Gaitza, kartzela eta mendekuan harrapatua

  • Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearen aginduz atxilotu dute Manu Azkarate. Preso honek duela 12 urte gaixotasun larri baten ondorioz baldintzapeko askatasuna lortu zuen. Orain, Donostiako Ospitalean dago.

2021eko uztailaren 19an
Urtarrilaren 14an atxilotu zuten Manu Azkarate tolosar preso ohia Martutenen gizarte laguntzailearengana joan zenean. Madrilgo Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Javier Gomez Bermudez epailearen aginduz atxilotu zuten. Honek argudiatutakoaren arabera, Azkarate baldintzapeko askatasunean egonda gizarte laguntzailearengana joan behar zuen hilero eta ez zuen hori egin. Bestetik, epailearen ustez ez da aurkitzeko moduan egon.

Urtarrilaren 16az geroztik Donostiako Ospitalean dago. Atxilotu bezain azkar gose, egarri eta botika greba hasi zuen presoak, eta bi egun beranduago bere egoera oso larria zela-eta ospitalera eraman behar izan zuten. Medikuek pneumonia eta biriketan odol-isuria zituela baieztatu zuten epe laburrean. Bere neska-lagunak, Itziar Arratibelek, etorkizuna «beltza» ikusten duela dio. Atxiloketaren ondoren, abokatuak aurkeztutako helegiteari erantzunaz, Gomez Bermudez epaileak «gaixotasuna ez kartzelaratzeko arrazoia ez dela» ebatzi zuen.

92. artikuluaren babesean

Azkarate 1986an atxilotu zuten 51 urteko kartzela zigorrarekin, ETAko kidea izateagatik hainbat ekintza leporatuta. Sei urtez gaixotasun arazoengatik hainbat ospitaletan egon ondoren, Madrilgo Carabanchelen zegoela ospitalera eraman zutenean familiak bertako Manuela Carmena epaileak baldintzapeko askatasuna onartzea lortu zuen 60. artikuluaren babesean, orain 92.a dena. Jone Goirizelaiak, Azkarateren abokatuak, azaldutakoaren arabera «erabaki hori saihetsi nahian Badajozeko espetxera eraman zuten. Baina, han ere, bertako zaintza epaileak fiskalaren oniritziarekin Carmenaren erabakia berretsi zuen». 1992an, Badajozeko espetxean zegoenean, baldintzapeko askatasunarekin aske geratu zen.

Azken 12 urteetan medikuen kontrol zehatzak behar izan ditu tolosarrak. Javier Hernandok, presoaren medikuak, azaldu duenez Azkarateren gaixotasuna berezia eta arriskutsua da: «Kontrol oso zehatza behar du. Etxean egon den bitartean arazoa nolabait kontrolatu ahal izateko neurriak hartu ditugu. Baina, gaixotasun hau larria eta sendaezina da eta Azkaratek egun duen arriskua duela 12 urte zuenaren berdina da». Kartzelan egoteak gaixoarengan izan dezakeen kaltea ere aipatzen du «ez diote behar adinako kontrolik egingo, eta ezustekoren bat gertatzen bazaio garaiz iristea zailagoa da. Zaila da erabaki berri hau arrazoitzea» .

Atxilotzeko agindua

Goirizelaia abokatua helegitearen bidez, Gomez Bermudez epaileak tolosarra atxilotzeko erabilitako argudioak gezurtatzen dituen hainbat froga aurkezten saiatu da, Azkarate askatzeko eskatuz. Gizarte laguntzaileari egin beharreko bisitak egiten zizkiola aipatzen du: «Arrazoi ezberdinengatik agian ez zen zehaztutako egunean joaten, baina epe laburrean azaltzen zen Martutenen. Batzutan osasun arazoek bultzatzen zuten etxean gelditzera. Zehazki azaroaren 24an azaldu ez izana leporatzen dio, baina abenduan bi aldiz egon zen behin egon ordez». Batetik, aurkitzeko moduan zegoela dio, egun horietan epaiketa batean izan baitzen eta banketxean ere hainbat mugimendu egin baitzituen, besteak beste. Hala ere, Azkarateren abokatuaren ustez larriena epaileak gaixotasuna kontuan izan gabe, beste argudioak aurretik jarri izana da, une honetan Azkarateren bizitza «arriskuan egonda ere». Bestetik, epaileen eskuduntzen inguruko gorabeherak salatu zituen helegitean Goirizelaiak: «Badajoz-eko Espetxe Zaintzako epaileari zegokion atxilotzeko agindua ematea eta ez Madrilgoari. Hala ere, helegitearen ebazpenean Gomez Bermudezek ukatu egiten du hori azalpenik eman gabe». «Babesgabetasun» egoera ere salatu du Goirizelaiak, Espainiako Auzitegi Nazionalak irekitako espedientearen berri ez zitzaiolako eman eta, ondorioz, «defentsa eskubidea urratu delako. Gainera guk aurkeztu ditugun frogak ere ez dakigu onartu ote dituzten edo ez». Epailearen erantzuna jaso ondoren, alegazioak aurkeztuko ditu abokatuak eta beste irtenbiderik eduki ezean «baldintzapeko askatasuna eskatuko dugu berriro, Azkaratek baldintza guztiak betetzen baititu».

Azkarateren egoera salatu eta askatasuna eskatzeko aldarrikapenak Eusko Legebiltzarreraino helarazi ditu Goirizelaiak. Ez legezko proposamena aurkeztu zuen eta onartua izan ondoren Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatu da. «Duela 12 urte bezala, batzorde honetan orain ere tolosarra aske egon behar dela erabakitzea da nire helburua».

Manuren Azkarateren aldeko plataforma

Herritarrek zein erakunde publiko eta pribatuek, Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Azkarateren askatasuna eskatuz ekimen ugari bultzatu dituzte. Tolosan, Martuteneko espetxean eta Donostiako Ospitalean hainbat kontzentrazio egin dira.

Tolosarrek, Manu Azkarateren aldeko plataforma osatu dute. Bultzatzaileek «kasu honen larritasuna ikusirik berehala lanean hasteko beharra» ikusten dutela aitortu dute. Kideen artean, sindikatuetako, kiroleko, kazetaritzako, zuzenbideko, osasungintzako... hainbat ordezkari daude. Taldeak eskualdeko manifestazioa egiteko eta sinadura bilketa bat hasteko asmoa azaldu du.

Udalak ere Azkarateren askatasuna eskatuz Tolosa Bizirik plataformak eta PPk aurkeztutako bi mozioak onartu zituen. PPko zinegotziek presoaren «azken hamaika urteetako jokaera eta bere osasun egoera» kontuan izanik baldintzapeko askatasuna eskatzen zuen mozioa aurkeztu zuten, gero erabaki horretan atzera egin zuten. Goirizelaiak esandakoaren arabera «Iturgaitz, Maria San Gilen aldetik eta baita Moncloatik ere telefono deiak jaso» zituzten. «Manuren bizitza arrisku larrian dagoela aitortu ondoren eta kalean egoteko eskubidea duela onartuta erabakia mantendu egin behar zuten. Hor ere hipokresia eta beldurra dago. Horrek biktima eta jarrera ezberdinak daudela adierazten du», dio Goirizelaiak.

Etxerat taldeak, berriz, Udalaren jarrera salatzea beharrezkoa dela dio. «Plataforma batek mozioa aurkeztu arte Udalak ez du ezer egin. Azkarate tolosarra da eta herritar bezala bere eskubideak ditu eta defendatu egin behar dira». Atxiloketaren balorazioa ere egin du taldeak: «Madrilgo eta Parisko gobernuek euskal errepresaliatu politikoen aurka indarrean duten mendeku eta gorroto politikaren ondorioa da».

Odolaren zirkulazio arazoak
Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.
Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.
Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Azkarateren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.
1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.


ASTEKARIA
2004ko otsailaren 15
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude