Hauteskunde kanpainan


2021eko uztailaren 27an
Martxora bitartean ariketa politikoa iritzi publikora zuzenduriko komunikazio lehiarekin identifikatu daiteke. Hauteskundeetara arte denbora, irudia eta eduki politikoen kudeaketa kalkulatuan arituko dira alderdi guztiak. Etxetik begiratuta, Espainiako Estatu osoan ordezkaritza duten alderdien arteko Moncloarako lehia Hego Euskal Herriko espazio politikoan ematen ari den borroka konplexuarekin nahastuko da.

Marketing politiko lan berezia egiten ari den Jose Luis Rodriguez Zapaterok Moncloarako bidea baino zerbait gehiago du jokoan: bere jarraipena ziurtatzea. Hauteskundeak galdu arren oposizio sendo bat egiteko inolako aukerarik gabe geratzeak krisi serioa piztuko luke alderdi honen barruan. Hauteskunde kanpaina hautagai guztientzat konfiantza une bat gerta ohi den arren, emaitza txarrek memoria dantzan jartzen dute, ia beti okerrerako. PSOEri norabide zehatza eta barne sendotasuna falta izan zaio orain arteko oposizio lanean. Boterea galdu zuenetik ez du lortu barne antolakuntza eta sendotasun ideologikoari erro errotik heltzea, bere ekintza politikoa etengabeko hauteskundeen gurpilaren menpekotasun politiko horretara baldintzatua egon da, ausardia falta izan zaio PPrekiko morrontzarekin apurtuz bide propioari ekiteko. Iritzi publikoari kostatzen ari zaio PSOE talde politiko serio, batu eta eraginkor batekin identifikatzea. Egia da botereak sendotu eta uztartu egiten duela, baina botererako bidean ere sinesgarritasuna eskaintzea ezinbestekoa dirudi. Zapaterok bere proiektua heldu eta etxea ordenean jartzeko denbora behar du, hauteskunde hauek denbora horren lorpen lehia lirateke.

PP aldiz pitzadura gehiegirik gabeko estatuko alderdi itxuran atera da. Bere estetika kontserbadorea zokoratu asmoz »posible zaion neurrian» diputatuen nahiz senatarien ganberak zentro aldera bideratuko ditu. Raxoi dagoeneko presidente modura aurkeztu da hauteskunde hauetan: esperientziaren, zentzuzko jarreraren, Espainiaren alde, eta erakundeen egonkortasun irudiarekin jokatuz. Raxoik Aznarrek baino irudi atseginagoarekin jokatzeko aukera du. Rato ekarri du ondora, memoriatik datu ekonomikoak interesatzen zaizkio soilik eta, gainontzeko guztia, ganbara ilunera. PPk orainarteko gobernu ariketaren baldintzak ziurtatzeko gehiengo osoa nahi eta behar du, ez lortzean egon daiteke PSOEk burua altxatzen hasteko baldintza.

Gerrak eta sarraski ekologikoak »bat bateko geure bizitza kalitatea ukitzen ez dutenez» eragin politiko erlatiboa duten elementuak direla frogatzen ari garen garai hauetan: Ezker Batuak (EB) gauzak zailak ditu, PSOEk errekuperatzeko premiak, oro har, kontzientzia kritikoa txikitzen ari zaion gizartearen nondik norakoak eta komunikazio taldeen babes faltak EB beste plano batean kokatzen du hauteskunde prozesu honetan.

Hego Euskal Herrian gauza konplexuagoa da. Alderdi konstituzionalistak elkarrekiko lehian abertzaleekiko kritiketan eta euskal arazoan topatuko dute bultzada. Baina helburua, ia beti bezala, estatua da. Alderdi abertzaleen espazioan ez Madril, baizik eta euskal espazioaren banaketa dago jokoan. Euskal abertzaleen arteko lehia oso baldintzatua egon da «euskal arazoa»rekiko alderdi bakoitzak mantendu izan duen jarreraz. Baina euskal arazoak, arazo izaten jarraitzen duen arren, aldaketa serioa bizi du eta alderdi politikoek egoera berrira egokitzeko bidean dihardute. Batasuna antidemokratikoki legez kanpo baina geroz eta ilegalizatuago dago, euskal gizartea geroz eta apustu sendoagoa egiten ari delako auzi politikoa demokratizatzearen alde. Egoera honek, azkar edo beranduxeago, Ezker Abertzalearen transformazioa suposatuko du. Aktore politiko bat baino gehiago hipotesi horretan ari da lanean dagoeneko, eta sarritan, hipotesiak errealitate berrietara gerturatzen gaituzte politikan. Egoera honetan lau errealitate jarri dira agerian: Nafarroako abertzaleen erreferentzia berria, EAJren nagusitasuna EAEn, espazio sozialdemokrata abertzale sendoa osatzeko oraindik dauden zailtasunak eta Ezker Abertzalearen arazoak aurrera egiteko.

Hegoaldean hauteskunde kanpainak Nafarroan izan du abiapuntua. Nafarroa Bai aukerak Nafarroako abertzaleen artean ilusioa piztu lezake eta, proiektua heltzeko dagoen arren, legez kanpo dagoen Ezker Abertzalearen espazioari min handia egin diezaioke.

EAEri dagokionean ere espazio politikoaren antolaketa garaian gaude. EAJk Eusko Alkartasunari dei egin dio lankidetza egonkorra osa dezaten, Imazen buruan abertzaletasun zibikoan oinarrituriko talde sendo baten irudia dago. Ezker Abertzalearen transformazio egoera bultzatu eta ez abertzaleekiko komunikazioaren lidergoa hartu Ibarretxe planaren nondik norakoak kudeatuz. Eusko Alkartasunak ordea barne eztabaidan dihardu, EAJrekin lankidetza ala Ezker Abertzale berri baten espazioa osatzera ausartu. Ez du aukera erraza.

Hauteskunde hauetan Aralar izango da galdera ikur garrantzizkoa EAEn. Aralar bere iraupena ziurtatzen ari den esperientzia gertatzen ari da. Ezker Abertzaleko kultura politikoarekin apurtu gabe beste erreferentzia bat eraikitzen ari dira ezker abertzalearen esparruan. Aralarren garapena legez kanpo jarri duten Ezker Abertzalearen transformazioarekin zuzenean loturik dago. Koalizioan ala bakarrik Aralarrek etorkizuneko ezkerreko espazio horren eraikuntzan dihardu.

Egoera benetan zailean diharduena legez kanpoko Ezker Abertzalea da. Gainontzeko alderdi abertzaleek Bergarako deialdia ez dute kontutan hartu ere egin. Aukera politiko bat eta jende multzo handia sistemaz kanpo egoteak demokrazia txikitzen du. Euskal politikagintza Batasunarik gabe berrantolatzen ari da eta hauek zerbait egin beharko dute, baldin eta eragin politikoari eutsi nahi baldin badiote. Hala ere, inozokeria da pentsatzea ETAren auzia bertan behera geratuko dela Ezker Abertzalearen transformazio beharrengatik. Arazo horri konponbidea eman beharko zaio eta konponbidea zenbat eta elkarrizketatuagoa, adostuagoa eta azkarragoa izan guztiontzat hobe.

Martxoko hauteskundeetan alderdi konstituzionalistek estatuko lehia eta baldintzetan dihardute. Alderdi abertzaleentzat indarrak neurtzeko momentu ona da eta batez ere abertzaleen espazio hori nola antolatzera doan ikusteko momentuan gaude.


Azkenak
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Gero Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


ANALISIA
Trumpismoa Espainian

Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


Eguneraketa berriak daude