Pako Aristi: «Ez dut bake lasaia nahi, ez pentsatzera zaramatzan bakea»

  • Hona Aristik Izagirreren hitzez esan diguna: "Koldo oso gizon azkarra da, zuzena da bere lanetan. Asko gustatu zitzaidan berak egindako euskal poesiaren antologia. Nire antologiaren sarrera zorrotza da. Identifikatzen naiz". Libreta horiko poemak (Susa) liburuan bildu ditu Aristik bere azken poemak. Poema berriotan ez du bere burua traizionatu, ezta Izagirreren hitzak deuseztatu ere. Libreta horiko poemek zer esana eman dute honezkero. Baten batek liburua dagoeneko kanonizatua dela esan du. Poetak bere nahia bete duela aitortu digu bere sorterrian, organista moduan ari ohi den elizaren atarian. Liburuan ez dago hitz neurturik ez metrikarik ez errimarik. Izan edo ez izan, poemek izenbururik ere ez dute.

2021eko uztailaren 28an
Nola idatzi zenuen liburua?
Poemak, idatzi ahala eraman nituen paperera, libreta hartu eta paratu. Presazko itxura dauka liburuak. Ez nintzen tituluetan pentsatzen jarri, ezta titulu ozenak, musikalak edo hitzen aldetik poema definituko luketenak paratzen jarri ere. Orri bat osatzen nuen poema bakoitzarekin, ez nuen bi orrialde behin ere egin. Horrek nire estiloa zehaztera behartu ninduen: idatzi nahi nuena ondo pentsatu behar nuen lehenik eta modu trinkoan paperean paratu gero.

Autozentsurarik gabeko liburutzat joa izan da.
Bai. Horrela da. 2.300 esaldi inguru daude. Esaldi bat bakarrik jan dugu, neronek jan nuen. Bere atzean historia luzea dago…

Zer da poesia Pako Aristirentzat?
Gazte denboran poesia idatzi nuen, baina berandu hasi nintzen poesia argitaratzen. Normala bada poesia idaztea eta gero nobelara pasatzea, nik alderantzizko bidea egin nuen: nobelarekin hasi eta hogeita hamar urtetik gora, adin serio batean jada, poesia idazten eta argitaratzen hasi nintzen. Horrek, niretzat, poesia gauza serioa dela adierazten du. Poesia pentsatzeko tresna bat bezala hartzen dut, poesia gogoetatzeko tresna bihurtu zait, edo bestela esanda, poesia hori bihurtu nahi dut.

Zergatik poema liburu hau? Iaz 40 urte bete izanak ba al du zer ikusirik?
Ez. Adinarena kasualitate hutsa da. Concceta Probanzak libreta hori bat oparitu zidan eta libreta hark tira egin zituen nire barruan aspaldi neuzkan kezkak, iritziak, kritikak eta pentsamenduak. Libreta hori horren magia izan da liburuaren eragilea. Pasadizo horrekin lotuagoa dago iaz 40 urte bete izanarekin baino.


Libretak zure baitatik tira egin zizun. Zure barruko guztia kanporatu ote zenuen?
Osorik ez, bakarrik traba egiten zidaten gauza batzuk, zaharkituak gelditu zirenak, oroimen gaiztoak gordetzen zituztenak, eguneroko bizitzan ezer ekartzen ez zidatenak. Horiek kanporatu behar baitira funtsean.

Poeta eta Pako bera dira, beraz.
Bai. Ni neu naiz. Poesia idazten ez dudanean ere, nire bakardadean, hara eta hona nire gauzak egiten nabilenean, beti sentitzen dut nire barruan eta nirekin beste bat dabilela. Uste dut hori dela nirekin dabilen poeta.

Bitxia da, musikaria izanik poesia lirikorako emana ez izatea. Edo, agian, horregatik ez duzu poesia mota hori behar?
Bai. Hori aukera estetiko bat da. Poesia urteekin eboluzionatzen doan espresio bat da eta nik ez dut poesia liriko eta amesgarri horretarako lekurik. Egungo bizimoduarekin eta bizitza martxa honekin ez diot zentzurik ez tankerarik antzematen. Aitzitik, egungo egoerarekin lotzen den poesia mota bat dago eta nik leku bat egin nahi diot poesia horri. Poesia estilo hori idazten saiatzen naiz.

Antipoetikoa ote zure liburua?
Poesiaz dugun iritziaren arabera! Poesia edertasun ekintza bezala ulertzen badugu, naturari buruzko liluraz eta hitz arraroaz idatzitako poesia bezala, nirea horren kontrakoa da, antipoetikoa da. Adibidez, Gabriel Arestiren poesiarekin alderatzen badugu, ez. Haren poesiaren egituraren antzekoa da.

Zer da egia Aristirentzat?
Ez naiz erabat ziur. Sinesten dituzun gauzak esaten eta defendatzen jakitea izan daiteke. Ziurtzat jotzen dituzun gauzak inongo lotsarik gabe esatea. Hori egia izan liteke.

Ez diozu poesiari »ez zure buruari» traiziorik egin orduan?
Ez dut traiziorik egin, ohore egin diot. Izan ere, saiatzen naiz forma berriak bilatzen poesia horrentzako, saiatzen naiz jendea hurbiltzen poesiara eta poesiak ez diezaion jendeari atzera egiteko gogoa sortu. Hori, uste dut, poesiari ohore egitea da eta ez traiziorik.

Maitasunaz, sexuaz, diruaz, gizarteaz, politikaz edota adiskidetasunaz idatzi duzu, begirada zorrotz eta gupidagabez idatzi ere. Etsaiak ugaltzera etorri zara, akaso?
Ez, ez. Etsaia maite behar da. Etsaia edukitzea ere inportantea da. Etsai handiak baldin badauzkazu zu handia zaren seinalea da. Libretan badago etsaiarentzako poema bat. Liburua zintzoki idatzia dela uste dut. Ez dut idatzi ni neu egoera perfektu batean biziko banintz bezala, beste guztiak zaborren pare uzteko. Ez da liburuan dagoen jarrera. Liburua gizartean bizi den eta minak dituen pertsona batek idatzia da. Edo horrela azaldu nahi izan dut nire burua behintzat.

Amodioaren inguruan etsituta al zaude?
Ez. Amodioaren sinonimo naturala porrota dela diot. Amodioa, gehienetan, zoriontasunarekin lotzen da. Alegia, zoriontsu izan nahi dugu eta maitasuna nahi dugu. Baina, maitasuna ez edukitzea gabeziatzat joa da guretzat edo horrela hartzen da gizarte honetan. Eta niri iruditzen zait ez dela horrela, maitasuna gain dimentsionatua dagoela uste dut. Maitasunaren inguruan parafernalia linguistiko, pelikulero eta komertzial bat hedatuta dago. Maitasuna usteldu egiten duen joera oso zikina, maitasuna sentimendu bezala zikintzen duena. Maitasuna, porrot egin ondoren, berriro ere saiatzera bultzatzen gaituen desgrazia bakarra da.

Sexuaz idatzi duzu eta homosexualitatea aipatu ere bai. Joanjo Olasagarrek zure liburua hizpide izan zuen Berrian. Ezkerrekoa izanagatik ez zara oso aurrerakoia agertu nonbait.
Nire kezkak agertu ditut. Etxean bakarrik eta zeure buruarekin bakarrik zaudenean, gauza asko datorkizu burura. Niri nire imajinarioa garatzen hasten zait eta neskak gogora azaldu. Nire inguruan gizonok neskazaleak izan gara, heterosexualak modu natural batean. Niri beti neskak gustatu zaizkit eta hauen gorputz atalak imajinatzen ditut. Baina, aldiz, halako batean tunel batean sartu nintzen, hasi nintzen imajinatzen zakil bat nire begien aurrean eta poema nahiko fribolo eta arin bat idatzi nuen, besterik gabe.

Sexuaz asko gogoetatzen duzu, antza?
Sexuak indar latza du gure bizitzan. Sexuak, modu irrazional batean, komeni zaigun pertsona askorengana garamatza. Adibidez, poema baten abiapuntua Sonia Gonzalezen poema bat da. Horrela dio: «Autobusean noa eta sexuan pentsatzen dut. Eskolan nago eta sexuan pentsatzen dut». Haren poematik abiatu nintzen esateko nik ere sexuan asko pentsatzen dudala, mundu guztiak bezala.

Ana Urkizak «emakumeak ez dituzula kontuan izan» esan du Berrian. Liburua «emakume gazte bati ez zaiola erakargarri suertatuko» ere bai.
Kontxo, ez nekien idazterakoan emakumeak kontuan hartu behar zirenik, edo jubilatuak, edo dibortziatuak, edo arrantzaleak, edo beste edozein kolektibo. Uste nuen idazlea librea zela nahi zuena idazteko nahi zuen bezala, eta irakurleak esango ziola asmatu zuen edo ez. Iruditzen zait emakumeekin zerikusia duen guztira halako zuzentasun politiko bat iritsi dela, gauzei bere izenarekin »edo nik nahi dudan izenarekin» deitzea debekatzen duena, literaturan oso pobrea eta tristea izan litekeena, eta hori puskatu nahi izan dut. Bigarren aipamenari buruz hauxe: nik ikusi ditut neska gazteak Durangon poema solteak irakurtzen eta barrez. Hala ere, pozten naiz Idazleen Elkarteko Idazkariak gure gazteak irakurtzera animatzeaz. Agian bere liburuak gomendatu nahiko ditu, almazenean hautsak jan ez ditzan.

Jakinduriaz ere gogoetatu duzu. Zer da jakinduria?
Jakinduria bizitza alferrik pasa ez duzula frogatzen duen zerbait da. Pertsona nobleagoa edo besteekiko ulerkorragoa izaten ikasi duzun seinalea da jakinduria. Urteetan gauza asko bizi ondoren zenbait gauza ez baduzu ulertu edo ikasi, duela 20 urteko itsutasun berarekin bizi bazara, horrek esan nahi du bizitza alferrik pasa duzula. Aitzitik, gizarteak inposatu dizkizun gauzetan ez duzula denbora alferrik galdu islatzen du zure jakinduriak, hainbeste inporta zitzaizkizun gauzetan erreparatu duzula. Bi gauza dira: gizartea eta zu. Interes diferenteak daude askotan, baina gizarteak sinestarazi nahi dizu gure interesa dela hari interesatzen zaiona. Ez bazara zure gustuen arabera bizi izan, hustasun moduko bat sortzen zaizu.

«Bake urduri baten zain» segitzen duzu?
Bakeari lasaitasuna kendu nahi diot, patxada, ezer egin gabe tontotua egote hori. Ez dut bake lasaia nahi, ez pentsatzera zaramatzan bakea. Inguruan dagoen den-dena onartze hori. «Teleberri» ikusten jartzen zaituen bake lasai hori, adibidez. Gure mundu «aberats» honetan jendeak hain bereganatua daukan bake hori ez dut onartzen. Alde horretatik ez naiz bake zalea. Bake urduria alde horretatik aipatzen dut, bakea bilatzen duenak kezkatua izan behar du gauzekiko.

Denborak kezkatzen ote zaitu?
Denborak baino gehiago oraina bizitzeko distira galtzeak. Askotan imajinatzen ditudan momentuak ederragoak dira nire imajinazioan une hartan gertatu zirenak baino. Horrek kezkatzen nau. Agian fantasia indartsuegia daukat eta momentuan disfrutatzeko ahalmen hori kamusteak kezkatzen nau.

Liburu gehiegi idazten ote den kezka bizi duzu. Isiltasunak ere kezkatzen zaitu, agidanez.
Isiltasunak jakintsuagoak ez ote gaituen egiten ikararekin idazten dut beti. Ez ote litzateke hobe isiltzea! Isiltasuna balio handikoa da gizarte honetan. Askotan idatzi edota gauza asko esaten dugu hedabideetan. Batzutan zarata besterik ez ote dugun ateratzen iruditzen zait. Gehiegi idaztearen kezka horrekin bizi naiz.

Zer eman dizu liburu honek orainokoan?
Idazteko gauza naizela konprobatzeko poza, ez da gutxi. Jendeak komentatu dizkidanak bestalde. Funtsean, dirurik irabazi nahiko banu ez nuke liburu bat idatziko, beste zerbait egingo nuke.

Dirua versus zoriontasuna
Diruak ez du inor zoriontsu egiten baina lagundu egiten du:
«... Ez nago konforme. Diruak laguntzen du gauzak erosten, beste ezertan ez. Zenbat eta diru gehiago izan, gero eta behar gutxiago duzun gauza gehiago erosten duzu. Dirua irabaztea gauza ontzat dauka gizarteak eta ez irabaztea gauza txartzat. Dirua ez baduzu irabazten, ergela zara denentzat. Nik askotan uko egin diot irabazteari, beste gauza batzuk egin nahi nituelako. Lasai nago alde horretatik».

Lao Tse-ren Tao Te King
«Lao Tse-ren Tao Te King liburua aspaldi irakurri nuen, nire ohe-buruko liburua da. Asko maite dut. Libreta horiko poemak liburuaren aurkezpenean 'liburu hau nire Tao txikia da' esateko tentatua izan nintzen. Baina, handikeria bat bezala ulertuko ote zen lotsaz-edo ez nuen ezer esan. Gogoeta egin eta filosofia eta bizitza ulertzen saiatzeko liburu paregabea da Tao Te King. Finean, sentimenduak ulertzea eta hitzak menperatzea da bizitzako apustu gogorrena".


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude