Lotarako ordua da

  • Neguko egun hotzetan, izarapean ohetik ezin jaiki gabiltzanean, askotan pentsatu izan dugu negualdia lozorroan pasatzen duten animalia horiek bezalakoa izan nahiko genukeela; hartzak, marmotak, muxarrak... denak izaten ditugu gogoan. Baina, lozorroan egotea, dirudiena baino konplexuagoa da, aldaketa handiak eragiten baititu gorputzean. Animalientzat neguko hotz eta elikagai eskasiari aurre egiteko estrategia da.

2021eko uztailaren 26an
Negualdian garai gogorrak hasten dira animalia askorentzat, inguruneko baldintzak asko gogortzen dira. Tenperatura jaitsiera nabarmena da eta honi janaria topatzeko zailtasuna gehitu behar zaio. Horregatik, hegazti migratzaileak abian jartzen dira eta bidaia luzeak egiten dituzte leku epelagoen bila. Goi mendietako animaliak ere altitude baxuagoetara jaisten dira baldintza eramangarriagoen bila. Gertaera jakina da animalia askok neguko egun batzuk "lozorroan" iragaten dituela, alegia, hibernatu egiten duela. Hibernazioa deitzen zaio ekintza horri, non metabolismoaren jaitsiera oso nabarmena izaten den. Azken finean, energia eskaria murrizteko estrategia moduan uler dezakegu, janaria aurkitzeko zailtasun handiagoak baitituzte negualdian. Hibernatzaileak diren animalia gehienak tamaina txikikoak izaten dira eta metabolismo tasa oso altuak dituztenak, eta horrek, noski, janari eskari handia eskatzen du. Baina hibernazioa "lo egitea" baino ekintza konplexuagoa da. Gorputzeko tenperatura kasik ingurunekora parekatzera iristen da. Egoera horretan dagoen animaliak "hilda" dagoela dirudi. Hibernatzaileak diren animaliak odol berokoak dira.

Animalien artean, bereizketa nagusia egiten dugu odol berokoak direnen eta ez direnen artean. Odol berokoak ez direnek, inguruneko tenperatura aldatzen bada, euren gorputzekoa ere bateratsu aldatzen dute, igelek eta dortokek esaterako. Aldiz odol berokoak direnek euren gorputzeko tenperatura erregulatzeko gaitasuna dute, nahiz ingurunekoa aldatu. Horiei homeotermo deitzen zaie eta horiek dira hibernazioaren fenomeno berezia burutzen dutenak. Metabolismoa makaltzearekin gorputz-tenperatura jaisten da, baita bihotz-taupadak eta arnasketa erritmoa ere. Animalia hibernatzaile askok ukimenaren estimuluari ere ez diote erantzuten, beste batzuek egokitzapen denbora behar dute estimuluei erantzuteko. Saguzarrak dira adibide egokia. Horiek hibernazioaz gain, eguneko lozorroa egiten dute zenbait ugaztun eta hegaztik bezala, egunez lo eta gauez esnatzen dira jatekoa eskuratzeko. Gizakia odol berokoa izanik ere, argi dago zoritxarrez, horrelakorik egiteko gaitasunik ez dugula. Tenperatura jaitsiko balitzaigu hil egingo ginateke berehala.

Animalia hibernatzaileek gantza (gantz arrea deitua) metatzen dute euren ehunetan erreserba moduan. Behin animalia esnatzen denean, beharrezko energia bertatik lortuko du. Katagorriek, marmotek, muxarrek... horrela egiten dute.


Gure hartz handiak (Ursus arctos) ere hibernazioaren antzekoa egiten du. Negualdian gustura egoten da lozorroan bere gordelekuaren babesean. Tenperatura jaitsiera ez da hain nabarmena izaten, baina zenbait aldaketa fisiologiko jasaten du. Bere gorputzak 7° inguruko tenperatura jaitsiera jasan dezake, 38°tik 31°ra jaitsi daiteke tenperatura. Gainerako animalia hibernatzaileen aldean tenperatura altuak dira. Lozorro "goxoa" du gustuko gure hartzak. Negua iritsi aurretik ederki hornitzen ditu bere erreserbak, horregatik gure animalia orojaleak janari kopuru handiak irensten ditu. Hibernazio bereziak lau edo bost hilabete irauten ditu, azaro inguruan oheratzen da eta apirila inguruan jaikitzen da. Baina bere loaldia ez da hibernatzaileek ohi duten bezain sakona, estimuluei erraz erantzuteko gaitasuna du. Hitz gutxitan esanda, norbaitek gogaitzen badu erraz haserretzen da. Hala ere, zoritxarrez, ale bakan batzuk baino ez dira geratzen gure inguruan, hamar ale inguru Pirinio aldean eta ehun inguru Kantabriako mendilerroan.

Izoztutako muxar grisak

Animaliatxo txiki eta polit hori (glis glis) ere ez dugu askotan ikusten, animalia gautarra baita. Katagorrien tankerako karraskaria irailean lanean hasten da, negualdirako prestaketak egiten. Pagaziak, ezkurrak, urrak... denak bilduko ditu eta ezin aserik izugarri gizenduko da. Eta lehenengo hotzaldiak hasi orduko, badoa bere txokora loaldi goxoan sartzeko. Pagadi edo harizti bateko enbor-zulo batean topa dezakegu, baina baita baserriko ganbararen batean ere.

"Loaldi goxoa" izaten duela esan dugu, baina ez dakigu zenbateraino den "goxoa", izan ere, metabolismoa makaltzearekin batera, gorputz tenperatura 35° gradutik 1°era jaisten du; muxarra bai benetako hibernatzailea! Arnasketa erritmoa ere izugarri moteltzen da, orduko aldi bakarrean izaten du arnasa hartzea. Hala ere, kanpoko estimuluei berehala erantzuteko gaitasuna izaten du.

Maiatza aldean esnatzen da muxarra. Gantz erreserbak ia agorturik izaten ditu eta pisuaren erdia gal dezake. Hala ere, ez du denbora gehiegi galduko, araldiari ekin behar baitio.

Marmotaren familia giroko loaldia

Lo egitearen inguruan askotan egiten da marmotekiko (marmota marmota) erreferentzia, loaldi sakonak egiten dituenaren ospea baitu. Marmota benetako hibernatzaile galanta da. Goi mendietan ibiltzen den karraskari handi horrek sekulako tunel bideak eraikitzen ditu. Familia giroa gustatzen zaio eta neguko loaldia taldean egiten du, elkarren ondoan babestuz. Udazkenean ondo prestatzen dute gordelekua belar lehorrez horniturik, puntako erosotasunean. Hibernazioak urritik apirila aldera arte irauten du. Marmotek ere, hibernazioa amaitu eta egun batzuetara araldia hasiko dute.

Saguzarraren erretiroa

Ugaztun hegalari bakarrak dira. Gautarrak dira, eguna lozorroan iragaten dute, koba, zuhaitz-zulo, soto... eta horrelako txokoetan. Hibernazioa ere, lozorro sakonean igarotzen dute. Neguan ahalik eta traba gutxien egitea komeni da, lozorrotik esnatzeak energia asko eskatzen baitio, eta biziraupena jarri dezakegu arriskuan. Hibernatzen ari den horrelako animalia bat ukituz gero, hasieran ez da mugituko, baina horrek ez du esan nahi ohartu ez denik, gauza da denboralditxo bat beharko duela egokitzeko, lehenik metabolismo tasa igotzeko, bihotz taupadak bizkortzeko...


Azkenak
2024-08-12 | Sustatu
Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Su artifizialak

Bitxia egiten zait oso askok su artifizialei dieten miresmena. Ikuskizunak sortzen duen itsutasun eta gorreria aukeran nonahi. Ni uxatu egiten nau giro piroteknikoak. Baina onartzea besterik ez daukat gehiengo batek horretan murgilduta bizi nahi duela; besteak beste, sistema oso... [+]


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Eguneraketa berriak daude