Belateko mendietan Marin errekan barrena

Berroetako plaza nagusitik abiatuta (365m), herriko kaleetan barrena, herrigunea atzean utzi eta hegoaldera abiatzen den bide lautik jo dugu. Lehenengo baserriaren parean ezkerrera eta gora hartu dugu, berehala eskuinera jo eta arestian utzitako bidearekin bat egiteko. Arditegi handi baten ondotik igaro gara eta gutxira bidegurutze garrantzitsu baten aurrean aurkitu gara (425m). Ezkerreko aukerak, PR-1eko arrasto zuri-horiak lagun, Elorregi lepora eta Abartan tontorrera darama, eskuinekoak, berriz, Belateko mendatera. Bigarren honi eutsi diogu. Zenbait mapetan, Done Jakueko, hau da, GR-65eko bidearen, Berroetatik Belaterainoko zatiaren ordezko bidea hemendik igarotzen dela esaten da. Baina bide nagusian ez bezala, honetan arrasto zahar eta erdi ezabatu bakan batzuk besterik ez ditugu topatu.

Pista zabalean barrena, eskuinean zenbait borda utzi eta erreka zoko bat gurutzatu dugu. Gaztainondo zahar eta haritz amerikarrak nagusi diren basoan, bidegurutze batera heldu gara eta behekotik jarraitu dugu. Dena den, gero konturatu gara bestetik ere leku berera iristea dagoela. Borda berritu batetik igaro eta mendi bizkarra inguratu dugu. Almandozko etxeak begien aurrean eduki ditugu lehenengoz. Pista zabala dena, estutu eta poliki-poliki, Marin errekara gerturatu ahala, galtzada zahar dotore baten traza hartzen joan da. Maringo zentrala behean dugu. Galtzadak, gero eta nabarmenagoa, bihurgune batzuk ematen ditu altuera galduz. Zati ikusgarria igaro dugu jarraian, harkaitz-horma baten behealdetik sartu-irten batzuk egiten ditu bailararen sakonean gehiago barneratzeko. Errekaraino jaitsi gara eta porlanezko zubia gurutzatu (395m). Beste aldean, oso garbi ez egon arren, gora eta ezkerrera jo behar izan dugu, goialdeko pistara irteteko. Presatxo batera heldu gara berehala, baina geratu gabe pistan gora, Berastegi izeneko parajera jarraitu dugu.

Zabalune honetan, zenbait borda zaharren hondarrak aurkitu ditugu, baina beste inolako arrastorik ez. Horrela, Burgalar tontorraren ekialdeko mazelan gora jo dugu, berehala ote eta txilar artean bidezidor lauso baten aztarnak topatzeko. Kaskoa inguratu eta Barazelaiko lepora irten gara (750m), Belateko errepidetik datorren eta Sastra izeneko parajera doan autoentzako pista on eta zabalarekin bat egiteko. Pista horretatik metro batzuk egin eta beherantz egiten hasi denean, ezkerretik jarraitu dugu, belardiz beteriko muinoetan barrena Larrondoko kaskoan pagadiaren itzalera igarotzeko. Gutxira Belateko mendiak zeharkatzen zituen galtzada erromatarrarekin bat egin dugu (850m), Nafarroako erresumaren barnealdea, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldearekin komunikatzeko bide nagusia zenarekin. Ikertzaile batzuen arabera, II. edo III. mendekoa da. Norabide aldaketa egin dugu orduan, hegoa utzi eta iparra hartu dugu. Galtzadak, zenbait bihurgune eginez, San Blas bentaraino jaitsi gaitu (710m), zati honetan bai, Done Jakue bideko arrasto horiak lagun.

Ibilbideko lehen zatia burututa, merezitako atsedena hartu dugu San Blas ostatuan. Sutondoan, katua laztanduz lasai asko topatu dugu etxekoandrea. Kontu zaharrez hizketan aritu gara luzaz eta ziztu bizian abiatu gara bigarren zatia burutzera, ilundu aurretik abiapuntura iritsi behar baikenuen. Bigarren zatia, iparreko norabidearekin, Azkenatz muinotik behera datorren sokate luzean behera doa, lepoz lepo eta tontorrak eskuinetik edo ezkerretik inguratuz. Eskuinean Almandoz herria eta Marin erreka izan ditugu eta ezkerrean, berriz, Zeberia eta honen adar den Karramiztegiko erreken sakonak.

Benta atzealdetik Mendiola auzorantz jaisten den errepidetik egin ditugu lehen pausoak. Zenbait uso parada igaro eta bidegurutze batera iritsi gara. Errepidea ezkerrera doa, Almandozera jaisten den bidea eskuinera, garai bateko galtzada zena eta arrasto horiz seinalatua dagoena. Aurrera egiten duenetik jarraitu dugu guk eta laster Laztegi tontor nabarmenaren aurreko lepora heldu gara, Zinalepo izenaz ezagutua (683m). Tontorrera igo ahal izateko zidor batzuk badaude ere, eskuinetik inguratu dugu Laztegi. Gainaldetik goaz, bista zabalak eta ederrak ditugu, alabaina, Almandoz gainean, Pagamendi muinoaren hego-ekialdeko mazelak duen zauri larri sendaezinak arreta piztu digu; marmol harrobi sonatuak dira.

Elordi izeneko zabaluneetatik goaz, zenbait borda igaro eta metro batzuk behera egin dugu Apurtxiko leporaino jaisteko (650m). Eskuineko bideak Apurtxi baserrira garamatza, gaur aurri egoeran, ezkerrekoak, aldiz, Apurtxigaina inguratuz, Idoia lepotik barrena, Zimaleku lepora. Bidez kanpo, ote eta elorrien artean bidea eginaz Apurtxi gainera iritsi gara (725m). Ikuspegi zinez ederra, Baztan osoa eta berau inguratzen duten gailur garrantzitsuenak begi-bistan ditugu: Saioatik Abartanerainoko sokatea eskuinean eta Txaruta-Garmenditik jaisten dena ezkerrean nabarmen; aurrealdean Mendaur, Legate, Alkurruntz eta Autza mendi puska itzela. Aipatu ere Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga eta Lekaroz herriek parajeotatik ikusita osatzen duten marra zuzena, izan ere, bost herriok ilaran, bata bestearen atzean kokatuak baitaude.

Metro gutxi batzuk aurrerago gailur harritsuan asko nabarmentzen ez den Apurtxiko trikuharria topatu dugu eta aurrerago, pago batzuen gerizpean Santa Barbarako ermita xumea. Zuri eta txikia, ate mehar batek bere barnealde hustura pasarazi gaitu. Mapan irakurri izan ez bagenu, mendiko borda arrunta izango zela pentsatuko genuke. Kanpoaldean behorrak korrika ari dira bitartean. Almandoz herria gure oinpean dago, izan ere, iparretik begiratuta baseliza harrizko gandor batean baitago kokatua. Zidorrak, bihurgune parea eman eta Zimaleku lepoan utzi gaitu (635m). Ez gara, ordea, hemendik jaitsi Almandozera, gainez gain jarraitu dugu Pagamendi ezkerretik inguratu eta Iraperri lepora iritsi arte (580m).

Bertara Almandozeko Iraperri auzotik »bizpahiru baserri» datorren pista zabala iristen da. Aurrera eginaz, borda baten kanpoaldean lanean baserritarra aurkitu dugu. Diosal egin eta solasaldia hasi asmoz Zozaiara iristeko zein bide jarraitu beharko genukeen galdetu diogu, hark ordea, horri erantzuteaz gain, inguruko toponimia bakoitzaren jatorriaren hipotesi mordoa aipatu digu, baita Baztangoarena ere. Ondoren gaiak elkarri lotuz, erromatarrek gure herrira ekarritako zuhaitzez aritu ginen, egurren kalitateaz, hamaika kontu zaharrez... Azkenean bere bizia kontatu zigun, soldadutza Melillan egin zuenekoa eta guzti. Hango zenbait leku izenek ere euskal jatorria omen zuen hitz jario bukaezineko baserritar haren ustetan. Non bizi zen galdetu, eta «egunez bertan eta gauez gertuko baserrian», erantzun zigun... Oraingoan bai, gauak harrapatu gaitu, Zozaiako dorretxeak beste baterako itxaron beharko du. Iraperritik Almandozera jaitsi gara Berroeta bidean.

San Blas benta eta ostatua
Belate mendatetik N-121 errepidean barna Baztan aldera jaisten, 700 metroko garaieran, bihurgune itxi baten ondoren ezkerraldean dago kokatua San Blas benta; eskuinaldean, berriz, igotzen ari bagara. Baina leku honen historia errepidea baino lehen hasi zen, izan ere, 1840. urte aldera errepide hau zabaldu baino lehen bertatik Nafarroako erresumaren barnealdea, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldearekin lotzen zituen galtzada erromatarra igarotzen zen. Ikertzaile batzuen arabera, II. edo III. mendekoa da. Galtzada honetatik igarotzen ziren ere Erdi Aroan Santiagora bidean, Urdazubitik barrena zetozen pelegrinak. Horrela, Done Jakuerako erromesaldi garaian, paraje honetan, ospitale bat kokatu omen zen »gaur egungo aterpe baten modukoa» eta ziur aski San Blas izeneko ermita ere bai, izan ere, San Blas ibiltari eta erromes behartsuen zaintzaile izan zen.

Errepide berria eraiki eta gutxira Belate mendatearen alde banatako udalek, hots, Ultzamak eta Baztanek, benta bana zabaldu zutela baldin badakigu ere »Ultzamako benta eta Benterrea», San Blas bentaren jatorria ez da ziurra. Etxebizitza izan omen zen, eta baita Casa de postas delakoa ere. Paraje honetara gerturatzen ziren biriketako gaitzak jota zeudenak, hemengo haize garbiak sendatuko zituelakoan. Eraikinari beharren arabera zatiak erantsi zizkioten, pixkanaka etxea handituz, eta jabetza ugaritatik pasa da, horrela nagusi ingelesak, Urruñakoak eta abar ezagutu ditu. Duela hamarkada batzuk garraiolarien jatetxe eta geraleku ospetsu bilakatu zen, baina 1998an, Belateko tunela ireki zutenetik, kamioiak apenas igarotzen diren bertatik. Carlos eta Xefek hartu zuten orduan benta eta duela hiru bat urte, bentaz gain ostatu izatera igaro da, errepide nagusia bertatik ez pasatzeak ekarri dion lasaitasunari esker, egun batzuk paraje eder honetan igarotzeko aproposa.

Arraratsko benta
Belateko errepide zaharretik Berroeta, Aniz eta Zigatik barrena Elizondo eta Lapurdira abiatzeko bidegurutzean kokatzen da. Egun etxebizitza da.


Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude