Barakaldoko azoka nazioarteari begira


2021eko uztailaren 27an
bilbao exhibition centre, 2001eko martxoan eraikitzen hasi zirenean, artean amets bat besterik ez zena, errealitate bihurtzeko zorian dago. Bilboko Nazioarteko Erakustazoka berria, orain, Bilbao Exhibition Centre (BEC) izenarekin bataiatu dute »pinpirin samarra apika, baina nazioarteko soinua duena, ingelesez jarri baitute», eta apirilaren 21ean zabalduko ditu ateak. Egitura eta diseinu modernoak, edukiera handiak eta baliabide eta euskarri teknologikoek munduko modernoetakoa bihurtuko dute azoka-leku hori, eta, batez ere, Euskal Herriko jarduera ekonomikoaren nazioarteko eszenatokia eta erakuslekua izango da. Azoka-leku berri horren arduradunek, ametsa egia bihurtu izanaz harro, dudarik ez dute egiten esparru hori "Arku Atlantikoko feria nagusia" bihurtu nahi dutela, Juan Garayurrebaso oraingo zuzendari nagusiak adierazi duenez.

Azoka-leku berria Barakaldoko Ansion eraiki dute; hain zuzen ere, garai bateko Bizkaiko Labe Garaiak enpresa siderurgiko zentenarioaren lur-sailen parte batean. BEC sozietatea izan da Nazioarteko Azoka hartuko duten lokalen promotorea, eraikitzailea eta jabea. Sozietate horretako partaideak bost bazkide dira, eta 85 milioi euroko kapitala jarri zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak %40,83nako partizipazioa dute, Barakaldoko Udalak %14,34koa, Bilboko Nazioarteko Erakustazokak %3,53koa eta Bilboko Merkataritzako Ganberak %0,85ekoa. Esparru horretako inbertsio totala 420 milioi eurora iritsiko da.

Erakustazoka zaharraren bikoitza

Ansioko azoka-leku berria erabilera anitzeko makrozentroa da, Bilboko Erakustazoka zaharrak halako biko kapazitatea duena. Guztira, 117.700 metro koadro dauzka azokarako eraikiak. Beraz, San Mamesko futbol-zelaiaren ondoan zeuden lehenagoko instalazioak halako bi da. Eraikin berri horrek 500 metro luzeko eta 40 metro zabaleko kale zentral bat izango du, eta han instalatuko dituzte hainbat zerbitzu eta jatetxe.

Sei pabiloi ditu: horietako lau 15.000na metro koadrokoak, beste bat 21.000 metro koadrokoa, eta beste seigarren bat, erabilera anitzetarako balioko duena, 27.000 metro koadrokoa, Arena Pabiloia izendatuko dutena. Era berean, VIP pabiloi bat eta 18.000 metro koadroko kongresu-zentro bat edukiko ditu, beste 6.500 metro koadro bulegoetarako erabiliko dituzte, eta beste 37.000 metro koadro hartuko ditu atariak. Horretaz gain, 180.000 metro koadroko gunean 4.000 plazako aparkalekua egongo da. Azoka-leku berri horretarako egindako diseinuak garraio astuna ahalbidetuko du, erakusketariei sarbidea errazteko, zeren kamioientzako bide independenteak baititu, eta altuera ezberdinean ibili ahalko baitira lehiatoki edo zerbitzu osagarrietara doazen bisitariak.

Ekonomiarako trakzio-efektu garrantzitsua

Instalazio berriek, azoka guztirako zerbitzu osagarrien aukera zabalarekin, trakzio-efektu handia izango dute ekonomiarako. Produkzioari dagokionez, 430 milioi eurotik gorako jarduera ekonomikoa eragingo dutela kalkulatzen da. Erakusketarien eta bisitarien zuzeneko gastua ez da Bilboko erakustazoka zaharrak sortzen zituen 60 milioi euroetatik askoz goragokoa izango. Azoka-lekuak dituen zerbitzu osagarri berriak direla bide, ordea, 30 milioi euro gehiago sor daitezke. Begi-bistakoa da, bestalde, azoka-leku berriak enplegu zuzenekoan nahiz zeharkakoan izango duen efektua. Enpresa aholkulari batzuek jadanik eman dituzte gai horri buruzko zifra batzuk, gehiegizko samarrak apika, baina praktikan ikusi beharko da zein den arlo horretan duen efektu erreala. Gauza bat da obrek enpleguan duten efektua eta beste bat azokaren eguneroko funtzionamenduaren efektua, behin inauguratu eta gero.

Makina erreminten bienala, azokarik garrantzitsuena
Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokaren instalazioen inaugurazioa apirilaren 21erako dago aurreikusia, baina azokako arduradunek jadanik diseinatua daukate azokaren berariazko jardueren egutegia 2004. urtearen enparaurako. Egutegi horri erabilera anitzeko makrozentro horretan antolatuko diren bestelako zerbitzu eta jarduera batzuk gaineratuko zaizkio, hala nola kontzertu eta kongresu handiak, edo are mitinak bezalako jarduera politikoak ere.
Azokako jardueren egutegia honako hau da: apirilaren 21ean, Eraikuntzaren, Ekipamenduen eta Instalazioen Construlan erakusketarekin zabalduko dute azoka. Biharamunean, Frankizien gaineko azoka zabalduko dute. Maiatzean, Expovacaciones eta Expoconsumo tradizionalak izango dira protagonistak, azokarik garrantzitsuenetakoak, eta hilaren 6an zabalduko dituzte ateak. Urteko azoka guztietan garrantzitsuena, dudarik gabe, Makina Erreminten Bienala izango da, bi urtez behin antolatu ohi dena, eta ekainaren 7tik 12ra bitartean egingo da aurten. Dagoeneko baditu 60 herrialdetako 2.000 erakusketari edo, eta azoka-lekuko 45.000 metro koadro hartuko ditu, gutxi gorabehera.
Ekainaren 24tik 26ra, Madertec Zuraren III. Erakusketa antolatuko dute. Irailean, 23tik 26ra, berriz, Ferroforma, beste azoka garrantzitsuenetako bat. Urrian, Fosil eta Mineralen Erakusketa, Bisuteriako Azoka eta adinekoei zuzenduriko Nagusi erakusketa antolatuko dituzte. Azaroan egingo direnak Enkanteen Azoka, Ingurumenaren Babesaren gainekoa, Fitrans eta Expobodas izango dira. Urteari bukaera emango diona umeei zuzenduriko Eguberrietako Haur-Parkea izango da.


Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude