Zuloak tapatzeko txipak

  • Pertsona elbarrituek askorentzat ikusiezinak diren oztopoak gainditu behar dituzte egunero. Hirigunean ibiltzeko, eraikinetara sartzeko, garraio publikoa erabiltzeko nahiz lana aurkitzeko unean traba ugari topatzen dute eta sarri, baita elkarrekin komunikatzean eta informazioa jasotzean ere. Esparru honetan teknologia berriek abantaila franko ekarri dizkie, baina oraindik bide luzea dago egiteke.

2021eko uztailaren 27an
Europako Batasuneko Kontseiluak 2003a Ezgaitasuna duten Pertsonen Europako Urtea izendatu zuen. Hala, minusbaliotasunari buruzko datu ugari eman zituzten jakitera iaz eta hedabideek elbarrituek egunero gainditu behar dituzten oztopo eta aurreiritzien inguruko informazio ugari eskaini zuten.

Arreta bereganatu duen arloetako bat komunikazioarena eta, ondorioz, teknologia berriena izan da. Minusbaliatu fisikoen arazoei aurre egitea helburu duten talde eta erakundeek zalantzarik ez dute aurrerapen teknologikoek abantaila ugari ekarri dituztela. Dena den, oraindik lan handia egin behar dela diote, ezinduek teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera guztiez gozatzerik ez baitute gaur egun.

Aurrerapausoak emateko asmoz, joan den abenduan Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea (APTES) jaio zen. Teknologia berriak minusbaliatuei eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsona nagusiei hurbilaraztea du helburu eta besteak beste, Inasmet eta Ibermática enpresek, Donostiako Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gureak elkarteak hartu dute parte proiektuan.

Erakunde horiek ezagutza zientifiko eta teknologikoa orain arte bereziki unibertsoaren ikerketara, esparru militarrera, industria farmazeutikora, garraioen sektorera eta telekomunikazioen arlora bideraturik egon dela gogorarazi dute. APTES-ek teknologia arazo sozialak konpontzeko baliatu nahi du eta asmo hori errealitate bihur dadin unibertsitate eta enpresetan hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Hala, aurten zenbait mintegi, konferentzia eta lan-batzorde antolatuko ditu bere helburuak osasun, ingeniaritza, komunikazio, enpresa, soziologia, ikerketa eta justizia arloetako profesionalei ezagutarazteko.

XMadina enpresaren Etsedi proiektua

XMadina Tecnología Adaptativa S.L. enpresak Donostian du egoitza eta bere helburua minusbaliatu fisikoen beharrak asetzea da. Eragile nagusia Xabier Madina kirolari eta informatikari azpeitiarra da. Madina Amue Elbarrituen Kirol Elkartearen sortzailea da eta 1990az geroztik Espainiako slalom eta atletismo txapelketetan makina bat aldiz izan da garaile. Enpresaren web gunean azaltzen duenez, "bizi garen gizartearen aurrean minusbaliotasun fisiko bat edukitzeak dakartzan ondorioak berezko esperientziagatik ezagutzen ditugu, eta hori da guretzat tresnarik onena gure eguneroko beharrei konponbiderik eraginkorrena eskaintzeko". Helburua hori izanik, XMadina enpresak Etsedi proiektua sortu du Euskaltel fundazioaren babesarekin. Proiektu honek XIV. Toribio Etxeberria sarietan 2. saria lortu zuen pasa den urtean eta ezintasun fisikoa duten lagunek idazteko orduan dituzten zailtasunak murriztea du xede. Minusbaliotasun fisiko handia duten pertsonak ohituak daude joystick edo kontrol palankarekin lan egitera. Gurpildun aulki elektrikoa adibidez horrela maneiatzen dute. Dena den, botoiak dituzten tresnak (teklatuak, saguak, telekomandoak, telefono mugikorrak eta abar) erabiltzeko arazo handiak izan ditzakete. Objektu horietako batzuk idatzizko komunikazioan berebiziko garrantzia dute eta pertsona hauentzat sarri komunikazio mota hori eraginkorrena izan daitekeela kontuan izanik, normaltasun osoz maneiatu ahal ez izatea traba handia da eurentzat. Etsedi proiektuak zailtasun horiek gutxitzea du helburu.

XMadina enpresak hitzak modu azkar eta egokian idazteko sistema asmatu du. Joystick-ak dituen zortzi posizioetan tekla birtual bat kokatu eta espainiar alfabetoko 27 letrak tekla horietan banaturik jarri ditu. Erabiltzailea hitza idazten hastean, ordenagailuak idatzitako karaktere horiekin bat datorren hitzak proposatuko ditu. Hartara, erabiltzaileak hitz horietako bat aukeratuko du, hitz osoa idazteko beharrik izan gabe. Sistema honekin 80.000 hitz desberdin dituen hiztegiko edozein hitz hautatu ahal da eta gainera, erabiltzaileak hasierako hiztegian agertzen ez diren hitzak sortu eta sistema bere behar lexikoetara moldatzeko aukera du.

Sistema honek erabilera ugari izan ditzakeela dio Madinak. Gutako askorentzat hain sinpleak diren gauzak egiteko aukera emango omen du, hala nola, musika entzun, bideoak eta DVDak ikusi, Interneten nabigatu edo mezuak posta elektronikoz bidaltzeko.

Etsedi proiektuari buruzko azalpen gehiago www.xmadina.com helbidean duzue.

Gor-mutuak eta ikusmen arazoak dituzten lagunak

Orain arte mugitzeko zailtasunak dituzten lagunei buruz hitz egin dugu, baina badira teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailez balia daitezkeen ezindu fisiko gehiago. Horien artean daude, adibidez, gor-mutuak eta ikusmen arazoak dituztenak.

Itsuek eta ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere komunikazioa errazten duten gero eta tresna gehiago dute eskura. Interneten pantaila ikusi beharrik izan gabe nabigatzea ahalbidetzen duten hardware eta softwareak garatu dira, esaterako. Dena den, bada gainditu gabeko oztoporik. Dispositibo hauek (braille inprimagailuak adibidez) garestiak dira eta horiek erabilgarriak izan daitezen egokiturik dauden web guneen kopurua oso txikia da. Eta kontuan izan behar da dispositibo hauetako batzuek ez dutela deus balio baldin eta webmasterrek web guneak ikusmen arazoak dituzten pertsonak kontuan izan gabe egiten badituzte.

Web guneetako hizkien neurria txikiegia izateaz gain koloreen arteko kontrastea sarri ez da egokia. Hainbat web gunek arazo hori konpondu dute, minusbaliatuei eskainitako bertsioen bidez. Bertsio hauetan hizkien neurria handiagoa da eta koloreen arteko kontrasteak egokiak dira, koadro, argazki eta grafiko gutxi dituzte... Eroski Taldea Fundazioak adibidez egokitu du bere web gunea (www.fundaciongrupoeroski.es). Ezinduentzako bertsioa goiko menuan klik eginez ikus daiteke.

Laguntza handiagoa eskaintzen duten programak ere badira -ordenagailuetarako egokitutako letra handitzaileak adibidez-. Interneteko estandarrak finkatzen dituen w3 Consortium erakundeak horietako batzuk biltzen ditu www.w3.org /WAI/References/Browsing helbidean. Bertan azaltzen diren programak webmasterrei zuzendurik daude.

Itsuen kasuan aipatu arazoak ezin dira tamaina edo kolorea aldatuz konpondu eta horiek gainditzeko sistema konkretu batzuk eskuratu behar dira. Tifloteknologiaren (itsuentzat konponbideak aurkitzea helburu duen teknologiaren adarra) arloan lanean dihardutenek hainbat tresna garatu dituzte. Aukera bat idazki-ahots bihurgailua eskuratu eta pantailan ditugun testuak ozen entzutea da. Bestetik, Braille Lerroa eros daiteke, nahiz eta askoz ere garestiagoa den. Itsuek behatza ordenagailura konektaturiko Braille Arrastoaren gainean jarri eta pantailan ageri dena irakur dezakete.

Internet eta posta elektronikoarekin batera, bada gaur egun komunikazioaren arloan garrantzia ikaragarria duen beste tresna bat: sakelako telefonoa. Itsuek euren beharretara egokituriko hainbat modelo aurki ditzakete merkatuan. Telefono hauek erabiltzailearen ahotsari men egiten diote eta mugikorren funtzio guztiak eskaintzen dituzte.

Telebista alferrik
Aurrerapen teknologikoek gor-mutuei mesede egin dietenik »komunikazioari dagokionez adibidez» zalantzan jartzerik ez dagoen arren, esparru honetan ere oraindik asko dago hobetzeke. Gipuzkoako Gorren Elkartea, adibidez, kexu da Euskal Telebistak azpitituluak gaueko "Teleberri"ri soilik jartzen dizkiolako eta horrek euskaraz komunikatzen diren gor-mutuen eskubide berdintasuna urratzeaz gain kanpoko telebistak ikustera behartzen dituelako. ETBk Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren arabera telebista publikoak gutxieneko ordu kopurua errespetatzen du, baina Gipuzkoako Gorren Elkarteak nahikoa ez dela dio.


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude