Erlori begira Izarraitz mendikatean

1.026 metroko altuerara iritsi behar dugu eta han, 1926. urtean altxa zuten gurutzea besarkatzeko helburua jarri diogu gure buruari. Nekez zuritzen du Izarraitz mendigunea, baina aurten, aspaldiko partez, ederra bota du. Zestoako herritik zuri-zuri ikusten dugu mendia eta zerua urdin-urdin.

Herrian bertan ez dago elurrik »Zestoa itsas mailatik 50 metrora dago», eta lasai asko kaskotik bertatik has genezake txangoa. Hala ere, 350 metroko altueran dagoen Ondarbaso baserrira autoz igotzea erabaki dugu. Asko ibili nahi duenak igo dezala Ondarbasorainokoa oinez, baina egia esan, bidea ez da politenetakoa, ikusteko daukagunarekin alderatuz. Asfalto eta porlan bidean 300 metro inguru igo ditugu autoz eta Ondarbaso baserriko txakurrak egun onak eman dizkigu. Ez dago elurrik hor ere. Etxeko nagusiak, Antoniok, izotza bota duela esan digu, «zerua oskarbi baitzegoen goizaldeko orduetan». Elurra segituan dela abixatu digu eta hotza eta izotza ere ez ditugula faltako.

Eskumuturreko erlojuari begiratu eta Erlorako bideari heldu diogu. Mila metroko mendia hiru zatitan banatuta irudikatu dugu eta hiruen errepasoa egin dugu abian jarri aurretik. Lehenengo etapari «aldapen zig-zaga» deitu diogu, bigarrenari, «eskaileren etapa» eta hirugarrenari "tontorra gertu dago» etapa.

1.go etapa: aldapen zig-zaga

Abiatu besterik ez gara egin eta elur laprastak agertu dira. Aldapa lasaian, zeharka-zeharka, elur arrastoen artean gora goaz, eta oraindik izotzik ez dugu zapaldu »bestela, konturatuko ginen segur aski». Lehenengo etapa bukatzeko gutxi falta zaigula, alertze garaietako basotxoan, elurrezko itsaso berdea agertu zaigu. Elur zuriak ez du oraindik belar berdea guztiz garaitu. Lehenengo izotz arrastoak ikusi ditugu putzutxoan. Duela gutxi, txalburuak (apaburuak) izango zirenak puntu beltx-beltxak ziren putzuan. Honezkero igeltxoek ihes egingo ote zuten sorlekutik, bestela izoztuko ziren! Putzu horrek adierazten digu lehenengo etapa amaitzear daukagula.

Mendizale goiztiarrarekin gurutzatu gara, hura behera eta gu gora. Elurra eder-ederra dagoela esan digu, baina baita izotza ere. Igotzeko baino jaisteko aldrebesagoa dagoela ohartarazi digu. «Laster berotuko du ordea eguzkiak» esan diogu, baina hark: «Zoko horietara ez dun sartuko ordea!». Azken bi aldapatxoak falta zaizkigu eta segituan artzain txabola abandonatua ikusiko dugu. Txabola ez da ezertarako erabiltzen eta teilatua erorita dauka. Inguru horretan atseden txiki bat har genezake ur trago bat hartu eta bigarren etapari gogoz heltzeko.

2. etapa: harrizko eskailerak

Alertzeak ezker-eskuin izan ditugu orain arte. Hemendik aurrera arbola luzeen ordez hurritza, zuhaitz moztaka hori, izango dugu bidelagun. Ondarbasoko Antoniok eta mendizale goiztiarrak esan bezala, izotzak gorako bidean laguntzea erabaki du. "Harrizko eskailerak" zuri-zuri daude eta izoztuta. Makilarik ekarri ez dugunok damu gara dagoeneko. Hori da Erlora bideko atalik gogorrena, »belaunak ondo altxa behar dira harkaitzei aurre egiteko» baina baita politenetakoa ere. Eguzki izpiak harrizko bide itxi horretan sartu nahian dabiltza, baina alferrik ari dira. Toki laiotza da eta irrist egin eta erortzeko beldurrez egin beharko dugu bigarren etapa. Harritzarren bidea apaltzen doan heinean, aldapa ere goxatuko da eta laster eskailera itxi horietatik burua atera eta itsasoa ikusiko dugu urrunean. Paisaia elurtua espero genuen, bururik altxa gabe igo garen bidean besterik ez dugulako ikusi edo. Baina ez da hala, itsasaldeari ez dio bisitarik egin elurrak, eta tontortxoetako elur laprastez gain, ingurua berde ageri da. Itsasoari begira egotea aitzakia polita izan da bigarren etapa gogorrean aztoratu zaigun arnasari buelta emateko.

3. etapa: tontorra gertu dago

Azken txanpan sartuta hirugarren etapari heldu diogu eta adi-adi ibili gara elurrak zuritutako ibilbidean bide egokia topatzea ez delako hain erraza. Seinaleei jarraitu eta ez atera bidetik sorpresarik ez baduzu nahi. Halako batean, pistatik goazela ezkerrera aldapatzarra agertuko zaigu eta han atzean Erlo tontorra dagoela konturatuko gara. Gune horretan erabaki bat hartu behar da, edo pista utzi eta zuzenean tontorrerako bideari heldu edo pistari jarraitu eta itzuli handixeagoa egin. Noski, lehenengoari helduz gero arnasa segituan azkartuko zaigu eta pistatik berriz, lasai-lasai igo gaitezke. Oin arrastoak ikusi ditugu eta pistatik atera eta zuzenean abiatzea erabaki dugu. Eguzki epelak aurpegian jotzen digula egin ditugu tontorrerako azken metroak. Epeletik ez dute ezer, ordea, Erloko 1.026 metroek. 1926. urtean altxatako gurutzeari heldu diogu, haize hotza uxatu eta berotasun pixka bat emango digulakoan.

Aterpea, Aittola eta Goltzibar

Beherakoa bide beretik ez egitea erabaki dugu, izotzetan irristaka ibiltzeko gogorik ez dugulako. Bide luzeagoa aukeratu dugu, baina erosoagoa. Kakuta tontor barrenetik igarotzen den pistatik jaitsi gara Aittolara »landa etxea eta bazkaritarako toki aproposa» eta hortik Goltzibar baserriraino porlan bidean. Bide luzeari heldu aurretik ordea, salda beroa dugu gogoan. Xoxoteko aterpea itxita egon ondoren, berritu eta ireki dutenez barrura sartzea pentsatu dugu. Jendez lepo aurkitu dugu aterpearen barrua eta barruak berotzeko salda hartuta Zestoarako bidean jarri gara.

Aterpetxetik ateratzen den pistaren bidegurutzean erdiko bideari heldu diogu »ezkerrekoa Azpeitira doa eta eskuinekoa Erlora». Kakutako tontor barrenetik abiatu gara eta kontrako norabidean jende andana gurutzatu dugu. Autoz igo da jende asko Aittolako zelaia izeneko gunera, elurra baitago eta haurrak zein helduak gustura dabiltza atsedenleku gisa prestatuko gunean. Garai batean erromeriak egiten zituzten ingurukoek Aittolako zelai horretan. Madariaga-Lastur errepidea daukagu aurrez aurre; Euskal Bizikletako txirrindulariek gogoz igarotzen duten errepidea. Horren ondoan dagoen bidetxoan goitik behera sartu gara Aittolara eta handik segituan Sakabi soinujolearen Sakabi izeneko baserria ikusi dugu. Laster heldu gara Goltzibar baserrira. Ez da inor bizi baserrian, baina asteburua da eta hiruzpalau kotxe badira atarian, ganadua gobernatzera etortzen baitira.

Hemendik Zestoarako bidea erraza da, baina ez dugu ahaztu behar autoa utzi dugula Ondarbaso baserrian eta hara igo behar dugula orain. Goltzibar baserria igaro eta bide zuzen horren eskuinaldean gora hartu dugu bidez bide Soldadusoro baserri abandonatuaren ondotik. Segi bidean zeharka eta laster iritsiko gara Ondarbaso baserrira. Etxeko nagusiak, Antoniok, ongi etorria egin digu berriz ere, eta zer moduz ibili garen galdetu digu. Berak esanda bezala bazterrak izoztuta zeudela eta Aittolatik jaitsi garela esan diogu. Berriketan aritu garen denbora horretan konturatu gara goizeko hotzak alde egin duela, eguzkiak otsaileko indarrez jotzen du eta epel ukitua igarri dugu. Antoniok ederki igarri digun bezala "apetitu galanta"rekin sartu gara autoan bazkaria gogoan.


Azkenak
2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


Eguneraketa berriak daude