Koldo Zuazo: «Bonaparteri iruzurra egin zion itzultzaile batek»


2021eko uztailaren 28an
Euskararen sendabelarrak du izenburu euskalkien garrantzia aztertzen duen zure lanetako batek. Zer moduzko osasuna antzeman diezu sendabelar horiei zure azken lan honetan?
Esango nuke bere osasuna hobetu egin dela azken aldi honetan, baina izan da bolada bat… Gipuzkoan gauzak nahiko normal joan dira, baina Bizkaia aldean, Nafarroan eta Iparraldean pentsatu izan dugu geurea txarra zela, euskara batua zela ona. Eta euskara batua zela leku guztietan eta jardun jaso guztietan erabili behar zena. Orain hasi gara konturatzen euskara batua beharrezkoa dela, baina hizkuntza hori baino zabalagoa dela. Hizkuntza bat ez baita bakarrik gai jasoen gainean jarduteko. Hizkuntza batek lagunartean jarduteko ere balio behar du, edo herri barruko harremanetarako, eta horrelakoetarako euskalkiak hobeto daude. Hurbiltasun bat, jendearen arteko gertutasun bat sortzen dute. Eta horregatik diot azkenaldi honetan hobera egin duela euskalkien osasuna.

Zein izan da Euskalkiak. Herriaren lekukoak lanaren helburua?
Bere oinarria lehendik neukan argitaratua, artikuluetan-eta. Baina lau katurentzako izan barik pixka bat kontu zabalagoa izatea nahi nuen, uste baitut kultura demokratizatu egin behar dela. Eta lau katurentzako izate horren errudunak geu gara, batzuetan modu arraro batean idazten dugulako, geure arterako-edo. Eta ondo dago adituentzat idaztea, baina jendearentzat ere idatzi behar dugulakoan nago, jendeak ere jakin egin behar baitu. Gainera, institutuetan eta ikastoletan euskara ikasgaian euskalkien gainean informazioa ematen da, eta nola askotan irakasleek ez daukaten horretarako lanabesik, pentsatu nuen jende horrentzat ere lagungarri gerta zitekeela nire lan hau. Baina horretaz aparte, hizkuntza ez da gainerako gauzekin zerikusirik ez daukan zerbait. Hizkuntza oso lotuta dago bere hiztunekin, herri batekin, herri horren historiarekin eta herri horren bilakaerarekin. Eta hor ere lotura batzuk ikusten nituen nik. Zergatik joan dira euskalkiak garai batzuetan galduz eta beste garai batzuetan batuz? Moda batzuk egon direlako.

Zein modetaz ari zara?
Bada, esate baterako, XVIII. mendean Gipuzkoan egon zen euskararen aldeko susperraldia, eta Gipuzkoako euskarak halako prestigio bat lortu zuen, horrek euskalkiak biltzea ekarri zuen eta Gipuzkoako euskara horrek prestigio hori izatea baita bertsolaritzan, Elizan edo dena delakoan ere. Eta nik lotura horiek erakutsi nahi nituen, ez baitago horretarako ohiturarik.


Gipuzkoako euskalkiak hartu zuen prestigioa ez al zen izan kaltegarri beste euskalki batzuentzat?
Bai. Batzuetan hala gertatzen da. Nik baditut liburuan lekukotasun batzuk, eta haietako bat Kardaberazena da. Kardaberaz jatorriz hernaniarra zen, baina Bizkaian eta Araban sermoiak egiten ibiltzen zen, eta konturatu zen Bizkaian eta Araban jendea lotsatu egiten zela euren hizkerarekin eta nahiago zuela Gipuzkoakoa erabili. Hori da prestigioaren alde txarra. Baina beste alde batetik ona da erreferentzia batzuk izatea, euskaldunok ere behar ditugu bilguneak. Ohiz, herri normalizatuetan ere hiri handietako hizkerak izaten dira hedatzen direnak »eman dezagun Katalunian Bartzelonakoa, edo Frantzian Parisekoa». Bai, beti egoten dira galtzaileak, baina hori ezinbestekoa da, ordaindu beharreko kontu bat.

Dena den, Gipuzkoan ez dirudi hori hala gertatu zenik. Donostiako euskalkiaren eragina hain handia izan al zen, bada?
Ez. Ibon Sarasolak berak esaten du Gipuzkoa bere osotasunean dela hiri handi bat, eta beraz eragina izan zuena ez zen izan Donostiako euskara baizik Gipuzkoako hizkera, Tolosaldekoa eta Beterrikoa. Badago hor ardatz bat »liburuan asko aipatzen dut hori», bide zahar bat Iruñetik kostaldera antzina egindakoa, historian zehar oso inportantea izan dena. Bide horren inguruan herri handiak eraiki ziren eta herri horietatik eratu ziren hizkuntza-modak.

Guztiaren abiapuntu Iruñea izango zen?
Hala ematen du. Badaude ezaugarri batzuk Erronkarin hasi eta Lezoraino edo Oiartzuneraino iristen direnak, eta berrikuntzak dira. Orduan esaten duzu: hain eremu zabalean berrikuntza berberak egoteko, non sortu dira berrikuntza horiek? Eta ez duzu beste azalpenik Iruñea baino. Gertatzen dena da gero Iruñea erdaldundu egin zela eta haren indarra hor gelditu zela. Hori da euskaldunok daukagun gauza txar bat: Bilbo, Baiona, Iruñea, gure hiri nagusiak erdaldunak izan direla. Gauzak horrela, hutsune hori bete zuena Tolosa izan zen. Tolosa eta Tolosa ondoko Andoain, Hernani eta ardatz horretako herriak.

Sei euskalki nagusi bereiztu dituzu lan honetan. Baduzu alderik Louis-Lucien Bonaparteren ikuspegiarekin…
Bonaparte beti da erreferentzia gure artean. Eta ezusteko bat izan zen nirea. Arabako euskara aztertzen ari nintzen ni, hango lanabesak-edo agortu egin ziren, eta orduan Araba ondoko herri euskaldunetan begiratzea pentsatu nuen, ea zerbait aurkitzen nuen lagungarri. Hala joan nintzen Burundara: Altsasu, Urdiain-eta alderdi horretara. Kontua da alderdi horretan Bonaparterentzat euskara giputza hitz egiten zela. Baina hango euskara entzun, eta ez zeukan batere zerikusirik Idiazabalen, Seguran edo Zegaman egiten zenarekin. Joan nintzen hurrengo herrira, Etxarri Aranazera, eta ohartu nintzen Burundako euskaratik oso diferentea zela hangoa. Baina Etxarri Aranazekoa ere ez da euskara giputza, hark ere Nafarroakoarekin antza handiagoa dauka! Beno, Arbizu da ondorengo herria, eta hor Bonaparterentzat euskara nafarra egiten zen. Beraz, Bonaparterentzat Etxarri eta Arbizuren artean zegoen euskalki biren arteko muga. Niretzat, ordea, bi herri horietako euskarak oso antzekoak dira, eta galdetu nion neure buruari zergatik izango ote zen desadostasuna. Eta konturatu nintzen Bonaparteri iruzurra egin ziola itzultzaile batek. Bonapartek agindu apaiz bati itzultzeko doktrina bat Etxarri Aranazeko euskarara eta beste bat Urdiaingora, eta apaiz horrek Beterriko euskarara itzuli zituen! Beno, handik gutxira Nafarroako Unibertsitateko irakasle baten tesia agertu zen, Orreaga Ibarrarena. Tesi horretan Ultzama inguruko euskara aztertzen zen. Hor Bonapartek sartu zituen multzo berean zenbait haran, baina Orreaga Ibarra konturatu zen haran batzuetan egiten dela mota bateko euskara, baina Basaburuan, Imotzen eta Larraunen oso diferentea dela. Orduan poztu egin nintzen, konturatu bainintzen ez nenbilela guztiz burua galduta, beste batzuek ere bazituztela desadostasunak Bonaparterekin.

Horretarako baten iritzia nahikoa izan al zitzaizun?
Ez zen hala izan, ordea. Gero Donostiako Iñaki Caminoren tesia etorri zen, eta horrek ere erakutsi zuen Aezkoako euskarak Iparraldekoarekin baino gehiago Nafarroakoarekin zeukala lotura. Beraz, denbora gutxian, tesiak egiten hasi eta konturatu ginen Bonaparteren lanak huts egiten zuela. Arrazoi metodologikoengatik, edo hizkuntza bera aldatuz joan delako, mende eta erdi pasa baita. Edo Bonaparteri egin zizkioten iruzurrengatik, baina halaxe zen. Leku batzuetan arazoak zirela ikusirik, beste batzuetan ere beharbada egongo zirela pentsatu nuen eta Euskal Herria osoan begiratzen hasi nintzen.

Zein irizpiderekin egin duzu azterketa?
Ezaugarri batzuk zehaztu behar izan nituen, zeren Bonapartek izan zuen beste akatsetako bat horixe da, ezaugarri gutxi batzuekin bakarrik ibiltzea, bere helburua ez baitzen euskara azaltzea, mapa bat egitea baizik. Eta oro har bere sailkapena ondo dago, baina mugetako euskarak zorrotzago aztertu behar izaten dira. Hortaz, nire ahalegina hizkuntza bere osotasunean hartzea izan da. Fonologia, morfologia, sintaxia… begiratzea. Eta lexikoa ere. Agian lexikoari buruz hanka-sartzeak egongo dira neure liburuan, lexikoa kontrolatzea oso zaila izaten baita. Joaten zara herri batera, galdetzen diezu hango hiztunei hitz bat erabiltzen den ala ez, eta batek esaten dizu baietz eta besteak ezetz… Baina ezin dugu beti gai hori saihestu, eta hanka-sartzeak badaude, etorriko dira beste batzuek zuzenduko dituztenak!


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude