Urtarrileko hostoak


2021eko uztailaren 28an


Itsasoari begira
Amets egin dut bart Brandano monje irlandarrarekin, irla bat zelakoan balea baten bizkarrean sua piztu zuen harexekin. Ni itsas pasealekuko balkoi horietako batean nengoen eta, kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut. Brandano ezagutu dut bere ontzi txikiaren brankan, bizar zuri luze batez, tunika zuri luze batez. Oihuka hitz egin dit, marinelek "arria!" esateko erabiltzen duten tonu latz kresaltsu horretan:
«Euskaldunek fama duzue ontzi ezgauzen gainean iritsi zinetela munduaren Akelarreetaraino. Handiak dituzue, berdin ezinak, zuen kostako arrantzaleen balentriak; itsasgain guztietako distirek zuen aberriko marinel ausarten ibilerak eta kontakizunak dituzte entzunenak eta estimatuenak. Baina ontzi ezgauzei literalki erreparatu izan bazeniete »objektu material ez diren ontzitzat edo benetan ezgauzatzat hartu izan bazenituzte», ohi izan duzuen baino sarriago abiatuko zineten espirituaren Akelarreetarantz».
«Akelarreak! Ez dira, baiki, argazki zaharretan edo grabatu antzinakoetan ageri, alferrik bilatuko dituzue mapetan eta bitakora-koadernotan. Irudimenaren eskolan ikasi izan bazenute, gehiagotan iritsiko zineten Akelarreetara. Jakizue, ikas ezazue behingoz, ontzi ezgauzetan sinesten ez duenaren nabigazioa nekez heltzen dela ikusi eta entzun eta ukitu egiten den mundua baino haratago, Akelarreetaraino».
Esnatu naizenean, itsasoari begira dauden balkoi horietako batean nengoen eserita. Baina nire begien aurrean ez zegoen ontzirik, ez Brandanorik. Belaunen gainean, ordea, Álvaro Cunqueiroren Fábulas y leyendas de la mar liburua, Noticias de Navidad con el mar de fondo kapitulua bukatzen den orrialdean zabalik…

Konparazioak
Eguzkia joan eguzkia etorri, komunikabideek ia egunero ematen digute Espainian ia egunero gertatzen den emakumeen kontrako indarkeriaren albisteren bat, Max Aub-en "Nirea zelako akabatu nuen" terrible hura eguneratzen duen errealitate ulertezina.
Indarkeria politikoa gertatzen den aldiko, agintariek eta komunikabideek hor gogoraraziko dizute: "Europa osoan, Irlanda eta Euskal Herria baino ez dira terrorismoak lekua duen eskualdeak". Errepideetako istripuen izugarrikeriari irtenbideren bat emateko neurriak gogortu behar dituztenetan, beti gogoraraziko dizute Frantzian edo Alemanian edo auskalo non askoz ere gogorragoak direla neurriok.
Emakumeen kontrako indarkeriarekin, ordea, sekula ez dute estrapolaziorik egiten, ez dituzte Frantziako edo Alemaniako edo auskalo nongo estatistikak ematen. Datu faltan nago, beraz, baina saia dezadan hipotesi bat: Espainian emakumeen kontrako indarkeriaren kasu gehiago gertatzen dira Europako estatu aurreratuenetan baino. Hala balitz, non bilatu beharko nuke horren muina? Arrazoi historikoak, kulturalak, ekonomikoak arakatzen hasi beharko nuke, kontu garbia da. Baina, in margine badarik ere, heldu beharko nioke anekdotikoa dirudien kontu bati: "Nirea zelako akabatu nuen" Max Aub-en espresioaren euskal itzulpenak ez du jasotzen gaztelaniazko orijinalak duen jenero-marka: "La maté porque era mía" dio hain sarritan txiste moduan entzun dugun esaldi makabro gaztelaniazkoak.
Kontu anekdotikoa dirudi, baiki, badakit hizkuntzak ezin duela hipotesia nagusia argitu -Espainian emakumeen kontrako indarkeriaren kasu gehiago gertatzen dira Europako estatu aurreratuenetan baino-. Halere, segi diezaiodan neure arrazoiketari, eta eman dezagun aurreko hipotesiak segidako ondorioa ematen duela: guk uste baino gehiago »gure azpikontzientzia blindatzeraino!» eragiten du hizkerak eguneroko bizitzan, eguneroko jokabideetan, eguneroko indarkerian.
Euskara jenero-markarik gabeak libratu egiten al gaitu jenero-indarkeriatik? Kia! A zer nolako bizkotxada! Baina "nirea zelako akabatu nuen" esaten duenak jabetza markatzen du. "La maté porque era mía" esaldiak, aldiz, jabetzaz gainera, jabearen jeneroa. Batetik bestera dagoen aldeak zer nolako eragina duen aztertzerik bagenu… Erabateko zein besteko estruktura ezkutu horiek gugan duten eragin ezkutu hori ezagutuko bagenu… Hizkuntzaren boterea zehaztu eta azter bageneza… Hizkuntza-indarkeriaren ispiluan begiratu eta arrok eraikitako botere izugarriaren itzala filmatzerik bagenu…
Edonola ere den, hor dauzkagu egunerokotasunaren erakusleihoan aho-muinetan gustu txarra uzten dizuten albiste terrible horiek, arrazoiei buruzko azterketa falta, izurri horrekin akabatzeko borondate ezaren handia…

Antzarak lumatzen
Inorengatik antzarak lumatzen ari dela esaten denean, poz-pozik dagoela adierazi nahi da.
Garai batean, idazteko baliatzen ziren antzaren lumak.
Bi kontuen loturak ez dakar, nahitaez, idaztea zorion-iturria dela liokeen ebidentziarik.
Baina Bernardo Atxagaren azkenak antzarak lumatzen aritu balitz bezala idatzitako testu baten poza transmititzen du, antzarak lumatzen egoteko moduko emaitza lortu du.

Kopeta behar du!
Epaileak: François Léotard jauna, egia da 1993-1995 urte bitartean Frantziako Defentsa ministroa izan zinela?
Ministroak: Halaxe da.
Epaileak: Egia da urte horietan zure Ministerioko Erretserba diruetako hainbat sos zure alderdi politikora desbideratu zenuela?
Ministroak: Ni baino lehenagoko hainbat ministrok eta presidente batzuek egin duten bera egin dut nik, ez besterik. Ez dut legez kanpoko ezer egin izanaren kontzientziarik. Ez naiz diru horrekin aberastu, nire alderdiak jaso zuen azken-azkeneko zentimoa ere.
Epaileak: Zure ustez, diru desbideratu horiek demokrazia indartu zuten.
Ministroak: Jakina.
Epaileak: Eta ez zitzaizun burutik pasatu diruok itzultzea?
Ministroa: Ez dut ezagutzen horrelakorik egin duen ministro bakar bat ere.

Erretiroarena
Arzalluz, González, Pujol, Aznar… Kastako politikari asko agur esaten ari zaigu egunotan.
Politikariek zein gutxi idatzi duten ikusita »beren ideia politikoak idatziz finkatzeak eragiten dien hozkia gogoan», honako legea ezarriko nuke inori legeak jartzeko barrenik eta ahalmenik banu: kargu politikoren bat hartzerakoan diru-aitormena egiteko eskatzen zaien bezala, exijitu biezaie hiruzpalau orrialdetan emandako ideia politiko nagusien aitormena. Hau eta hau dira nire pentsamendu politikoaren ardatzak; ez dut sekula hau eta hau onartuko; ez naiz hortik eta handik pasatuko; hau eta hau lortzea dut helburu.
Kargua uzterakoan, ideien aitormena eta bizitza publikoaren arteko aldeak aztertuko lituzke epaimahai independente batek.
Besterik ez.
Hala ere, nago errazago egingo dizutela guztiek ere aberastasunen aitormen idatzia, ideiena baino.

Adargilia
Adarretatik heltzea gustatzen ez zaien animaliengatik esan ohi da adargiliak direla. Badira gai adargiliak ere: gai tabuak, kartzelara eraman zaitzaketenak. Espainiako monarkia, esate baterako. Edo Frantziako Mariannek sinbolizatzen duen grandeur delakoa.
Gurean, aldiz, abertzaletasunaren edo euskalgintzaren alde txikiren bat zalantzan jartze hutsa da susmagarria, gai adargilia: heterodoxiatxo apal batek ostrazismoaren kartzelara eraman zaitzake.


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude