Pernan Basterretxea: «Egoera gogorrari erantzun gogorra ematea pentsatu genuen»


2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Busturialdean justizia-administrazioaren alorra jorratzen ari zarete bereziki. Zein da egoera?
Epaitegien arazoari heldu genion Lea Artibain eta Busturialdean justizia-administrazioa erdalduna dela ikusi genuelako. 64.000 euskaldun bizi gara eremu horretan eta epaitegietako langileen %83 erdaldunak dira eta epaileak ere erdaldunak dira. Hortik lanean aritzeko eremu bat atera genuen, baina beste edozein ere izan zitekeen. Beste toki batzuetan Euskal Herriko beste talde batzuk ari dira, osasun zerbitzuetan esaterako. Beste batzuk, gutxiago, komunikabideen inguruan ari dira. Orokorrean EHEn arlo diferenteak ditugu, horren inguruan talde bakoitzari eskua ematen zaio herri horretan dagoen lehentasunaren arabera lan bat hasteko.

Ekimen hau berezia izan da. Gose greba egin duzue justiziaren egoera salatzeko, txandakakoa izan da gainera.
Egoera aldatzen ez zela ikusita "egoera gogorrari erantzun gogorra" pentsatu genuen. Gose greba oso dinamika gogorra da sartzen denarentzat. Abenduaren 20tik otsailaren 27ra arte iraungo du. Astero sektore jakin bateko jendea sartu da, lehenengo bi txandetan esaterako epaitegiarekiko intsumisoak egon ziren. Ondoren, gazte mugimendukoak, Batasunakoak, sindikatuetakoak (ELA, LAB eta EHNE), kultur mugimendukoak, euskara mugimendukoak, giza mugimendukoak eta justizia-administrazioak kalteturiko euskaltzaleak izan dira. Bakoitzetik 3 edo 4 pertsona izango zirela uste genuen, baina gazteen astean 14 egon dira, geroago konturatu ziren zazpi egun jan gabe egotea ez dela txantxetako gauza. Azkena herritarren eta abokatuen astea izan da. Adin desberdinetako jendea egon da eta uste dugu oso aberatsa izan dela, sektore askok egin dutela bat gurekin.

Grebalariek zer moduz jasan dute egoera?
Denetarik egon da. Esaterako, bi lagunek txarto pasatu dute. Ur kopuru jakin bat edan behar da eta hori edaten ez baduzu makalago zaude. Kultur mugimenduaren txandan mutiko batek utzi egin behar izan zuen greba, ia azkeneko egunean, ezin zuen urik edan eta. Beste neskato batek ere ur gutxi edaten zuen eta zorabio batzuk izan zituen, baina ura edaten hasi eta osatu zen. Kasu horiek izan ezik ez da arazorik egon, gainera ia egunero mediku bat etortzen da analisiak egiteko. Nik neuk ere egin dut eta ondo egon nago, nire lehenengo gose greba izan da.

Batzuk epaitegiarekin intsumisoak zaretela aipatu duzu. Haur batzuk Gernikako epaitegian izena eman gabe daude eta 2.000tik gora lagunek uko egin diote epaitegiarekin harremanak izateari.
Orain gutxi, esaterako, bi pertsonek izena eman nahi zuten Gernikako erregistroan, baina ez zitzaien paperak eta tramitea euskaraz egiteko aukerarik eman. Horietako baten bikotekidea Busturiakoa zen eta bertako erroldan eman zuten izena azkenean. Beste lagun batek ez zuen horrelako zorterik izan eta Gernikan, gaztelaniaz, erroldatu behar izan zuen. Epaitegiarekin intsumiso jarrera daukagu langileen %80 erdalduna delako eta tramite guztiak gaztelaniaz egin behar direlako. EHEren ustez epaitegietan itzultzailea jartzea tramite hutsa da, ez da segurua eta horregatik epaiketak euskaraz egiteko eskatzen dugu. 2.000 pertsonek intsumiso jarrera hartu dute epaitegiarekin, baina horiek sinadura bidezko intsumisoak dira. Epaitegiarekin zituzten harremanak eten dituzte, baina ez dira intsumiso errealak ez dutelako "kausa" judizialik. 13 bat intsumiso erreal gaude. Kausa hori daukazunean bihurtzen zara intsumiso erreal. Gabonetan, bost edo sei lagun teilatu batera igo ginen kausa judizial, "kausa pendiente" hori lortzeko. Zitazioak eta abar iritsi zitzaizkigun, epaitegira joateko deia eginez. Ertzaintza etorri eta kontuari oihartzun gehiegi ez emateko modu apalean zaratarik ez ateratzeko eskatu zigun. Gainera, epaitegian, deklarazioa hartu eta gure kasuak artxibatu dituzte, gaiari amaiera emateko.

Joseba Azkarraga Justizia sailburuarekin hitz egin duzue, baina ez da erraza izan.
Bilera egiteko deia egin genion eta ez zigun erantzun. Audientzia eskatu eta azkenean gurekin biltzea, ez zuen beste erremediorik izan. Erantzuna ez zen ona izan, dagoena mantenduko dela, transferentziak Madrilek dituela, lotuta daudela eta ezin dutela ezer egin. Langileen euskalduntze prozesua ere Jaurlaritzaren esku dago. Azkarraga jaunak behin eta berriz esan digu plangintza txikiak dituztela, baina azkeneko bileran esan zigun porrot egin dutela, ez dutela aurrera egingo. Oso azkar goazela ere esaten digute, egun batetik bestera egin nahi dugula. Guk 25 urte pasa direla esaten diegu. Utzikeria handia dago.

Behar adina oihartzun izan du ekimenak?
Baietz uste dut, askotan oihartzuna egunkarietan neurtzen dugu, baina harremanak, zenbat jende pasatu den hemendik... dena neurtu behar dugu. Egutegi bat daukagu eta nor etorri den, zer egin den jaso dugu. Aberastasun izugarria dago. Gose greba antolatu baino lehen bilera asko egin genituen sektoreko talde diferenteekin, baita elizarekin ere. Gure apustua jendeari azaldu eta inplikazioa eskatzeko. Guk gure irakurketa osoa azaldu genuen eta sektore gehienek bat egin zuten.

Egoera iraultzeko modurik ikusten duzue?
Guk gaitz ikusten dugu, baina uste dugu mugimendu batzuk etorriko direla. Orain hiru aste esaterako epaitegi honetara 12 langile berri ekarri dituzte, denak euskaldunak. Gure eraginagatik izan dela uste dugu. Ikusiko dugu horrek zer ekartzen duen. Azkeneko txanda aldaketan grebalariek esan zuten orain arte ez zela justizia-administrazioa euskalduntzeko hitzik inon entzuten, baina urte hauetan hori aldatu dela. Hori garaipen handia da guretzat. Euskal telebista behar zenean ere eztabaida kalean egon zenetik EITB sortu arte urte batzuk pasatu ziren. Gauza hauek egin izan ez bagenitu, agian gizartean ez zen planteatu ere egingo justizia-administrazioa euskaraz egin behar dela.

Zeintzuk izango dira EHEren hurrengo ekimenak?
Otsailaren 27an prentsaurrekoa egingo dugu balorazioa emateko eta gertatzen dena aztertzeko. Astero eskema bat pasatu diogu sektore bakoitzari. Eskema horretan hausnarketa bat dago, ez gose grebari buruzkoa, justizia-administrazioaren eta intsumisioaren jarreraren ingurukoa baizik. Eskema horretan borroka hau ezagutzen den galdetu dugu, intsumisioen dinamikak zer eman beharko lukeen eta EHEk hemendik aurrera zer egin beharko lukeen. Hortik informazioa jasotzen ari gara, zer egin behar dugun, zer pauso eman behar ditugun aztertzeko. Aberastu egin nahi dugu, sektore guztien ideiak edo ekarpenak, kritikak jasota. Hortik etorriko dira gure hurrengo etapak.


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude