Endurance


2007ko otsailaren 21ean

Izena bilakatu zitzaigun iraun esan nahi duen hitza bat-batean. Aurtengo neguko gau batez ezin zuela gehiago eta bere buruaz beste egin omen zuen Endurancek. Omen diot, ondoan edo inguruan baitzuen hainbeste aldiz kolpeka anima ateratzen saiatu zena. Egun batzutan hedabideek erabat hartu zuten mintzagai emakume honi buruzko kontakizuna (historia?), eta telebistan, gutxitan bezala, hiruzpalau emakume beltz eder (Endurance ere hala zen) gure hiri nagusiko politikari ospetsuen ondoan agertzen ziren, begiak triste, aurpegia zurbil (larru azala beltza izan arren, hala ikusi nituen nik) heriotza honen aurrean sikiera pena agertu guran. Irudi horiek erakutsiz, emakume honen azken hilabetetako omen ziren pasadizoak kontatzen zituen telebistaren esatariak. Hala, salaketa bat baino gehiago zituela jarriak epaitegian, eta salaketa horien ondorioz, epaileak bere bikotekideari beregana hurbiltzeko debekua emana zuela. Entzun genuen gizarte zerbitzuetara ere joana zela baina ez omen zituela gogo onez hartzen hango gomendio, laguntza edo iradokizunak; eta berriz ere, kolpe eta irainak jasoz, gizonarekin bueltatu zela.

Eta zertxobait ezagutzen zutenen artean, etsipenez betetako sentimenduen adierazle zena ere entzun nuen: "Ez zuen asko hitz egiten. Esan genion ez bueltatzeko, oso biolentoa zela bere gizon hori. Beldurrez ginen edozein egunetan halakorik gertatu zitekeela". Batetik, ustez ahalegin guztiak egin izanaren zuritze punttu bat, baina bestetik, erru printza txiki batez nahastutako izpi gris, gogaikarria ere airean gelditzen zen, nolabaiteko ezerosotasuna erakarriz. Hala ere, egunak joan ahala, egunerokotasunean murgiltzeak, eta ustez arazo astunago gertatzen direnei aurre egin beharrak ahaztu arazi digu berri txar honek eragindako zirrara.

Baina Bilboko kaletatik guregandik hain ibilera eta keinu ezberdina duten Enduranceren edade inguruko emakumeren batez gurutzatzen naizenetan, berriz ere hor datoz burura egun haietan bueltaka ibili ziren gogoetak: lehena, bere auzokideen jarrerak harritu ninduen. Behin baino gehiagotan deitu omen zuten polizia, gizonak nolako jipoiak ematen zizkion entzun eta beldurtuta. Ez dut hain argi, jipoi emailea gure arteko gizon txuri eta zuriren bat denean halakorik egin ohi denik. Gure artekoa ez denari, halakorik ezin diogu onartu, baina guretarikoa denean, beste alde batera begiratzen dugu?

Poliziak osaturiko atestatuen ondorioz, epaileek parte hartu, eta Enduranceren aldeko neurriak ezarri arren, emakumea berriz ere gizon horren ondora bueltatu zen, ez zuen guk eskainitakorik hartu nahi. Bueltatu, bai, eta joan, betirako. Halakoetan airean geratzen diren galderei erantzunik eman ezinik. Ez dugu jakingo zergatik bueltatu zen. Endurance ere, segurutik, beste hainbeste emakume moduan, halako egoeratara ez delako bat batean ailegatzen, poliki, ia konturatu gabe baino, hain da zaila bertatik ateratzea. Egunero irain bat, beste gutxiespena. Hutsaren hurrengoa sentiarazi arte izaten den higatze horren ondorioz duintasunik gabe gelditu ote zen. Eta ezinaren (hala uste izanik) eraginez gauzak berez aldatuko diren itxaropenean eta ezertarako balio ez duela sinetsarazi eta gero, inolako aukerarik ikusi ez, eta berriz ere menpean bizi behar.

Baina agian duintasuna bere lekuan zuelako ez zuen jasaten hainbeste aldiz gizarte zerbitzuak eskatzen duen koitadutasuna (edo koitadukeria) agertu beharra (nekez ametitzen dizu laguntzera datorrenak burua tente eta begirada harro agertzea). Agian, bere gorputza eta anima mintzen zuen bere kide eta herrikide, hizkuntzakidearen babesean nahiago, gure goitik begiratzearekin ematen dugun laguntzaren menpe egon beharra baino. Litekeena da, beste emakume askok bezala, salaketa jarri ondoren senarrari datozkion ondorioen errudun sentitzea (kartzela, isuna...). Garbi ikusten dugu, egunero, nola datozen emakume jipoituak salaketa kentzera, beldurrez, lehen esandakoaren eraginez gertatzen denaren erru osoa bere gainetik kendu ezinik. Agian Endurancek ez zuen errukirik behar eta guk ez genion besterik eskaintzen (hori bai, dena ongi zurituz) eta benetan duintasuna zuen honek nahiago hiltzea. Zer dakigu emakume horien buru eta bihotzean gertatzen denaz, halako gizonen kontrako zigorrak gehituz lasai gelditzen garenean? Pentsatu gabe hala konpondu beharrean zama handiagoa botatzen badiegu hain zarpailduta dagoen pertsonarengan? Zer jakingo dugu guk, ez jakiteagatik, Enduranceri ez badiogu abizenik ere eman. Munduko herri askotan izena ez zaio jartzen jaio berriari hitz horrek esan nahi duenaren arabera, edo egun horretan halako santu baten gogorapena egokitzen delako, ez, hitzak entzuten duenaren belarrietan soinu polita, edo gozoa, edo sendoa, ume horrentzako soinu egokia iruditu eta. Enduranceren amarentzat soinu polita izango zuen hitz horrek, baina inoiz gertatutakoaren berri balu, eta emandako izenaren esangura jakin, minkorra den iskirioa geratuko da emakume eder, harro eta duin honen oroitzapenarekin bat eginik.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude