Humpty-Dumpty


Alizia ispiluaren beste aldera joan zenean, Humpty-Dumpty aurkitu zuen, eta elkarrizketa hau izan zuten:

«Ez dakit zuretzat "ospea" zer den», erran zion Aliziak.

Humpty-Dumptyk arrapostu, irri zuriaz: «Nolaz jakinen duzu ez badizut azaldu. Hauxe erran nahi nuen : "Horra erreferarik gabeko argudio ederra!"».

«Baina, baina, -Aliziak ihardetsi- "ospea" ez da "erreferarik gabeko argudio ederra"».

«Nik hitz bat erabiltzen dudanean »erantzun zion Humpty-Dumptyk dena mespretxu» niri laket zaidan erran nahia dauka ... ez gehiago, ez gutxiago».

ETAren ekintzak definitzeko "terrorismo" hitza erabiltzen denean, erakundeari ez zaio gustatzen. Ez eta guri ere. Abertzaletasunaren pizkundea, nazionalismo iraultzailea, mende bukaerako Europan izan den ezkerreko mugimendu erradikal herrikoiena ... hori guzti hori ETAren historiari lotua dago, eta hurbiletik edo saihetsetik historia horren partaide izan garen hainbesteri ez zaigu laket erakunde armatuaren lerratze terrorista.

Askok ez dute horrela ikusten, eta fermu dioskute ETArena ez dela terrorismoa. Omen, militanteek dituzten borondate eta helburuekin, ezin terrorista izan daitezke; gero, ETAk ez ditu bere ekintzak zibilak hiltzeko egiten, eta inoiz hilak badira istripuz edo indar errepresiboen axolagabekeriaz gertatzen dira. Eta, bukatzeko, bueltarik gabeko argudioa, erdaraz euskaraz baino argiagoa dena: "por Euskadi se muere y por España se mata".

Bale. Baina direnak badira. Terrorismoaren funtsa zibilen kontrako bortizkeria da, eta haren erran nahia biktimen naturan finkatzen da, ez ekintzaileek beraiek ematen dituzten justifikazioetan. Justifikazioei so eginez, araudi unibertsal bat baizik ez da: gauza bera eginik ere, terrorismoa ez dela inoiz gurea, terrorismoa beti besteena da.

Alta, kontzeptu politikoak ez dira etsaia gutxiesteko irain soilak: edukia badute. Izua sortzeko zibilen aurkako ekintza bortitzen estrategiari deitzen zaio terrorismoa; gobernuek erabiltzen dute, eskuin muturrari gustatzen zaio, baina gobernu zapaltzaile baten makurtzeko eta helburu politiko askatzaileak lortzeko erabiltzen denean ere, izen bera darama: terrorismo. Indar okupatzaile eta errepresiboen aurkako ekintza armatuetatik ongi bereiztu dute bi azken mendeetako iraultzaile argienek, eta horregatik arbuiatu dute.

ETAk, bere historian, 340 bat zibil hil ditu. Batzuk, 32 hautetsi bezala, zuzen zuzenean; beste batzuk, militar eta polizien aurkako ekintzen saihets ondorioetan; gainerako guztiak, denboraz emendatu den proportzioaz, atentatu itsuen biktima hutsak. Gehiago dena, "nahigabeko istripuak" errepikatzen direnean, ezin esan daiteke "nahigabekoak" eta "istripuak" direla: biktima horiek asumituak dira, bestela ez lirateke errepikatuko, eta izuaren estrategia erabaki eta asumitu baten barnean dute lekua. Inork uste badu terrorismoa egokia dela, erran beza; nihilistek horrela zuten eta dute egiten. Baina, otoi, egin eta erranaren arteko lotura ez dezagun bistatik gal.

Bestela, Humpty-Dumptyren sindromean erortzen gara. Terrorismoa, jende-eskubideak eta antzeko kontzeptuak aipatzen direnean, hitz horien zentzua -bere eduki ezkertiar eta aurrerakoien mugen barnean ere» ez dator bat ezker abertzaleak ematen dienarekin. Isolamendu politikotik ateratzeko ez da bide hoberena, are gutxiago irtenbide negoziaturik kausitzeko.

Non bilatzen dena ez den diziplina "militarra". ETAk mezua igorri die "terrorismo" hitza erabiltzen dutenei: azalean, hitz gordin eta mingarriez kexatzeko eskubide naturala erakusten du; azpian, idazleek, kazetariena ikusita, abisatuak direla irakurri dute.

Eskertuko genieke estilo-liburua eta mehatxua ez nahastea.

Aliziak ere ezin izan zuen Humpty-Dumpty-ren erantzuna jasan, eta oldartu zitzaion: «Kontua, jauna, hauxe da: ez dela batere segurua hitzek ukanen dutela zuk eman nahi diezun zentzua».

«Kontua, haurra, sinple-sinplea da: nagusia nor den, eta kitto».


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude