Argitalpenak


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bederatzietatik bederatzietara
Leo Perutz
Alberdania, Elkar
209 orrialde
11 euro



Lapurreta txiki baten ondorioak


Anton Garikano Iruretagoienak itzuli du euskarara Leo Perutzek (1882-1957) idatzitako Zwischen neun und neun nobela. Absurdoarekin zerikusi zuzena duten egoerak azaltzen ditu Perutzek narrazio honetan. Diru lapurreta egingo du ikasle batek bere neskalaguna izandakoa berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara joan ahal izateko. Ordurako neska horrek ez du ikaslea begien aurrean ikusi ere egin nahi, eta ikaslea ez dago zeharo maitemindurik panpoxa hartaz, baina gauzak aldatu arren, amorrazioa ematen dio bestearen agurrak eta prest dago edozein gauza egiteko bere erabakia alda dezan. Beraz, lapurreta burutuko du, baina hartaz geroztik etengabe ihesi eta ezkutuan ibili beharko du.


El mundo de los Pirineos
Batzuen artean
Sua
130 orrialde
5,15 euro



Pirinio inguruetako klimari buruzko sail baten hasiera


Pozik agertzen zaizkigu Javier Pascual Otalorak zuzentzen duen aldizkariko lagunak martxoa-apirileko zenbakian. Iazko udan, haur eta gaztetxo mendizalei begira aukeratutako 50 mendi-ibilaldi erraz proposatzen zituen zenbaki berezia kaleratu zuten eta Lleidako Diputazioak Pica dïEstats saria eman dio. Horrez gain, El mundo de los Pirineoseko kolaboratzaile den Oriol Alemanyk ere beste sari bat jaso du, argazkilari honek izan duen jarduera profesional eredugarriagatik. Eta hain zuzen ere Oriol Alemanyrenak dira Pirinioetako klimari buruz hainbat zenbakietan plazaratuko duten sailaren argazkiak. Hastapen gisa, mendilerroan nola egiten duen euria azaltzen dute berak eta Mikel Tellagorrik.


Euskarazko tradizioa eta molde berriak
Gotzon Garate
Gero
150 orrialde 11 euro



Euskara kaskarra baztertzeko erak


Azken garaiotan euskara asko zabaldu bada ere, Euskal Herrian diglosia gorrian bizi garenez, geroz eta euskara kaskarragoa nagusitzen ari da gure artean. Euskararen gainbehera horrek kezkatuta hasi zen Gotzon Garate duela hogeita hamasei urte arazoari atakak eta hesiak jartzeko era bilatzen. Horretarako, aurren-aurrena, euskaraz ongi egiten zen lekuak bilatu behar zituen, eta Bizkaiko Zeanuritik hasi eta Zuberoako Larrainerainoko baserrietan egonaldiak egiteari ekin zion gizonak, euskal tradizioa jaso ahal izateko. Tradizioak euskarazko aberastasun handia ematen digulako, eta tradiziotik atereaz, gehienetan, euskara murriztu eta eskastu egiten dugulako. Euskarazko tradizioa eta molde berriak liburua baserrietan egin dituen egonaldi horien emaitza da.


Jakin
Batzuen artean
Jakin
134 orrialde
9,10 euro



2002ko euskal liburugintza


Joan Mari Torrealdaik 2002ko euskal liburugintza nolakoa izan zen erakusten du Jakinen azkenengo zenbakian. Horretarako, argitaratzaileen jarduera, eskaintza editoriala, tituluak eta tiradak, nobedadeak, berrargitalpenak, itzulpenak, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak, haur eta gazteei zuzenduak, giza eta gizarte zientziak eta helduentzako literatura aztertu ditu. Orotara, 1.586 titulu kaleratu ziren urte horretan, ordura arteko produkzioaren gailurrera iritsiz. Titulu horietatik %70,8 izan zen nobedade eta %29,2 berrargitalpen. Baina hamaika argitaletxe handienek nobedadeak eta berrargitalpenak erdi bana plazaratu zituzten. Bestalde, Torrealdairen lanaz gainera, Luis Bandresen "Politika erlijio bihurtuta. Marxismo-leninismoa eta Faxismoa" hausnarketa aurkituko du irakurleak aldizkarian.


Urtziren diarioa
Antton Kazabon
Ibaizabal
79 orrialde
8,21 euro



Hamar urtetik aurrerako irakurleentzat


Antton Kazabonek idatzitako liburu honetako protagonista bere aita ezagutzen ez duen mutiko bat da. Jakin badaki, amari entzunda, zerri bat dela eta herrikoa bera eta ama bakarrik utzi zituen gizona, baina hortik aurrera deus gehiagorik ez, amak ez baitio ezer argitu nahi handia egiten den arte. Baina mutiko horrek dagoeneko hamabi urte baditu, eta ez ditu ulertzen amaren aitzakiak. Zeren beldur ote da? Berak onartuko ez duen beldur, apika? Nor den jakitea baino ez du nahi, hori da dena, nahiz eta batzuetan amets ere egiten duen, beharbada aita ezezagun horrek larunbatetan partiduetara eramango lukeela-eta pentsatuz. Agian ezkonduta dago, agian seme-alaba gehiago izango ditu...


Txit oilo bitxia eta katuak
Mercè Arànega
Ibaizabal
28 orrialde/ 5,24 euro



Txinatik etorritako oilo bitxia lagun berriak egiten


Etxeko txikiei irakurtzeko, marrazteko eta jolasteko aukera eskaintzen dien liburua da Txinatik iritsitako Txit oilo bitxiaren hauxe. Auskalo zenbat gauza ez ote dituen oilo ibiltari horrek bere maletan gordeta, baina gauza da harat-honat dabilenean gauza horietatik asko galtzeko joera duela. Ipuineko orri bakoitzean bat galtzen du, pentsa, eta irakurleek lagundu behar diote horiek aurkitzen. Oraingoan, gure oilo horrek hiru katu polit ezagutuko ditu, eta puzzleak nola osatzen diren erakutsiko die.


Zoririk ez
Imre Kertész
Elkar
264 orrialde
16,15 euro



Urtzi Urrutikoetxeak euskaratutako nobela


2002ko Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen Imre Kertész hungariarraren lehen nobela da Zoririk ez. Urtzi Urrutikoetxeak euskaratu du idazlana. Bertan, hamabost urteko mutiko hungariar judu batek nazien kontzentrazio esparruetan igaro behar izan zuen egonaldia kontatzen du. Gutxi espero zuen Budapest hirian bizi zen mutiko horrek igaro behar zitzaiona, 1944ko martxoaren 19an naziek bere herria okupatu zutenean, nahiz eta geroztik izar horia jantzi behar eta kalera ordu jakin batzuetan soilik irten ahal izan zuen, bertako beste judu guztiak bezala. Ezjakintasun berean jarraitu zuen aita kontzentrazio esparru batera deportatu zioten arren, hark oso ondo aurkitzen zela eta horrelakoak idazten baitzituen, halabeharrez, bidaltzen zituen gutunetan. Baina halako batean mutiko hori atxilotu, merkantzia bagoi batean sartu. Eta Auschwitz izeneko leku batera eraman zuten, eta haindik aurrera amesgaiztoetan ere irudikatu ez zituen esperientziak bizitzera beharturik aurkitu zen. Horiek guztiak kontatzen ditu Imre Kertész-ek giza izateaz egiten duen hausnarketa sakon honetan, sentimentalismo guztiei muzin eginez.


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude