Xirika: gazte informazioaren saltsan


2021eko uztailaren 19an
Euskarazko komunikabideen esparruan aldizkari berri bat agertu da, Xirika aldizkaria; ostegunetan kioskoetan izango da eta ostiraletan Gara aldizkariarekin batera banatuko da. Proiektu berriaren bultzatzailea gazte talde bat da, batzuk aldizkariaren lan taldea osatzen duten langile finkoen artean daude. Ekimenaren bultzatzaileek diotenez, egun merkatuan dauden egunkari eta aldizkariek ez dituzte gazteen beharrak asetzen eta horregatik murgildu ziren lan berri horretan. «Produktu zabalago baten beharra ikusten genuen, gazteen ikuspegitik gazteen kezkak plazaratzeko eta gogoko gauzak jasotzeko egina. Hizkera ere ez da egunkariek erabiltzen dutena bezain serioa izango, informalagoa izango da», dio Yves Machicote aldizkariko marrazkilari eta maketatzaileak. 0 eta 1 zenbakien 7.500 ale argitaratu dituzten arren, aurreikuspenen arabera 5.000 aleko tirada izango du astero.

Xirikaren egoitza Senperen dago. Lan taldea lau langile finkok eta 30 kolaboratzailek osatzen dute. Langile finkoak Amets Arzallus, Yves Machicote, Garikoitz Mujika eta Goizeder Taberna dira, eta kolaboratzaileetako batzuk Gorka Vierge, Egoitz Garmendia eta Belgika, Flandia eta Mexikon bizi diren euskaldunak. Zuzendaria eta argitaratzaile arduraduna Goizeder Taberna da. Bestetik, publizitateaz arduratzen den pertsona bat ere badago.

Machicotek aitortutakoaren arabera, proiektua bultzatzeko kapitala lortzea izan da gogorrena. Taldea independentea dela dio eta aldizkaria argitaratzeko Zezengorri izeneko argitaletxea ere antolatu behar izan dutela. Beraz, diru iturriak ezinbestekoak dira aurrerantzean egin nahi dituzten produktu berriengatik aurrekontua zehaztu ez duten arren.

Batetik, proiektuaren bultzatzaileek jarritako dirua dute. Bestetik, hainbat komunikabideri, besteak beste Berria egunkariari, Xirika aldizkaria saltzen saiatu dira. Gara egunkaria izan da taldearekin adostasun batera iritsi dena. «Garak aldizkariaren maketa erostea onartu zuen. Beraz, gure bezeroa da eta gure diru sarreratako bat», dio Machicotek. Iragarkiak ere diru iturri garrantzitsua izango dira, baina erosleen laguntza «beharrezkoa» izango da. 35 euroren truke harpidedun egin daiteke irakurlea, eta astero kioskoetan erosten dutenek, berriz, 0,50 zentimo ordainduko dituzte. Denborarekin ikastetxeetan eta unibertsitateetan Xirika zabaltzeko sare «alternatiboa» antolatu nahi dute ezaugarri ezberdinetako gazteenganaino iristeko. «Gazteek erosteko zailtasunik izan ez dezaten jarri dugu aldizkaria hain merke. Batek erosi eta denek hura erabiltzen badute, agian ezinezkoa izango da aldizkaria argitaratzen jarraitzea».

24 orri izango ditu ale bakoitzak eta edukiak lau ataletan banatuak daude. Larrugorritan atalean erreportaiak idatziko dituzte, gazteriarekin harreman zuzena duten eta gazteei kezkatzen dieten gaiekin. Aktualitatea atalean informazioa eskainiko da; «gazteen artean irakurtzeko ohiturarik ez dagoela begi-bistakoa da, prentsa ez da batere irakurtzen. Prentsa irakurtzeko ohitura bultzatu nahi dugu», dio Machicotek. Agendan Euskal Herriko txokoetan egingo diren kontzertuei, erakusketei, hitzaldiei... buruzko informazioa emango da. Azken atala, Ilargirantz izenekoa da. Hamaika azpiataletan (Zer Suma, Bertso Sortzaileen Ganbara, Leihatila Beltza...) aisialdia eta kulturarekin lotutako kontuak aipatuko dira.

Taldearen azken helburua Xirika.com web gunea abian jartzea da. Hala ere, bultzatzaileek beraien helburua paperezko produktua egitea zela diote: «Ez dugu sekulako apustua egin web orria egiteko».


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude