Paisaiaren bidaia

  • Paisaia ez da beti berdina. Nork begiratzen duen alde handia dago eta begiratzen duen horren aldarteak ere badu zeresana. Eta paisaia ez da beti berdina mendeetan zehar aldatu egin delako eta aldatu dugulako. Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek prestatutako hitzaldian Euskal Herriko paisaiaren eboluzioa kontatzen dute historiaurretik gaur arte. Baserri, lursailen banaketa eta burdinolen bidetik egin dugu paisaiaren bidaia.

2007ko otsailaren 21ean
Euskal herriko historian zeharreko bidaia hasi aurretik paisaiaren garapena azaltzeko garrantzitsuak diren hiru ikuspuntu nagusi aipatuko ditugu. Dimentsio fisikoak naturak sortzen duena erakusten digu; esate baterako, mendia eta itsasoa. Dimentsio kulturalaren bitartez, egoera sozialaren araberako paisaia uler daiteke. Adibidez, Asturias eta Euskal Herriko paisaiek, nahiz eta fisikoki antzekotasunik izan, dimentsio kultural ezberdina dute. Eta azkenik, paisaiaren dimentsio subjektiboak paisaia norbanakoaren modura interpretatzea ahalbidetzen digu.

Euskal Herriko paisaiaren bilakaera kontatzeko abiapuntutzat historiaurrea hartuko dugu. Gizartea nomada zen garai hartan, naturaren arauak ziren nagusi, paisaiak idilikoak ziren. Egungo gizarteak askotan bilatzen duen ingurune hori zen, natura agintari zuen giro basatia, alegia. Hilerriak ditugu garai hartako ondare eta lekuko, gizakiak egindako artelanak, hala nola, trikuharriak, dolmenak eta menhirrak.

Historiaurretik Neolitikora jauzi eginez, nekazaritza paisaia bere lekua hartzen hasi zela ikus daiteke. Lursail landuek eragin handia izan zuten aldaketa edo garapen horretan.

Erromatarrak Euskal Herritik pasa ziren boladan, berriz, atlantiar Euskal Herrian artisauak eta merkatu txikiak sortzen hasi ziren. Gaztainondo eta mahatsondoek apaindu zuten ingurunea, gizakiaren lanaren adierazgarri. Euskal bailaretan nekazaritza elkarteak sortzen hasi ziren, epe historikoa eta etorkizunerako berebizikoa izan zen garai hartan. Salbuespenak salbuespen, XIX. mendera arte, Euskal Herri atlantiarreko paisaiaren ezaugarri nagusia baserri sakabanatuak izan ziren, natura jaun eta jabe zela.

Erdi Arora atzera eginda, artean baserririk ez zegoela erakusten du paisaiak, ez behintzat gaur ezagutzen ditugunen modukoak. Ordukoak txabolak ziren eta lursailek eta landek apaintzen zuten ingurunea. Horiek ziren, oro har, paisaia osatzen zuten elementu aipagarrienak. Ez dugu artzaintza ahaztu behar, hura ere oinarrizko jarduna baitzen Erdi Aroan. Baina aro hartan, paisaian eragin bortitza izango zuen gertaeraren lehen izpiak agertu ziren: burdinolak eraikitzen hasi ziren. Burdinolek basoak jan zituzten, izan ere, bertan zituzten lanerako lehengaiak (egurra, burdina eta ikatza).

Baserriak paisaian

Noiz eraiki zen baserria guk egun ezagutzen dugun moduan? Berezko baserria XVI. mendean jaio zen atlantiar Euskal Herrian. Ordura artekoak bordak ziren, artzaintzarekin lotutako eraikinak, ez zeuden berez baserriko lanei lotuak. Artzainak XVI. mendera arte bordetan bizi ziren, baina data horrez geroztik, aldaketak gauzatzen hasi ziren. Burdinari loturiko jardunak (XIV., XV. eta XVI. mendeetakoa) behea jo zuen. Mende haietan euskal burdina onena zen, nazioarteko merkataritzan jaun eta jabe. XVI. mendeko merkataritzan euskal portuak ere garrantzi handikoak ziren, bertatik esportatzen baitzen Gaztelako artilea.

Ontziolak eta sagardoa

Merkataritzak eta esportazioak itsasontzien beharra eragin zuten eta berauek eraikitzeko lantegi azpiegitura sendoa behar zuten, ontziolak, hain zuzen. Baina zer du ikustekorik horrek baserriaren sorrerarekin? Bada, itsasontziak eraikitzen jarduten zuten langileek sagardoa edateko ohitura zuten. Eta horra, sagardoa ekoizteko baserria sortu zen. Baserria ez zen bizileku izateko sortu, lantoki edo eraikuntza industrial moduan baizik, sagardoa egiteko. Egungo paisaian horren eredu Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria dugu (informazio gehiago: www.argia/sagardoa/historia-7.htm).

XVI. mendean 2.000 baserri eraiki ziren Euskal Herrian. Baserrien eraikuntzak ingurune naturalaren "kolonizazioa" ekarri zuen, egurra behar baitzuten eraikuntzarako. Baserriak altxatzeko teknikak Europan erabiltzen zituztenen antzekoak ziren eta ordura arte txaboletan bizi ziren artzainak pabiloi handietara joan ziren bizitzera.

Sagardoaren ordez artoa

XVII. mendean Euskal Herriko merkataritzak beherakada itzela izan zuen. Jada bertako burdina ez zen nazioarteko onena. Suedian altzairua egiten hasi ziren eta hemengoaren lehiakide sutsua bihurtu zen. Hori gutxi balitz, itsasontziak egiten ere hasi ziren. Mende berekoa da kontuan hartu beharreko beste gertaera nagusi bat: espainiar inperioak behea jo zuen. Horrek guztiak merkataritzaren eta ontzi eraikuntzaren beherakada ekarri zuen eta sagardo ekoizpena beste produktu iraultzaile batek ordezkatu zuen: Ameriketatik ekarritako artoak. Artoa Lapurdiko fraide batek Euskal Herriratu zuen 1612. urtean. Artoak paisaia aldatu zuen, baina naturari loturiko aldaketa izan zen. Baserriak eraikitzeko moduan ere gertatu zen aldaketarik: sagardo ekoizpenari loturiko eraikin erraldoi haiek altxatzeari utzi zitzaion eta baserri txikiagoak egiten hasi ziren. Artoaren ekoizpenak hartu zuenez garrantzia, jakiaren inguruko zereginak kontuan hartuta altxatzen hasi ziren baserriak. Beraz, baserri txikiek eta arto landek hartu zuten lekukoa XVII. mendeko Euskal Herrian, nahiz eta baserri handiek iraun zuten.

XVIII. eta XIX. mendeetan, ontziolen gainbehera zela-eta, langileak natur ingurunera itzuli ziren. Jauntxoak herri-lurren jabe egin ziren, eta beraz, gutxi batzuen eskuetara pasa ziren lurrak. Paisaia osatzen eta kolonizatzen zuten elementuak etxe txikiak, lur sailak eta sagarrondoak ziren. Euskal Herri mediterraniarrean, berriz, XIX. mendean, ekoizpen sistema aldatu zen. Ordura arte, alde mediterraniarrak, atlantiarrak baino neurri askoz ere garrantzitsuagoan, nekazaritzan oinarritutako gizarteari eutsi zion, baina XIX. mendean filoxera izeneko gaixotasunak mahatsondo ugari hil zituen.

XX. mendera iritsita, industrializazioaren eraginez, ordura arteko arto, artalde eta sagarrondoek osatzen zuten paisaiak aldaketa bortitza pairatu zuen. Paper-lantegiak eta trenbideak eraiki zituzten eta baita basoak suntsitu ere. Papera ateratzeko, pinuak landatzen hasi ziren, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Industrietako tximinien keek ere kutsatu zuten paisaia, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Nafarroan ez zuen hainbesterainoko eragina izan industrializazioak, nekazaritza gizarteak indarrean jarraitu zuen, baina Gipuzkoan eta Bizkaian baserri askok ateak itxi zituen eta baserritarrak industriara lanera bideratu ziren. Gipuzkoa eta Bizkaian baserritar asko sektorez aldatu zen; Nafarroan, berriz, Errekondo eta Galdos paisajistek azpimarratu zutenez, indar handiagoz eutsi zitzaion ingurune naturala ustiatzeari.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude