Urtzi Urrutikoetxea: «Gaztetxo baten begietatik ikusten ditu kontzentrazio esparruak»


2021eko uztailaren 20an

"Zoririk ez" liburuaz

Nor dugu zuk euskaratutako lan honen egilea?
Imre Kertész hungariarra da, baina liburuan somatzen zaionez, ez oso abertzale sutsua. Familia judu batekoa da, baina judutartasuna ikusteko ere oso ikuspegi berezia ematen du, alegia naziek edo Hungariako gobernu kolaborazionistek bultzatu dutela bere judutartasun horretara.

Zoririk ez liburu autobiografikoa al da?
Hasieran bai. Kertész bera halako familia batekoa zen eta hamabost urte zituela Auschwitzera deportatu zuten, Hungariako judu askorekin gertatu zen moduan . Urtebete eman zuen han eta gero Alemanian bertan zegoen Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura eraman zuten, eta inguru hartan askatu zuten AEBetako indarrek. Nobelan antzeko zerbait kontatzen du, baina beti ere fikzionatuta, argi izanik nobela bat dela, autobiografikotik asko izan badezake ere. Nobela bezala irakurri nahi duenak, uste dut irakurraldi ona hartuko duela, liburu oso tragikoa den arren.

Zerk egiten du nobela hau berezi?
Gaztetxo baten begietatik ikusten duela gertatzen ari den guztia. Eta oso irreberentea da alemanekiko eta bere herriarekiko duen ikuspuntua. Esperientziatik hartu ahala ikasten du berak, inoiz ez du pentsatzen zer datorkion gainera. Askotan, zaplasteko bat emateko gogoa ematen dizu. Aizu, ez zara konturatzen zer gertatzen zaizun? Ez da konturatzen. Hamabost urteko gaztetxo bat da, eta munduko ankerkeriarik latzenak eginda ere, nolabait sinetsi egiten du besteen ontasunean.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude