Nafarroako indarrak agerian


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Igande honetan jokatuko da Nafarroako Bertso Txapelketako finala. 18 bertsolarik hartu dute parte, eta argazkietako zortziak dira azken txanpan indarrak neurtuko dituztenak. Joxema Leitzak, Txapelketako koordinatzaileak azaldu duenez, «aurten Iparraldekoek ez dute parte hartu txapelketan. Egoera berri horri ahalik eta ondoen erantzutea da gure helburua. Eta zer maila izango duen da erronka nagusia».

Orain arteko Txapelketaren balorazio hau egiten du Leitzak: «Gazteek esperotako maila eman dute, eta gainera horietatik Jon Barberena finalean sartu da eta Erika Lagoma finalaren atariraino iritsi. Baina orokorrean, maila apalagoa izan da. Entzule kopuruarekin gustura daude, aurreko urteetakoa bildu delako».
Giroak ere ez du aurtengo txapelketa gehiegi lagundu, elurragatik saioak aldatu behar izan baitituzte. «Doneztebeko saioan, berriz, jendea oraindik Madrilgo kontuekin zebilen. Eta hala ere, hura atera zen saiorik onena», kontatu du Leitzak.

Zergatik ez dago aurten Iparraldekorik?

Aurten jokatuko da lehen aldiz Nafarroakoa bakarrik den txapelketa, orain arte Iparraldekoek ere parte hartu baitute bertan.

Erabakia arrazoi honetan oinarritu du Nafarroako Elkarteak: «Nafarroako bertsolari zenbait txapelketaren atarian gelditzen zirela ikusirik, horiei ere aukera bat ematea». Joxema Leitza koordinatzaileak aurreko arrazoiari lotutako beste ondorio hau gaineratzen du: «Geografikoki, orain arte txapelketan parte hartu izan duten bertsolari gehienak Baztan eta Bortzirietakoak izan dira. Azken urteetan Sakanan, Iruñerrian eta Araitz-Larraunen bertsolariak badira, baina orain arte ez dute txapelketan parte hartzeko aukerarik izan. Aurten, hori bermatu dugu».

Txapelketan islatzen den lana

Geografikoki nahiko orekatua izan da parte-hartzea. Bortzirietakoak dira aurkeztu diren bertsolari gehienak, 7 hain zuzen. Araitz-Larraun, Baztan eta Sakanako hiruna bertsolari aritu dira, eta Iruñeko eta Aranoko bana. Berezitasun honen garrantzia nabarmendu du Leitzak: «Tokian tokiko erreferentziak sortzea beharrezkoa da bertso zaletasuna zabaltzeko. Etxarriko saioan, esaterako, 160 entzule inguru izan ziren, eta gehientsuenak bertakoak, Joseba Beltza eta Eneko Lazkoz entzutera joandakoak».

Aurtengo txapelketako izen berriak Erika Lagoma, Julio Soto, Eneko Lazkoz, Jon Elizetxe eta Jon Barberena dira. Bertsolari berriak atera izana eskualde horietan bertso eskolak sortu eta egindako lanaren fruitu da. Aurrera begira ere joera horri eusteko itxaropena du Leitzak: «Badira bertso eskolako kideak hemendik pare bat urte edo hirura txapelketan parte hartuko dutenak».

Txapelketa aurretik berotzeko, Liga

Aurten hirugarren aldiz, txapelketa aurretik 15 saioko liga jokatu da, besteak beste Urdiain, Bakaiku, Etxarri-Aranaz, Irurtzun, Betelu, Astitz eta Iruñean. Liga indartuz Txapelketari pisua kentzea du helburu Nafarroako Elkarteak eta egun, Txapelketak adina garrantzia badu. Horrela, bertsolariek ingurune naturalago batean kantatzen dute. Txapelketako estuasunik sufritu gabe ohitzen dira jendaurrera eta bertsotan trebatzen dira. Bertsolarientzat bakarrik ez, Nafarroako bertsolaritzarentzat ere formula aproposa da Liga, normalean bertso saiorik antolatzeko ohiturarik edo bitartekorik ez duten herriei saio bat antolatzeko aukera eskaintzen baitie.
Zortzi finalistak

Estitxu Arozena:

Lesakarra, 28 urte.
Nafarroako Txapeldun 1995 eta 1998-an.
Bertsolaritza irakaslea.

1993tik parte hartu duzu txapelketan. Zer bilakaera izan duzu?

Hasierako urteetan ez genuen esperientziarik, baina sekulako ilusioa bai, eta oso txapelketa bereziak izan ziren. Urteekin freskotasuna galtzen da, eta txapelketa ohiturazko bihurtu zait. Baina bertsotako mailan, orokorrean, irabazi egiten da. Aurten, berriz, gogo berrituta nago. Bertsotan ere gustura ari naiz.

Finalean zer?

Ahalik eta saiorik onena egin nahi nuke, eta txapelik ez irabazi, horrek erran nahi bailuke goi-mailako finala izan dela.

Zer ariketa da zurea?

Ez dut lan bat bestea baino gogokoago, gaia baizik. Gustuko rolean jartzea da kontua, bertsotan saiatzen bainaiz paperean ondo sartzen, pertsonaia ahalik errealen egiten.

Xabier Legarreta
»Arano» ezizenak dioenez, Aranokoa.
27 urte.

Azken txapelketetan finalista, eta 2000. urtekoan txapeldun orde.
Londreseraino iritsi da bertsotan.
Igeltseroa.

Bittor Elizagoien

Arraiozkoa.
42 urte.
Nafarroako Txapeldun 1994an eta 1999an.
Txapelketan beteranoena, hau 25. aldia du. Iaz omendu zuten horregatik.
Igeltseroa.

Joxe Juan Zubieta

Lesakakoa.
27 urte.
Bere kabuz ikasi zuen bertsotan, eta Bortzirietako bertso eskolan trebatua.
Laugarren txapelketa du eta hirugarren finala.

Jon Barberena

Elizondokoa,
24 urte.
Falcesko ikastetxean A ereduko euskara irakasle.

Nola hasi zinen txapelketan?

Iaz Anizen, txapelketako ligako saioa jokatu zen. Saio ostean, alkoholak lagunduta ni ere aritu nintzen kantari. Bittor Elizagoienek entzun ninduen eta niri deus erran gabe nire izena eman zuen Lesakako taldekako txapelketan eta Nafarroako Txapelketan. Bittor izan dut beti gibelean, prestatzen eta animatzen. Berari zor diot dena.

Non prestatu zara?

Lau lagun biltzen gara Mugairen. Giro ona dugu, eta eskertzen da, ez baitugu aukera askorik bertsotan aritzeko eta hobetzeko.

Finalean zer?

Denaren gainetik, gozatzera noa. Nire helburua bete dut jada. Berdin zait postua, sentsazio on batekin bukatu nahi dut. Bakarkako gaian aritzen naiz gustuen.

Xabier Silveira

Lesakarra.
26 urte.
1997an Nafarroako Txapeldun. Azken urteetan txapela ia ukitzera iritsia.
15 urterekin hartu zuen parte lehen aldiz txapelketan.
Tabernaria.

Juan Mari Lopez

Lesakako oiartzuarra.
Nafarroako Txapelketan 1998an kantatu zuen lehen aldiz. Bi urteko isilunearen ondoren, berriz itzuli da.
Lesakako sagardotegiko nagusia.

Manolo Arozena

Lesakako goizuetarra.
Nafarroako Txapeldun 1990-1993 artean.
Ikasle izan zituen E. Arozena, Silveira, Olaetxea, Fernandez...
Kamioilaria.


ASTEKARIA
2004ko martxoaren 28a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude