Nagoen lekutik: Musikala, kulturala, naturala... mortala


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela hogei urte izan nintzen estreinakoz Laponian. Geroztik hogei bat aldiz izan naiz bertan. Gehienetan uda partea aukeratzen genuen, Nairobitarra autobusaren bolantea hartu eta Ipar Lurmuturreraino joaten ginen (NordKapp). Mapako puntutxo hori Europako iparrena dela jakinda, han abiatzen ginen 20 laguneko taldearekin joan-etorriko 10.000 kilometroak egitera. Berrehun lagun gauerdiko eguzkia bixitatzera eraman baino gehiago pozten nau berrehun lagun Laponiako errealitatera hurbildu izanak. Errealitate hori gainera, aldatuz joan da urtetik urtera, eta horren osagarri bezala beste urte sasoi batzutan hurbildu izan gara bertara, eskiz, piraguaz edo bizikletaz. Nire bizitzako 500 egunetan gutxienez han esnatu naiz. Ilunik gabeko gauetan argiak engaina gintzakeen, baina egutegiari begiratuz ez gara inoiz hainbeste despistatu. Oraingo hiru asteko bidaiak ikuspegi berri bat eskaini dit beste lagun batzuekin joan naizelako. Leku bera ez da inoiz berdina, pertsona berbera ez da inon berdina.

Lehen astea, musikala

Lehendik ere, 2000. urtean, Eskandinavian egonak ginen abesbatza batekin, Norvegia hegoaldean hainbat kontzertu eskaintzeko aukerak eraman gintuen bertara. Hondarribiako Eskifaia taldea zuzentzen zuen Migel Zeberiok jarri zion ontziari lema, esperientzia aberatsa izan zen guztiontzat, musika kantuak eta musika kontuak ere bereizten ikasi genuen. Oraingoan berriz OREKA TX-eko Igor eta Harkaitz txalapartariek bota zidaten proposamena. Indian egon berriak ziren eta txalaparta mundializatzeko ahaleginari itxura ezinhobea hartu nion. Amets honi forma ematea egur puska bati nota musikal jakin bat ateratzea bezalakoa izan da hasieratik, gainera egur puskak izan ordez izotz zatiak izango zirela pentsatzeak gehiago animatzen ninduen, gehiago ilusionatzen.

Gu Laponia aldera hegazkinez abiatu aurretik, eskiak eta zurezko txalaparta bidali genituen airez, baina ez ziren garaiz ailegatu. Egun epel batean iritsi ginen Kirunako aireportura. Elurra urtzen ari zen zero gaineko tenperaturen ondorioz, «Asunto txarra izotz txalaparta egiteko!» pentsatu genuen gure baitan, "Zer Laponia klase da hau", ondoren. Hori gutxi balitz, etxean elurra eta izotza kostalderaino jaitsiak ziren. Euskal Herrian errepideak ixtea, autoek kateak erabili behar izatea, tren zerbitzuak etetea eta argindarra moztea eragin zituen elurteak, Laponia txiki bat bihurtu berri zen guk berde utzitako ingurua eta zuri espero genuen Laponia berdetzeko bidean zen... Ez zuen asko iraun horrek, 5, 10, 15, 20, 25, 30, 35 °C zeropetik izatera iritsi ginen ondorengo egunetan. Izotza urtzeko inongo arriskurik ez, bai ordea atzamarrak eta behatzak izoztekoa!

Motozerra hartu eta bi metro kubiko zituen izotz bloke bati ekin genion, lan hau kanpoaldean egin beharrekoa da, zaratagatik batik bat. Torneo ibaian negu oro sortzen den izotz hormak 80 zentimetroko lodiera izaten du batez beste. Bertatik ateratakoak ziren txalaparta osatzeko zazpi "oholtzar" trasparenteak. Aldameneko izotz hoteleko logela batera sartu eta bertan inprobisatu genuen grabaketa estudioa, kanpoko hotzarekin alderatuz gero, barruko -4°C gustura hartzen ziren. Trintxarekin "instrumentuak" afinatu eta nota musikalak bilatu ondoren, Igor eta Harkaitz prest zeuden lanerako. Norvegiar musikari batekin eta laponiar abeslariarekin orduak eman zituzten igloo antzeko eszenatokian, bost metroko diametroan mikrofono eta kable artean. Raul kamera nafarra irudiak hartzen, zarata txikiena egiteko beldurrez argi zuriak besterik ez.

Laponian hainbeste laku eta ibai izoztu zeharkatu ondoren nork esan niri eski azpiko izotz geruza hark musika egiteko balio zezakeenik? Ordura arte izotzari soinu bakar bat ezagutzen nion: krassskkk!!!, eta egoera horretan inoiz suertatu bazara «grabatuta» geratzen zaizu gero!

Bigarren astea, kulturala

Laponia, Eskandinavia iparraldean kokatuko dugu, baina Laponia hitzak ez die muga politiko edo administratibo jakin batzuei erantzuten, muga kultural batzuei baizik. Saami herria Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiako Kola penintsulan bizi da, guztira 70.000 inguru dira eta gutxi gorabehera honela banatuak daude: 35.000 Norvegian, 25.000 Suedian, 7.000 Finlandian eta 2.000 Errusian. Oso zaila da halere Saame bat zer den definitzea, nor den saame eta nor ez esatea. Aita edo ama, aitona edo amona, bietako bat izatea nahikoa da batzuentzat, besteentzat ordea hizkuntzak ematen dio izenari izana.

Ez zegokigun guri hori erabakitzea, baina haritik tiraka ibili ginen aldiero. Laponian kilometroko, batez beste biztanle bakar bat bizi da eta tarteka gutxiago. Kautokeino herrian, esate baterako, 3.000 biztanle daude 10.000 kilometro koadroko (Nafarroa)... Hortik atera kontuak!

Populazio gutxi horien artean topatu genituen, irakasleak, kazetariak, kantariak, irrati esatariak, artzainak, arrantzaleak, politikoak, artisauak eta gainontzekoak. Beraiena entzun eta gurea kontatu... Saame culture, Basque music, Minority language, behin eta berriro errepikatuz. Ia bi mila kilometro egin genituen errepide izoztuetatik barrena, Lofoten irletako itsasalde bertikaletik barnealdeko paisaia horizontalera. Alokatutako kotxea trastez leporaino kargatu eta gure barrua istorioz bete genuen. Ikusi eta entzundakotik 20 ordu grabatu ditugu euskarri digitalean.

Hirugarren astea, naturala

Bai, eta bageneukan gainera horren beharra. Hainbeste inguratzen gintuen naturan murgiltzeko irrikitan geunden. Ordurako Raul, etxera bidean zen bere tresneri guztiarekin, Igor, Harkaitz eta hiruroi Alberto eta Juanra elkartu zitzaizkigun. Suhiltzaileak dira azken bi hauek. Alberto bilbotarra zortzimilakoetan zaildua eta Juanra hernaniarra zazpimilakoetan ibilia. Eski materiala eskuratu, zazpi egunerako janaria erosi eta elur lera xinple batzuk prestatu genituen. Bizkarrean eraman beharreko zama asko arintzen da arrastaka eramanez gero, errazago ematen direla, alegia, 25 kilo leran motxilan baino. Honela abiatu ginen Abiskotik hegoaldera, paisaia elurtuan barrena. Gauak aterpetxetan igaro eta 13-25 kilometro bitarteko etapak eginez osatu genuen 100 km-ko ibilbidea.

Eguraldia egunez egun aldatzen joan zen, zeru estalia, garbia, lainoa, haizea, elurra... Azken aurreko egunean Kebnekaise mendira igotzeko ahalegina geneukan aurreikusita. Eguraldi txarrak ordea, ez zigun aukerarik eman eta 2.000 metrotik gorako mendia hantxe gelditu da beste baterako, ez dakiguna da hurrengo batean zenbat metro gutxiago igo beharko ditugun... Izan ere, mendi tontorraren gainean daukan izotz eta elur geruza urtetik urtera txikiagoa da. Egun 50 metrotik gora ditu eta neguan eroritako elur kopuruaren arabera mehetu edo loditzen da. Ez dauka gure antzik, eski zeharkaldietan neu normalean argaldu egiten naiz, baina oraingoan gizendu. Itxura guztien arabera, jandakoaren proportzioan ez dugu gastatu eta behingoz mejoratua etorri naiz.

Amaiera, mortala

Mejoratutako guztia galdu genuen ia bat-batean... Telefono mezu bat M 11 goizean, telebista piztu txabola barrenean, hitzak ulertu ezinean, irudi negargarriak begien parean, korapiloa eztarrian, isiltasuna gure artean, pisu astuna bizkar gainean, bihotza lehertu beharrean, burua hotz mantendu nahian, ordu larriak etxera bidean... Hortik aurrera gertatutakoa denok jakinikoa.

Post-data.

Dozenaka postaletan Basque Country, Baskiland, Baskian idatzi eta bidaltzerakoan, ez da inoiz jakiten helbide zuzenera iritsiko diren ala ez. Oraingoan ez da munduan postaririk geratuko euskaldunok non bizi garen ez dakienik. Zoritxarraren zorion bakarretakoa izan liteke hori argitutakoak argitu ondoren. Madrilera jaitsi naizenetan tren horiek inoiz hartutakoa naizenez, ale honetako NAGOEN LEKUTIK "egon nintekeen lekukoei", agur eta besarkada beroena bihotza kasik izoztu zitzaidan tokitik.

Josu Iztueta Azkue Stockholm


ASTEKARIA
2004ko martxoaren 28a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude