautzak irabiatu eta perretxikoekin sutan dugun zartaginera bota, eta etengabe eragin koilara batekin. Gatzez zer moduz dagoen ikusteko probatu, eta krematsua dagoenean atera erretilu batera. Perrexil xehatua parparreatu.
Nahaski bat egiteko modurik egokiena ur-bainua da, horrela gelditzen baita benetan krematsua. Saiatu hala egiten, testura eta zapore bikain hori nolakoa den dastatzeko. Edozein nahaski, azkenean gurin eta esnegain harrotu pixka bat gehituz gero, gozo eta leun-leuna gelditzen da, Marilynen sedazko galtzerdien parekoa.

OSAGAIAK:

Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak
6 koilarakada oliba olio
Baratxuri ale erdi bat, xehatua
Perrexil xehatua, ximiko bat
Gatza

NAHASKIA
Oliba olio pittin bat
8 arrautza
Gatza
Perrexil xehatua

Perretxikoen garbiketa
Perretxikoa »udaberriko ziza zuria, Calocybe gambosa» oso ziza klase estimatua eta garestia da. Horregatik, txukun-txukun eta kontu handiz garbitu behar dira halakoak. Ez dira sekula uretan sartu behar garbitzeko. Labana txiki txorrotx batez kendu zurtoineko lurra edo hondarra, mami gehiegi kendu gabe. Uretan bustitako zapi batez garbitu, harik eta itsatsitako zikinkeria gehiena kendu arte. Labana mutur zorrotz batez hosto txiki edo adaxka itsatsi guztiak kendu, eta ustelduta edo har edo animaliek jandako alde guztiak moztu.
Hortik aurrera, perretxikoak erabiltzeko errezetetan emandako jarraibideei kasu egin.


Azkenak
Correosek Gipuzkoan dituen lantokietako langileek salatu dute udan izaten ari diren lan-karga “jasanezina”

Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.


Espainiako Parekotasun Legeko akatsak aukera ematen du senideak zaintzeko baimena eskatu duten langileak kaleratzeko

2/2024 Lege Organikoa abuztuaren 22an sartu da indarrean, eta “akats tekniko tamalgarria” du, Espainiako Berdintasun sailburu Ana Redondok adierazi duenez. Sexu-indarkeriaren biktimak kaleratu ezin direnen taldean sartu dituzte. Espainiako Berdintasun Ministerioak... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Emazteari eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


Iruñeko haur-eskola publikoetako ikasle berrien %37 familia sozioekonomiko ahulekoak dira

Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


2024-08-22 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Eguneraketa berriak daude