Asvinenea: Sormenarentzako gunea


2021eko uztailaren 28an
agertoki bat nahi genuelako sortu dugu Asvinenea, arrazoi sinple horrexegatik», erantzun digu Adunan zabaldu duten arte eszenikoen sustapenerako laborategiko kide eta sortzaileetako Carlos Lópezek, halako proiektu bat abiatzeko arrazoiez galdetuta. Lópezekin batera, Asvinenean harrera egin diguten Leti Aristik, Idoia Sánchezek eta Anjel Andoñok orain artean arte eszenikoetan jarduteko izan dituzten arazoak aipatu dizkigute: kultur etxeetan entseatzeko aretoren bat lortu izan dute, baina Asvineneako kide gehienek beste lan batzuetatik ateratzen dutenez bizimodua, arratsaldeko zazpietatik aurrera biltzeko aukera zuten soilik eta kultur etxeak ez dira berandu arte zabalik egoten; ikuskizunak agertoki bat zapaldu gabe prestatu behar izan dituzte askotan; kultur entseguetarako aretoak itxita izaten dira asteburuetan... Horiek horrela, Donostia eta Tolosa inguruko hainbat antzezle, clown, musikari, ipuin kontalari eta titiritero soluziobide baten bila hasi ziren, baita aurkitu ere.

Hamazazpi pertsonen lan, esfortzu, diru eta ilusioak batuta, arte eszenikoak landu, ikertu eta zabaltzeko elkarte pribatua osatu dute eta euren ametsetako jokalekua ere paratu dute, Adunako Zubitxiki industrialdean. Iazko martxotik abendura bitartean sagardotegi behar zuen pabiloia atontzen aritu dira. Haiek egokitu dituzte lurra, sabaia, eszenatokia, txotxongiloak egiteko tailerra, ikus-entzunezkoentzako txokoa... Eta abendutik hona eurek sortutako lanak jendaurrean erakusten ari dira. Hilean hiruzpalau emanaldi egiten dituzte; haurrei zuzenduak batzuk, helduentzakoak beste batzuk eta arte eszenikoetan dabiltzanentzat bestetzuk.

Denetarik izaten da ikuskizun horietan: argi beltzarekin egindako piezak, ipuin kontalariak, antzerki monologoak, clown saioak, musika zuzenean... Orain arte egindako lana jendaurrean probatzen ari dira eta zerbait sendoa lortzen dutenean Asvineneatik kanpo zabaltzeko asmoa dute.

Magia eta ilusioa

Asvineneara sartutakoan, eraikinak bisitaria liluratzen du. Txotxongiloak daude nonahi, sabaitik zintzilik nahiz euren fabrikatxoan »txotxongilo tailerrean» pilatuta. Mural ederrek ipuin baten jokaleku bihurtu dute espazioa. Agertokiaz eta arrain-ontzi itxurako ikus-entzunezkoen eremuaz gain, hitz-aspertuan aritzeko txokoa dago, besaulkiz hornitua; goiko solairuan bulegoak daude. Hara ailegatutakoan bada arreta ematen duen beste zerbait: Asvineneako kideek duten ilusioa. Ilusioa arnasten da bertan. Lana egiteko gogo biziz daude eta beste pertsonekin elkartrukeak egin nahi dituzte, euren lana zein besteena aberasteko. Kideen arteko harreman berezia izan du hizpide Anjel Andoñok: «Halako lotura bat sortzen ez bada, gauzak ez dira aurrera ateratzen. Harreman horrek asebete nau gehien».

Carlos Lópezek elkarte gastronomikoen bidea hartzen du eredu: «Euskal Herrian ezer garatu bada elkarteak dira. Elkarte gastronomiko pila dago eta munduko sukaldaritzarik onenetakoa dugu. Jendeak sukaldatu egiten du eta horrek badu zerikusia. Elkartzeko joera hori baliatuta, arte eszenikoen elkarteak, poetenak, pinturakoak… sor daitezke. Eta horrekin egiten diren gauzen maila eta kalitatea handia izatea probokatzen duzu».

Bileretatik emanaldietara

Bakoitzak duen aisialdiaren arabera, modu batera edo bestera hartzen du parte Asvinenean. Batzuek ia egun osoa ematen dute eraikinean eta beste batzuk astean bizpahirutan biltzen dira entseguak nahiz bilerak egiteko.

Aurrera begira proiektu ugari dute: hainbat ikastaro jarriko dituzte martxan (gorputz adierazpena, txotxongiloak nola maneiatu, clown...); film labur bat egiten ari dira animazioa txotxongiloekin uztartuta; eskoletan eskaintzeko haur ikuskizun bat ari dira prestatzen; haurrentzako txotxongilo tailerrak egin nahi dituzte pabiloian...

Sustapen plataforma

Asvineneak jorratu nahi duen beste alor bat promozioarena da. Elkarteko kide sortzaileen nahiz bestelakoen lanak sustatu nahi dituzte, bai bakarkakoak bai taldekoak. Honako baldintza betetzen badute, jakina: eszenako lana izatea. Besteak beste, web orri bat prestatzen ari dira horretarako.

Momentuz ez dute diru-laguntzarik jasotzen, laguntza bat eskuratzeko elkarte gisa urtebete egon behar baita izena emanda eta haiek abenduan egin zituzten paperak. «Berez proiektua martxan jartzeko batez ere hasieran behar duzu laguntza, baina hala dago arautua», esan digu Lópezek.

Idoia Sánchezen hitzetan, orain arte jendearen harrera oso ona izan da, jendea txundituta geratzen da lekua ikustean: «Ez du halako leku bat espero. Haurrak txintxo-txintxo egoten dira bi orduz eta hori harritzekoa da». «Merienda ematen diegu eta horrek ere laguntzen du!», dio irribarretsu Leti Aristik.

Asvinenea izeneko ametsa abiatu da. Orain betetzea besterik ez da falta: «Eraikina badugu, asmoa orain ahal den ordu guztietan okupatzea da», dio Lópezek. Horretan lagundu nahi badituzue hona hurrengo emanaldiak: martxoaren 6an haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute, 12an helduentzako saioa eta 26an talde gonbidatuen txanda izango da.

Asvinetik dator
K. a. IV. mendeko Mahabharata poema hinduan du jatorria Asvin pertsonaiak eta bikiek osatzen dute: Nakulak »edertasun fisikoa irudikatzen du» eta Shadevak »edertasun intelektuala». Carlos López Asvineneako kidearen alabak ere hala du izena eta hortik dator Asvinenea.

Kide izateko zer egin
Hamazazpi kidek sortu dute Asvinenea, baina proiektua irekia dago interesa duen edonorentzat. Kuota baten truke, kide berriek euren lanak Asvinenean sortu eta erakusteko aukera izango dute. Horrez gain, laborategian eskainiko diren ikastaroak prezio merkeagoan eskuratu ahal izango dituzte. 200 bazkide lortzeko helburua dute laborategiko kideek.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude