Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an

Itsasoa etxe barruan
Harkaitz Cano, Mikel Valverde
Elkar
32 orrialde
4,95 euro



Haurren irudimen handi hori


Harkaitz Canok haurrentzat idatzi duen lehen lana da Itsasoa etxe barruan, bere etxeko sukaldea itsasoa dela sinestuta dagoen mutiko baten inguruko kontakizuna. Horma zuri eta urdinak zituen Jorgeren etxeko sukaldeak, eta mutikoak urpeko betaurrekoak janzten zituen sukaldera joan behar zuen bakoitzean. Ez hori bakarrik, arrain ugari margotzen zituen bai hormetan eta baita zoruan ere, itsasoko uretan pozik asko ibil zitezen. Han pozik ez zegoen bakarra Jorgeren ama zen, ordea, semeak eginiko marrazkiak garbitu beharrarekin nazka-nazka baitzegoen. Makina bat aldiz esana zion marrazki gehiago ez egiteko, eta nola Jorgek berean jarraitzen zuen, sukaldea horiz margotzea erabaki zuen. Baina orduan Jorgek basamortua ezagutu zuen...


Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak 1973-1984
Mikel Aizpurua Murua
Udako Euskal Unibertsitatea
215 orrialde
28 euro



Udako Euskal Unibertsitatearen historiaren hasiera


Euskal kulturaren erakustoki eta bilgune izateko eta goi-mailako hezkuntzako euskaldunen prestaketa eskaintzeko asmoz sortu zen UEU 1973an Donibane Lohizunen. Horrela, unibertsitateko ateak ireki zitzaizkion euskarari lehenengo aldiz. EHUko Gaur Egungo Historia saileko irakaslea dugun Mikel Aizpurua Murua UEUko talde eragileko kidea eta euskal unibertsitatea helburu daukan erakunde horretako zuzendaria izana da. Orain plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak 1973-1984 liburuan, UEUren sorreratik hasiz 1984an Aralarreko batzarra egin artekoak jaso ditu. Geroxeagorako utzi ditu ondorengo gertaerak eta haien inguruko gogoetak bilduko dituen idazlana.


Literatura vasca desde la Transición
Jon Kortazar Uriarte
Ediciones del Orto
94 orrialde
5 euro



Jon Kortazar Atxaga aztertzen


Jon Kortazarrek gaztelaniaz plazaratu duen lan honen izenburu zehatza Literatura vasca desde la Transición. Bernardo Atxaga da, eta bertan, Joseba Irazu Garmendiaren datu biografikoak eskaintzeaz gainera, frankismoaz geroztik euskal literaturak jasandako arazoen nondik norakoak azaldu eta Bernardo Atxaga ezizenez izenpetzen duen idazlearen figura eta azken nobela ez beste idazlan guztien inguruko xehetasunak azaltzen ditu Jon Kortazarrek. Horrez gain, aipatu testu horien arteko hautaketa bat ere gehitu dio bere lanari, eta zenbait poema, ipuin edo nobelen zati batzuk jarri ditu euskaraz eta gaztelaniaz, Etiopia, Trikuarena, Bi anai, Obabakoak, Gizona bere bakardadean, Zeru horiek eta Groenlandiako Lezioa lanetara irakurlea gertura ahal dadin.


Belar-hostoak
Walt Whitman
Hiria
67 orrialde
7,50 euro



Walt Whitman-en poemak


Walt Whitman-en ahotsa haizea bezain azkar abiatzen da inorantz eta aldi berean toki guztietarantz. Den-dena maitatzen du, maitatzen ahalegindu gabe. Haren ahotsa isuri, barreiatu egiten da eta ez dago harrapatzerik. Eskuzabala da, grinatsua, eta eternalki maiteminduriko emakumearen edertasuna darama atxikita. Horrela aurkezten du Xabier Galarretak Ameriketako Estatu Batuek XIX. mendean izan zuten olerkaririk esanguratsuena, Hiria argitaletxearen Parnaso sailean Walt Whitman-en Belar-hostoak olerki bildumari egin dion edizioa plazaratzeko orduan. Bere lirikotasunak eta erritmo askean idatzitako poemek eman zioten ospea 1819an sortu eta 1891n zendu zen Walt Whitman-i, bere olerkietan Ameriketako izpiritua eta bere garaiko joera guztiak jasotzen ahalegindu zen poetari.


Zehar
Batzuen artean
Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia
52 orrialde



Erresistentzia eta sormenaren artekoak


Kapitalismoak sormen indarra bereganatu duela, eta eskuratze prozesu horretan sormena eta erresistentzia ahalmenen arteko dibortzio lazgarria gertatu dela baieztatzen da Zehar aldizkariaren 51. zenbakian. Hain zuzen gai horren inguruan egindako hausnarketak eskaintzen ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Nolanahi ere, hausnarketa horien jatorrizko bertsioari ematen zaio lehentasuna aldizkarian, eta bertan ez dira testu guztiak hiru hizkuntzetan eskaintzen. Web orrian, ordea, hiru bertsioak ditu Zeharek. Beraz, irakurleren batek urtean hiru aldiz kaleratzen den aldizkaria osorik euskaraz -edo gaztelaniaz edo ingelesez- irakurri nahi balu, jo beza arteleku@gipuzkoa.net-era.


El mundo de los Pirineos
Batzuen artean
Sua
129 orrialde/ 5 euro



Itoitz ureztatzen den bitartean, batzuk argirik gabe


Berrikuntza ugari eskaini nahi izan dizkie bere irakurleei mendia, kultura eta natura ardatz dituen El mundo de los Pirineos aldizkariak, azken zenbakian ikus ahal izango duten bezala. Dena den, jarraitzen du ohiko dituen argazki gogoangarri horiek agertzen eta baita izaki bizidunen garapen eta jardunean eragina duten giro, egoera eta zertzeladak oso arretatsu zaintzen ere. Horregatik dakartza kontura hainbeste herri desagerrarazi dituen eta Pirinietako mapa aldatzera datorren Itoizko urtegia.


Poeta New Yorken
Federico García Lorca
Erein
126 orrialde
8,50 euro



Juan Luis Zabalak euskaratutako Garcia Lorca


Erein argitaletxeak plazaratutako Poeta New Yorken Federico Garcia Lorcak 1929 eta 1930 urteetan idatzitako Poeta en Nueva York olerki liburutik Juan Luis Zabalak eginiko euskarazko bertsioa da. 1898an Granadan sortu zen Garcia Lorca, Rafael Albertirekin batera 27ko belaunaldiko poetarik ezagunena dena. Literatura ezezik, musika eta marrazkia ere landu zituen. 1919an Madrilgo Ikasleen Egoitzan sartu zen eta bertan ezagutu zituen Dali, Buñuel, Prados, Alberti, eta beste artista batzuk, gerora garrantzi handikoak izan zirenak. Canciones, Romancero gitano eta Poema del cante jondo argitaratu zituen, Andaluziako molde tradizionalak landuz. New Yorken izan zenean, ordea, han beste era bateko poesiagintza landu zuen, garaiko joera berriekin lotura estuagoa zuena. Poeta en Nueva York bere libururik abangoardistena da. Garcia Lorca, halaber, antzerkigile handia izan zen, Mariana Pineda, Bodas de sangre, Yerma edo La casa de Bernarda Alba bezalako antzezlanen egilea. 1936ko abuztuan Gerra Zibila hasita, frankistek Granadan atxilotu eta fusilatu egin zuten idazle handia.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude