Lurra gaixo dago

  • Azken urteetan ingurumen arazoak gehitu dira nabarmen, eta ondorioak lazgarriak dira bai gure osasunerako eta baita ekosistementzako ere. Euri azidoa, negutegi efektua eta ozono geruzaren zuloa dira arazo horien ondorioetako batzuk.

2007ko otsailaren 21ean
Mendeetan naturak eskainitako baliabideak aprobetxatu ditu gizakiak bere onurarako. Baina aprobetxamendu hau neurriz kanpokoa izan da eta gure inguruneak aldaketa izugarria jasan duela konprobatu ahal izan dugu. Populazioaren gehitzeak, industriak eta teknologiaren garapenak natura aldaketa prozesu luze baten barruan sartu dute. Ingurumen arazoak ere testuinguru honetan kokatuko ditugu. Izan ere ingurumena inguratzen gaituena da, bertan daude bizidunen garapenean eragina duten osagaiak eta naturaren parte direnak: ura, atmosfera... Horregatik bizitzaren eta ekosistemen garapenean eragina duten aldaketa horiek ingurumen arazo kontsideratuko ditugu.

Ingurumen arazoek nola ez ingurunearen nolabaiteko hondamena ekartzen dute. Hauetariko batzuk gure planetaren arazo orokor modura har ditzakegu, esaterako ozono geruzaren zuloa edo negutegi efektua. Alegia, arazo hauen eragina eskualde geografiko handietan nabarmendu daiteke. Beste arazoak lekuan lekukoak izango dira, eskualde txikietan eragina izango dutenak, industri-isurketak adibidez. Segidan, lurrak dituen ingurumen arazo nagusiak aztertuko ditugu.

Baliabide naturalak agortzen ari zaizkigu

Baliabide naturalak gizakiak bere beharretarako erabiltzen dituenak dira. Hauetako asko ez dira berriztagarriak. Nagusiki erregai fosilak aipatu behar ditugu; harrikatza, petrolioa eta gas naturalaren kontsumoa izugarri handia da. Eskala geologikoa kontuan hartuz berriztagarriak izango lirateke, baina milaka milioi urte behar izaten da honelako gaiak sortzeko. Esan beharrik ez dago hauen kontsumo abiadura izugarri altua dela. Meategiak ere aipatu behar ditugu, hamaika mineral erauzteko gaitasuna ematen baitute teknologia berriek.

Kutsadura arazo larri bihurtu da

Kutsadura arazo nagusia bihurtu dela dudarik ez dago; atmosferaren kutsadura, uren kutsadura, lurra berarena... herrialde aurreratuei buruhauste handiak sortzen dizkie. Izan ere, populazioen ugaltze izugarria, industrializazioa eta gaur egungo gizarte ereduak ezin dira egokitu herrialdeetako agintariek bideratu nahi duten garapen iraunkor horretara. Horrela, hiri eta industriek sortutako hondakinek airea, ura eta lurra kutsatzen dituzte. Gainera gizakiek sortutako produktuek degradagarriak ez diren osagaiak dituzte, alegia deskonposatzeko zailtasunak dituztenak eta asko toxikoak izan daitezke bizidunentzat, adibidez plastikoak: DDT, CFC... Merkatuan dauden produktu kimiko askok osasunean eta ekosistemetan izan ditzaketen eraginak ikusteke daude oraindik.

Kutsaduraren ondorioak: negutegi efektua, euri azidoa eta ozono geruzaren zuloa

Atmosfera gas ezberdinez osatutako geruza babeslea da (karbono dioxidoa, metanoa, ozonoa, ur-lurruna...) eta berez duen negutegi efektu horrek eguzki irradiazioak ez ditu gehiegizko neurrian pasatzen uzten eta, era berean, bizitza garatzeko adinako tenperatura mantentzen laguntzen du. Beraz negutegi efektua berez existitzen da eta ez da negatiboa. Baina azken urteetan badirudi gure planetaren tenperatura orokorra modu esangu- ratsuan igo dela. Zientzialarien arabera, hau negutegi efektua areagotu egin delako gertatzen da, eta azken hori gehiegizko karbono dioxidoaren igorpenaren ondorio izan daiteke.

Ozono geruzaren zuloari buruz ere askotan entzun dugu hitz egiten; zuloa erreala den edo ez ez gaude ziur, baina dakiguna da ozonoaren portzentajea neurri handian jaitsi dela Antarktikan. Ozono gasa lurrarentzat babesle garrantzitsua da ez duelako zenbait izpi kaltegarri pasatzen uzten.

Badirudi CFC eta honelako konposatu kimikoek ozonoarengan eragina dutela eta konposatu kimiko horiek aerosolak bezalako produktuetan aurkitu ditzakegu.

Euri azidoari buruz ere askotan entzun dugu hitz egiten eta zehazki zer den eta nola sortzen den azaltzen saiatuko gara. Industri garapen erregai fosilen etengabeko kontsumoa ekarri du eta atmosferara gas bereziak igortzen ditu. Zentral termiko eta ibilgailuek sufre eta nitrogeno oxidoak askatzen dituzte batez ere. Airean ur-lurrunarekin erreakzionatzen dute eta azidoak sortzen dira. Ondoren euriarekin batera jausten dira azido hauek, ingurunean kalteak eraginez. Gainera, euri azidoa lainoekin mugitzen denez, sortutako lekutik kilometro askotara eror daiteke. Ondorioak oso larriak izaten dira, lakuetan adibidez, bertako bizidunek ez dute azidotasun hori onartzen eta hil egiten dira. Beren gardentasuna mantendu arren, lakuek osagai hilgarri hori eduki dezakete. Eragin hau nabarmena da Eskandinaviako laku askotan, gainera euri hilgarri hau Erresuma Batuak bidalitakoa izan daiteke. Era berean, inguruko basoak kaltetuak suertatutzen dira, zuhaitzek hostoak galtzen dituzte eta hil egiten dira. Osasun arazoak ere sortzen ditu euri azidoak: arnasketan, sudur-eztarrietan...

Euskal Herrian ere euri azidoaren eragina nabarmen daiteke, nahiz eta ez izan beste herrialdeen adinakoa. Azidifikazio honen azterketak 1986. urtean hasi zituzten Insignis pinuen basoetan. Dirudienez azidifikazioa Europa aldetik etorritako laino kutsatuek ekarri dute, nahiz eta eragina aldakorra den baso ezberdinetan.

Zer egin ingurumenaren alde

Askotan galdetzen diogu geure buruari guk, gizabanako soilok, zer egin dezakegun honelako arazo handi baten aurrean. Ondorengo aholku hauek lagungarri izango zaizkigu bide horretan. Eguneroko bizitzan ohitura aldaketa batzuk eginez pauso handiak eman ditzakegu ingurumenaren alde. Hona batzuk:

- Bainu ohiturak aldatu. Bainera bete beharrean dutxa azkarrak egin daitezke. Txorrotako ura behar denean soilik ireki, adibidez, hortzak garbitzerakoan txorrotako ura ez da etengabe irekita eduki behar.
- Oinez ibiltzen edo bizikleta hartzen ingurumenari ez ezik geure osasunaren alde jokatuko dugu. Eta distantziak esanguratsuak direnean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
- Soilik behar ditugun produktuak erosi gehiegikeriatan erori gabe, eta ahal bada pakete, poltsa edo bilgarri gutxikoak, gehiegizko zaborrik ez sortzeko. Ahal dela eguneroko bizitzan sortzen dugun zaborra murriztea izango da helburu nagusia.
- Berrerabilpena ere garrantzitsua da, honela beste erabilera bat emango diogu sortutako zaborrari.
- Azken hitz garrantzitsua birziklapena da, sortutako zaborra sailkatzea garrantzitsua da, hala nola, latak, plastikoak, kartoiak...
- Energia berriztagarrien erabilera bultzatzen badugu ere mesede handia egingo diogu gure ingurumenari: zentral eolikoak, eguzki-panelak...

ERRAUSTEGIAK ZABORRAK KUDEATZEKO?

Gaur egun zaborraren kudeaketa arazo larria bihurtzen ari da gure inguruan, zabortegiak berehala betetzen dira eta berriak ireki behar dira, baina inork ez du zabortegirik nahi inguruan. Gipuzkoako kasua aipa dezakegu zentzu honetan. Bertako mankomunitateek erraustegiak eraikitzearen beharra azpimarratzen dute eta noski hauen kokapena zehaztea arazo larri bilakatu da. Erraustegi baten kokapena zehaztu dute, Txingudiko mankomunitatearentzako izango omen da, Hondarribiak, Irunek eta Hendaiak berezko zabortegirik ez baitute. Gaintxurizketa aldean eraikitzeko asmoa dute eta 2007rako martxan jartzeko moduan egongo omen da. Gainontzeko mankomunitateentzat beste erraustegi bat eraiki nahi dute eta kokapen posible bezala Urnieta eman zutenean aurkako jarrera gogorra izan da. Urnietako Udaleko plenoak ezezko borobila eman zuen. Arnasa plataformak ekintza ugari egin ditu azpiegitura hauen aurka.


Azkenak
2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


Eguneraketa berriak daude