Alberto Schommer: «Naturak sortutako ordena bilatzen dut argazkitan»

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zure aita ere argazkilaria zen. Kamerak zertan elkartzen zintuzten aita-semeak?

Ezertxotan ere ez. Oso lan ezberdina egiten genuen. Aita lanbidez zirujaua izango zen, 1914ko Alemaniako gerragatik ez balitz. Ihes egin behar izan zuen, eta ez zuen lan horretan aritzeko aukerarik izan. Donostian bizitzen jartzean argazkigintza ikasi zuen bere anaiarekin. Izan ere, aitaren anaia Donostiako lehen argazkilari profesionala izan zen.

Aitak bere argazkiak erakusteko galeria bat jarri zuen, eta erreportajeak egiten zituzten argazkilariak zituen. Bere argazki estiloa ez zen erasokorra, nobedadea bilatzen duena. Ez zuen era horretako argazkirik egiten. Erretratuak ere maisulanak ziren, baina ez zuten ekintzarik eskaintzen.

Horregatik da hain ezberdina nigandik. Nik garai hartan pintatzen eta bidaiatzen pasatzen nuen eguna.

Argazkigintzan hasi zinenean, utzi egin zenion pintatzeari. Zergatik?

Gurasoek laguntza behar zuten estudioan, ni ezkontzera nindoan, eta dirua behar nuen. Ez nuen sosik ateratzen pintatuz eta kirola eginez.

Ezkondu eta gutxira Madrila joan nintzen argazkigintza ikastera. Gero Parisa, gero Hanburgora, eta bukatzeko New Yorkera joatea zen nire asmoa. Baina gurasoek itzultzeko eskatu zidaten, eta pena dut joan ez izana.

Izan ere, New York zen argazkilaritzaren erdigunea, eta han zegoen aukerarik gehien aldizkarietan lan egiteko, eta mundu horretako artistak ezagutzeko. Hemen ez zegoen horrelako ezer.

Argazki artistikoak eta erreportajeak egiten dituzu. Zer eskaintzen du bakoitzak?

Erreportajeko argazkiak artea izan daitezke, eta metodo artistikoz egindako argazkia arte ez izatea ere posible da. Oso kontu subjektiboa da.

Erreportajeko argazkia da tripoderik gabe egiten dena, eskuz, eta lekuak eta pertsonak kanpoan bilatuz. Argazki artistikoa estudio batean egiten da, argi artifizialarekin, elementuak prestatuz...

Zer da artea, erreportajekoa edo estudiokoa? Ona dena.

Kontatu zure ibilbidea. Zer motako argazkiak egin dituzu?


Nik hasieran arkitekturako argazkiak egiten nituen. Arkitektoak bila etortzen zitzaizkidan, beste inork ez zituelako mota horretako argazkiak ateratzen.

Ondoren, Madrilen publizitateko argazkiak eta zinemakoak egin nituen.

Horretan nintzela, Madrilgo egunkari batek erretratu psikologikoak egiteko eskatu zidan. 100 aurpegi atera nituen. Argazki sinbolikoak ziren, kritikoak. Eskatu zidatenetan, ukatu egin nintzen Francori argazkia ateratzera. Franco hilzorian zela, bere ministro eta ministro ohi denak atera nituen, eta bestalde, Francoren kontrako jendea ere atera nuen. Espainian zeresan handia piztu zuen bilduma horrek.

Franco hil zenean diktadura desmuntatzen jarraitu nuen argazkitan, eliza, justizia eta ikurrak ziren antzerako gaiei buruzko muntaiak eginez. Francoren maskarari atera nion: mila puskatan txikitu, eta lurrean atera nuen, frankismotik geratzen zenaren isla gisa.

Franco bizirik zela bere kontrako argazkiak egiteko ez zinen beldur?

Ez, arte gisa baloratzen baitzuten nire lana. Beti errespetatu izan naute. Bai alde batekoek zein bestekoek, badakite nire obrarako elementu batzuk behar ditudala.

Tira, behin egin zidaten zuzenketa bat, Camilo Jose Celari ateratako argazki batena. Argazkia ateratzeko dena prest nuenean, Celari utzi nion nahi zuena egin zezan. Berak bi arrautza jarri zituen. Arrautza batean hizkiz idatzita zegoen "hau arrautza da", eta bestean latinez gauza bera. Zentsurari argazki lizuna zela iruditu zitzaion, eta moldatu egin zuten. Argazkiak interes guztia galdu zuen.

Pertsona asko ezagutu dituzu. Norengana ez zinen iritsi?

Pertsona bakoitzak iradokitzen zidan mugimendua, erritmoa eta kolokatzeko modua bilatzen nuen.

Pena dut Pablo Picasso atera ez izana. Asko kosta zitzaidan beregana iristen, eta lortu nuenean, gaixo jarri zen eta hil.

Erretratuen ondoren zer egin zenuen?

Bodegoiak. Animalia oso koloretsuak aukeratzen nituen.

Ondoren Gipuzkoari buruzko argazki liburu bat atera nuen. ETAk Meliton Manzanas hila zuen, eta giro nahasia zegoen. Hormak eta frontoi denak pintatuta zeuden, bertsolariek gobernuaren kontra kantatzen zuten... Mundu hori argazkitan jasotzen saiatu nintzen. Jendearen egonezina azaldu nuen.

Segidan pentsatu nuen trilogia bat egitea: Horrela sortu nuen Arabari buruzko liburua, bakearen sinonimotzat hartuta. Eta hirugarren liburua Bizkaiari buruzkoa izan zen.

Geroago mundura begira jarri, eta bi inperioak elkartu nituen liburu batean: Erroma eta New York. Geroztik, asko bidaiatu dut, eta ezagututako lurraldeetan egindako argazkiekin liburuak atera ditut.

Bukatzeko, kaskografiak hasi nituen. Hau da egin dudan lanik abangoardistena.

Egin dituzun bidaietan paisaia modu berezian atera duzu.

Saiatu naiz argazkietarako perfektuak diren paisaiak bilatzen. Horrela egin nituen paisaia ordenatuak. Paisaia ez badago ordenatuta, ezertarako balio ez duen narraskeria bat delako. Arbolak hemen, harriak beste aldean... orden natural bat behar du.
Baina ez dut bilatu argazkilariak elementu denak kolokatuz lortzen duen ordena. Kotxean, pasaeran noala, konturatu izan naiz «kontxo, hori ordenatuta dago». Gizakiak ukitu gabeko paisaiak dira, naturak berak sortutako ordena. Hori da bilatzen dudana.
Egiptora joan, eta eternitatea islatzen saiatu nintzen. Hango harriek gordetzen duten milaka urtetako eternitatea.

Harri horiek jada ordenatuta zeuden, eta argiarekin jokatu besterik ez nuen egin behar izan. Inguruko pertsonak kendu, eta hareaz eta harriz betetako espazioak sortu.

Paris eta Berlin ere atera nituen, Europako bi hiri handiak. Eta biak konbinatuz hiri bakarra sortzen saiatu nintzen.
Eraikinak eta pertsonak, biak atera nituen. Izan ere, niretzat eraikina eta jendea gauza bera dira. Biak elementu biziak dira, argiarekin eta ikuspuntuarekin forma eman behar diedana.

Kuban, berriz, jendeak eraman ninduen batera eta bestera. Asko hunkitu ninduen. Gure zentzuan esanda, han ez zuten ezer, eta hala ere zoriontsu ziren. Bizitza bera zen hura niretzat.

Espido Freire idazleak hala bota zidan, Kubari buruzko liburua atera nuenean: "Nola jarri diozu Bizitza izenburua liburuari, Kuban ez dute eta ezer!", eta nik erantzun: "Ez dute jatekorik izango, baina zuk baino umore hobea bai".

Argazkiak ateratzeko kanpora bidaiatzen duzunean, zer jarrerarekin joaten zara?

Ni beti joan naiz gida batekin, txofer batekin eta nire andrearekin. Babestuta, badaezpada ere.

Egin behar dudana da, disimuluan pasa, ahalik eta gutxien nabarmendu. Ez dut argazkilari itxurarik izan nahi. Jendea uzkurra baita kameraren aurrean. Ez beste kulturetan eta ez hemen, inori ez zaio gustatzen argazkitan ateratzea.

Kalean noanean, kamera gutxitan jartzen dut begi parean. Besapean ezkutatuta ateratzen ditut argazkiak.

Argazkilariek denboraren zentzu iluna duzue...

Denborak desegin egiten gaitu, eta anulatu. Aldiz, makinaren barruko argazkiak mendeak irauten ditu. Denbora bizitza kentzen joaten zaigu. Zer geratzen da pasatu den denbora hartatik? Argazkiek ateratakoa, eta idatzitakoa.

Autorretraturik egin duzu?

Mugimenduan egin ditut autorretratuak. Hiru segundotan zehar atera argazkia, eta denbora horretan mugituz.
Kamera aurrean erabat naturala naiz, ez dit batere erreparorik ematen.

Gizarteak jarraitzen du argazkilaritza?

Oso interes gutxi dago argazkilaritzako gauza batzuetarako. Baina interes handia dago erakusketak antolatzeko, Premio Nazionala nork irabazten duen jakiteko...

Baina argazki liburu bat ateratzen badut, zerbait berria proposatuz, eta inork ez badit horretaz galdetu ere egiten, harrituta gelditzen naiz. Gizartean ez du interesik, eta kito. Arte galeria dutenei bakarrik interesatzen zaie.

Gaurko Euskal Herriko politika eta gizartea nola irudikatuko zenuke argazkitan?

Gaur ez dut interesik politikan. Desengainatuta nago erabat. Aspertuta nago PP, PSOE, eta bestaldeko politikariak keinuka ikusteaz, hortik kanpo ez dutelako ezer egiten. Ez dut ezer egin nahi gai horretan.

Galerien munduak nola funtzionatzen du? Kalitatearen arabera aukeratzen al dituzte beti lanak?

Artearen munduan alprojakeria txiki asko dago. Politikan alprojakeria handi asko. Esperientziaz dakit.

Esaterako, Reina Sofia museoari argazki batzuk utzi berri dizkiot. Zuzendaria sekulako pajaroa da, eta begitan hartuta nauka. Horregatik ez da orain arte nire argazkirik egon han.

Javier Gonzalez Duranak, Gasteizko Artium museoko zuzendariak, Bilboko Guggenheim museoko zuzendari izan nahi zuen, baina Juan Ignacio Vidarte jarri zuten, eta Gasteizera etorri zen. Jakizu zergatik, bada, izorratzeagatik, ez du nire argazki bakar bat jarri Artiumen. Erregeari argazkiak eginak dizkiot, eta nire obra asko ezagutzen du. Artium inauguratu eta hurrena ikusi ninduenean, harrituta galdetu zidan, neure argazkirik ez zuela ikusi eta zer gertatzen ote zen. Ekartzekotan omen zirela erantzun nion, museoko zuzendaria ez gaizki uzteagatik, noski.

Argazki digitalik egin duzu?

Argazkiren bat egin dut, baina ez naiz mundu horretan sartu. Orain ari naiz argazkilaritza digitalean ezinbestekoak diren gauzak ikasten.

Interesgarria da gauza digitalak egitea. Hori delako etorkizuna. Argazkigintza kimikoa desagertu egingo da, eta digitalarekin geratuko gara.

Argazki digitala asko hobetuko da, baina sekula ez du kimikoaren kalitaterik lortuko. Baina askoz diru gehiago irabaziko dute enpresek. Horregatik egingo dute.

Aurrera begira, zer egitea gustatuko litzaizuke?

Munduan agintzen duen jendeari erretratuak ateratzea litzake nire oraingo ametsa. Baina oso garestia da, ezinezkoa. Hori da ikusten dudan arazorik handiena. Bestela, ongi antolatuz gero, jende hori ere prest egoten da argazkitan ateratzeko.
Nire azken joerako argazkiak egingo nizkieke, argi zenitalarekin. Alegia, buru gainetik behera doan argia jarrita. Horrek, begirik gabe uzten ditu, ilunpean, eta aurpegi osoa asko markatzen du. Aurpegiak maskara itxura hartzen du.
Curriculuma
jaio: Gasteizen, 1928an.
bizi: Madrilen.

Ibilbidea
Argazkilaritza ikasi zuen 1952an Hanburgon eta 1960an Parisen.
1966an Madrilera joan eta estudioa zabaldu zuen.

Erakusketak
Montrealen (Kanada) egindako Expo-67an, Espainiako Estatuko ordezkari bakarra izan zen.
Bere lanak ikusgai egon dira: besteak beste Donostia, Gasteiz, Bilbo, Brusela, Mosku, Bratislava, Praga, Tel-Aviv, New York, Madril, eta Parisen.

Argitalpenak
44 argazki liburu argitaratu ditu. Euskalerria, Azul, El viaje, La vida en los museos...
ABC, Nueva Lente, eta El Pais kazetetan argitaratu ditu lanak.

Kaskografia
«Argazkitan bolumen eta testura gehiago lortzeko modua da kaskografia. Argazkiaren azalera plano horri beste dimentsio bat eman nahi nion. Konturatu nintzen papera ebakitzean testura ederrak sortzen zirela. Eta hortik sortu nuen forma berri hau. Argazkiak errebelatu, eta kaskatu egiten ditut. Ondoren bakoitza bere tokian itsasten ditut.
Gorputz biluziekin, animaliekin eta buruekin egin nituen argazkiak. Buruena da egiten zailena. Lan handia ematen du, buruko gutxienez hamabi argazki egin behar baitira: burua aurrez, alboz, atzetik... ateratzeko».

Bertsoa

Doinua: Hamalau heriotzenak

Argentinan zen batek
eskuratu ezik,
ez zuen liburua
beste interesik.
Eskuetan zuela
hil omen zen pozik,
hortan ez dago beraz,
ez minik, ez gaitzik,
heriotz goxo baten
argazkia baizik.

Heriotz urdina
«Donostiako Kontxan nengoen batean, gizon bat hurbildu eta galdetu zidan: ‘Zu Schommer zara, argazkilaria?’. Eta jarraitu zuen, ‘zure Donostiako Liburu Urdina bidali nion Argentinara nire anaiari. Anaia gaixotu egin zen, eta liburu hori eskatzen zion egunero ikusteko andreari. Liburu huraxe eskuetan zuela hil zen’ «.


Azkenak
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Eguneraketa berriak daude