Kepa eta Adur Larrea: «EGAk teknika batzuetan trebatua izatea bermatzen du bakarrik»

  • Kepa Larreak ez du EGArik. Euskara irakasten eman ditu azken 20 urteak, gehienak azterketa famaturako ikasleak prestatzen. Adur Larrea ilobak, ordea, egungo gazteek bezala, bere garaian eskuratu zuen agiria. Idazle eta marrazkilari lanetan jarri dira biak eta euren esperientzian oinarrituta, Nola atera EGA (euskararik jakin gabe) liburua argitaratu dute. Gomendioak, pasadizoak eta hausnarketak bildu dituzte idazki ezin dibertigarriagoan.

2021eko uztailaren 27an
Kepa, zuk 20 urte daramatzazu euskara irakasten. Zer nola aldatu dira EGArekikoak?
Kepa Larrea: Lehen ez zegoen EGArik, beste agiri bat zegoen: Euskaltzaindiaren D titulua. Eusko Jaurlaritza sortu zenean, konpetentzia horiek euskal gobernuaren esku geratu ziren. Jaurlaritzak, ardura hartzeaz batera, Euskaltzaindiaren azterketaren eredua aldatu zuen. Aldaketa nabarmenena euskal kulturari erreferentzia ez egitea izan zen. Izan ere, ordura arte, Euskaltzaindiaren D titulurako, behintzat, euskal literaturaren berri eskatzen zitzaien ikasleei eta EGArekin hori desagertu zen. Gainera, garai batean, D titulua edo hasierako EGA ateratzea erronka bat zen. Gaur egun, espedientea betetzekoa da; 18 urterekin, batzuek gidatzeko baimena ateratzen duten moduan, beste batzuek EGA behar dute.


"Titulitisa"k mesede egiten al dio euskarari? Euskarak batzen bagaitu, EGAk urruntzen gaitu?
K.L.: Badirudi euskaldun mota bi daudela: tituludunak eta titulu gabeak. Euskaldun gehienak bigarren multzo horretan daude eta, agian, hori izan beharko litzateke egoerarik normalena. Egia da euskaldun berri askok EGA lortzen dutena, baina, gero ez dira gai euskaldun zaharrekin euskaraz hitz egiteko. Tituluak, beraz, ez du komunikazioa bermatzen. Are gehiago, tituluak ez du ziurtatzen, behin lortutakoan, tituludunak euskaraz egingo duenik. Agiriak gainera, ez du hizkuntza gaitasuna bermatzen; hala-holako maila baizik. EGAk zerbait bermatzekotan, teknika batzuetan trebatua izatea bermatuko luke. Izan ere, euskara gutxi jakinda, baina azterketan teknika menperatuta, azterketa gaindi daiteke. Alderantziz, zailagoa da.
Bestalde, tituluak, administrazioaren dokumentua den aldetik, bere jabeari halako autoritatea ematen dio, titulubakoak ez duena. Hau da, badirudi, tituluak pertsona nolabait janzten duela, baina, diotenez, prakek ez dute gizona egiten edo gonek, emakumea.

Gauzak hain gordin esanda, agian baten bat haserretuko zitzaizuen. Eusko Jaurlaritzatik deirik izan al duzue?
K.L.: Ez, ez dugu halakorik jaso. Agian pentsatzen ibiliko dira (kar, kar, kar). Gauzak gordinki esan ditugula? Bada bai, baina egia esan dugu, edo behintzat guk ikusten dugun egia. Kritika txarrik ez dugu eduki, areago, nik uste dut interes handiarekin jaso dela liburua.

Ez zara liburuko pasadizoko irakaslea bezala izango? Alegia, agiririk ez eta bere ikasleekin batera azterketa egitera joan zen irakasle hori bezala? Baduzu EGArik?
K.L.: Kar, kar, kar. Nik ez daukat EGArik, ezta ateratzeko asmorik ere! Adurrek EGA atera behar izan du, baina ni zaharragoa naizenez, Euskaltzaindiaren D titulua daukat. Horrekin moldatzen naiz.

Orduan... zertarako EGA?

K.L.: Hori da guk egiten dugun galdera. EGA kontra-naturako titulua da. Espainian adibidez, eskola amaitzean inork ez du frogatu behar gaztelera dakienik. Gauza bera gertatzen da herrialde gehienetan. Hemen ez, eskolako ikasketak ez dira nahikoak eta ikasleek frogatu behar dute euskara badakitela, nahiz eta D ereduan ikasi. Horrek, nik uste, arazo bat plazaratzen du. Guk ez dugu ezer asmatu, bakarrik hor dagoen egoera hori islatu dugu.

Interesgarria da liburuan egiten duzun gogoeta. Askok diote euskara beharrezkoa dela lana topatzeko. Zuk ordea, bestelakoa uste duzu: ezinezkoa da erdararik gabe beharra aurkitzea.
K.L.: Hori errealitatea da. Erdararik gabe ez dago lan egiterik. Euskaldunek lana topatzen dute erdaraz dakitelako; bestelako egoera pentsaezina litzateke. Horregatik harrigarria da »besterik ez esatearren» hainbatek aipatzen duten hori: erdaldunak Euskal Herrian diskriminatuta daudela. Eskaintza informatibo eta ludiko gehien-gehiena erdaraz jasotzen badugu, eredu guztiak erdaraz jasotzen baditugu, nekez oreka dezakete egoera hori egunkari batek eta telebista kate bakar batek. Egoera horren aurrean komunikabide gehienek euskaldunak baztertzen gaituzte.

Gogoeta nahikoa egin al dugu EGAri buruz?
Adur Larrea: Eztabaida hor dago, kalean dago. Komunikabideetan eta han-hemenka aurkitutako EGAri buruzko hainbat iritzi jaso ditugu liburuan. Alde horretatik, hausnarketa liburua ere izan daiteke gurea.

EGA prestatzeko liburuak aspergarriak izaten dira. Honek ez du bada, horren arrastorik.
A.L.: Bai, EGA prestatzea oso aspergarria da, azterketak eta azterketak behin eta berriz egin behar dira. Gu saiatu gara begiratzen zer dagoen azterketa horien atzean.
Diotenez, irakasle mota bi daude: txarrak eta onak. Irakasle txarrek irakatsi baino ez dute egiten; onak, irakasteaz gain, atseginak eta dibertigarriak dira. Gure ikuspuntua bestelakoa izan da: lehenengoz ondo pasatzea, eta bide batez, baten batek zerbait ikasi badu, askoz hobeto!

Egia esan, liburua hasi eta berehala ikasleak duen aurreneko asmo hori kareletik botatzeko gogoa izango du: hamarretik hiruk baino ez dutela gainditzen, kopiatzea ezinezkoa dela...
K.L.: Azterketa ez da Kale Nagusian barreneko paseo bat, ezta 2.000 pezeta ordaintzea ere. Horren atzean, prozesu luze eta nekagarri bat dago. Ikasleek jakinaren gainean joan beharko lukete. Ezin dute pentsatu euskaltegira etorri eta 100 orduko ikastarotxoa egitearekin EGA gaindituko dutenik. EGA eskuratu nahi badute, teknika batzuk menperatu behar dituzte eta horretan trebatu. Guk nahiago dugu egia esan, baina ez beldurra sartzeko, baizik eta egia zein den jakinda, ondorio guztiekin azterketa egiteko.

Hori bai, behin irakurrita, EGA munduan den azterketarik errazena dela dirudi.
A.L.: Nik ez dut uste misterio handirik duenik azterketak. Jendeak ez du obsesionatu behar. Azterketa bat da, atera nahi badute onena prestatzea da, eta ez badute ateratzen zorte txarra!

Liburua irakurtzea onena. Baina emazkiguzu 3 probak gainditzeko aholku garesti horietako bana.
K.L.: 1. Ezer jakin barik ere, hainbat galdera zuzen erantzun daiteke, kasualitatez. Denak txarto egitea, denak ondo egitea bezain zaila da, probabilitate kontua da.
2. EGA ateratzeko, ez da beharrezkoa dena bikain egitea. Nahikoa da erdiko puntuazioa titulua lortzeko.
3. Denok nahiko genuke formula magikoren bat, eta agian formula magikoa norberaren esku eta gogoan dago.

Aurrera begirako proiekturik? "Perfila zelan atera" izan daiteke zuen hurrengo best-sellerra...
K.L.: Ez dakigu zer egingo dugun. Ez genuen espero izan dugun erantzuna, gure asmoa 500 aleko liburu merkea ateratzea zen, lagunen artean banatzekoa. Baina gero konturatu gara errealitate bat islatu dugula, jendeak begi onez ikusi duela eta eztabaida piztua dela.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude