Asier Serrano: Erosotasuna astintzen


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lubaki bandatik gaurdaino eraldaketa prozesua izan du Serranok idazle moduan. Eibartarrak aitortzen duenez, lan honekin oinarrietara itzuli da: "Lubaki Bandan autore sozial etiketa jarri zidaten, Lorelein juerga asmoan ibili nintzen, bakarkako estreinakoarekin lasaitu eta disko berri honekin garai batean izan nintzen errebelde izaerara hurbildu naiz". Gizartearenganako ardura azaltzen du Serranok Gerrari bai lan berrian eta, besteak beste, Irakeko gerrak zein Euskal Herrian bizi dugun egoerak sortzen dion "desilusioa" izan da horretara bultzatu duena. "Ahotsaren interpretazio aldetik nortasun handia ematen saiatu naiz, hitzak sinetsiz eta desilusio hori agertuz, baina hein batean itxaropenari ate bat ere zabalduz".

Bere belaunaldiko jendearekin eta datozenekin ilusioa galduta agertzen da musikari eibartarra, bere hitzetan "erosotasunean" bizi baitira. Hori izan zen, hain zuzen ere, diskoa ixten duen Aneren kantaren abiapuntua, ondorengo gertuetan baino ondorengo urrunetan sinesten baitu Serranok. "Abesti horrekin atetxo bat irekitzea nahi izan dut, nik ez dut gizarte honetan sinesten, baina etorriko dira gizarte batean sinetsi eta ni bezalako zaharrei sinesten erakutsiko diotenak", diosku. Ane, Antxon Sarasua taldeko teklistaren alaba jaioberria, da diskoko azken kantaren protagonista. Hiru hilabete zituela hamar bat minutuko saio bat grabatu zuten haurrarekin: oihuak, barreak... Gero grabatutakoan oinarriturik eta ordenagailuaz baliatuz kanta sortu zuten. Perkusioaren atala bera ere txintxirrinaren edo sonajeroaren antzeko soinuekin landu dute. Olerkari eta musikari eibartarrak disko iluna egiteko asmoa bazuen ere, taldekideak izan ziren azken kanta itxaropentsu hori lan berrian sartzera animatu zutenak.

Argitaratu dituen azken bi lanak Asier Serranoren sinadurarekin karrikaratu badira ere, eibartarrak ez du bakarlanean diharduen sentsaziorik. "Ni ez naiz lider izateko jaio, proiektu hau bost pertsonek osatzen dugu, eta beraz, mahai borobil bat egituratu dut", onartu du Serranok. Kantautore sentitzen da, berak sortutako hitzak musikaz jantzi eta interpretatzen dituelako. Bestalde, bere kantak autore askorenak bilakatzen direla uste du, hasierako jantzia gitarraz, bateriaz, teklatuaz eta baxuaz bordatu eta josten baita.

"Nire belaunaldi galduak poeta ninduen sortu" dio Asier Serranok bere abestietako batean. Euskal Herrian biziko ez balitz ardura gabe eta askoz lasaiago biziko litzatekeela uste du eibartarrak eta poeta baino "patateroa-edo" izango litzatekeela uste du. "Euskarak jasan duen jazarpenak eta historikoki Euskal Herriak jasan behar izan duen egoerak egin nau poeta, behar batek sortu nau poeta, Euskal Herriak sortu nau poeta", diosku Serranok.

Grabaketa "luzea eta nazkagarria"

"Luzea eta nazkagarria" adjektiboekin deskribatu du musikari eta olerkari eibartarrak Gerrari bai diskoaren grabaketa prozesua. Duela bi uda entsegu lokala estudio gisa intsonorizatu eta egokitu zuten. Eta bertan, Zarautzen, joan zen udan grabatu zuten disko berria. Izan ere, Asier Serrano bera eta taldekide gehienak Zarautzen bizi dira. Guztira bost hilabetez murgildu dira estudioan. Eta eibartarraren esanetan, udako beroa izan da grabaketaren alderik txarrena. "Nik argi nuen hurrengo lana entseguetan egindako disko bat izango zela, alegia, entseguetako lana trasladatuko zela diskora. Baina zorionez edo zoritxarrez grabaketan geundela ideia asko sortu ziren. Eta beraz, ordu asko sartu ditugu". Arratsaldeko bostetan estudioan sartu eta goizeko zortziak bitartean aritzen ziren lanean. Batez ere, uda honetan egin duen bero jasanezina saihesteko. Bestalde, grabaketa prozesu luze horrekin asko ikasi dutela ere onartzen du musikari gipuzkoarrak.

«Zentsura baino, ezjakintasuna»

Azkenaldian Euskal Herriko hainbat taldek Espainiako Estatuan aurreikusitako zenbait kontzertu bertan behera utzi behar izan ditu aretoek jasotako mehatxuak direla medio. Asier Serranok Bartzelonan, Madrilen eta Cadizen eskaini beharreko kontzertuak suspenditu ditu. Espainiako Artisten eta Interpreteen Elkarteak (AIE) antolaturiko emanaldiak, hain zuzen ere. Hedabideren batek kontzertuak taldeak berak suspenditu zituela esan badu ere, erabakia kanpotik etorri zela argitu beharra dago. Joan zen urtean aukeratu zuen AIEk Asier Serrano Artistas en ruta egitasmorako, musika taldeak beraien erkidegotik kanpora irtetea ahalbidetzeko ekimenean parte hartzeko. "Orduan disko bakarra nuen kalean, lasaia eta beraientzat politikoki zuzena. Baina Gerrari bai argitaratzean ezjakintasunez eta lan berria zertaz doan jakin gabe aurreiritziz jokatu du elkarteak", azaldu du eibartarrak. Serranoren ustez, aretoen beldurragatik baino AIEk zuen beldurragatik gelditu dira bertan behera emanaldi horiek. "Elkarteak eskuak garbitu eta arazoa Vigo eta Iruñea bezalako hirietara urruntzen saiatu da. AIEra deitu eta arrazoiak eskatzen saiatu naiz, baina ez dit inork erantzuten", dio Serranok. Zentsura baino ezjakintasunezko jokabidea izan dela deritzo musikari eta olerkari eibartarrak. "Dena dela nik ez dut biktimismo kontuetan sartu nahi, izan ere, Euskal Herrian dena politizatzeko ohitura dago", aitortu du Serranok.


ASTEKARIA
2004ko martxoaren 28a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude