Ibarretxeren «negoziazioaren» aldeko jarrera


2021eko uztailaren 27an
Ibarretxe lehendakariak urteak daramatza gatazkak konpontzeko tresnatzat "elkarrizketa" eta "negoziazioa" aldarrikatzen. "Egunsentira arte negoziatzen jarraitzeko prest nago, ados jarri arte...". Horixe da, funtsean, Ibarretxek eta bere Gobernuak teorian daukaten filosofia. Errealitateak, baina, besterik dio... Eta ez politika kontuetan bakarrik. Ibarretxe prest dago herri honek jasan beharra duen eskubide urraketarik latzenaren adierazgarriak diren PPrekin eta PSOErekin hitz egiteko, baina ez du ezker abertzalearekin hitz egiten. Ezker abertzaleak ETAren indarkeria ez duela gaitzesten da horretarako ematen duen arrazoia. Azkeneko aurrekontuekin izan duen jarrera dugu beste adibideetako bat. Arlo sindikalean eta gizarte arloan ere gauza bat esan eta bestea egiten du. Ez ahaztu Ibarretxe dela euskal enpresarik handieneko nagusia. ELA STVk eta LABek, hau da, euskal gehiengo sindikalak, salatu egin zuten Ibarretxek funtzio publikoaren negoziazio kolektiboan izan zuen jarrera: jarrera agintzailea, harroa, inposatzailea, euskal gehiengo sindikalarenganako errespeturik gabekoa... izan omen zuen. Kasu hartan bere Gobernuak ez zuen "egunsentira arte" hitz egiten jarraitu; horren ordez, bi urteko akordioa sinatu zuen gutxiengo sindikalarekin, CCOO eta UGTrekin; soldata kontuak eta gutxi gehiago biltzen dituen akordioa sinatu ere. Horrekin bukatu zen negoziazioa. Ez zuten bestelako konturik negoziatu nahi izan; esate baterako: aldi baterako enplegua sendotzea, plantilak gaztetzea, errelebu-kontratua, bitarteko langileak, etab. Hauxe da Ibarretxeren eta bere Gobernuaren jarrera: aginduzkoa eta ultraneoliberala.

Langileen heriotzak ez dira errentagarriak. Argi dago: lehenengo mailako eta bigarren mailako heriotzak daude. Errentagarritasun politikoa daukatenak dira lehenengo mailakoak. Hau da, ETAren atentatuen ondorioz gertatzen direnak. Horrelako heriotzen aurrean segituan erreakzionatzen dute Lakuako eta Nafarroako gobernuek nahiz alderdi politikoek: atentatuak gaitzesten dituzte, manifestazioetarako deiak egiten, "terrorismoaren biktimen urteurrenak" gogorarazten dizkigute, poliziak eta justiziak hilketen errudunak edo arduradunak jazartzen dituzte, komunikabideen aldetik babes handia jasotzen dute... eta abar eta abar. Bigarren mailako heriotzek, ordea, ez daukate errentagarritasun politikorik. Lan istripuen ondorioz hiltzen diren langileez ari gara. Horrelako heriotzak lehenengoak baino askoz ugariagoak dira, gainera. Joan den 2003. urtean 150 bat langile hil ziren lan istripuz Euskal Herrian. Azken hamarkadan 1.000tik gorakoa izan da lan istripuz hildako euskal langileen kopurua. Lanean istripua izan eta bizitza guztirako ondorioak geratu zaizkien beste milaka langile ere ez ditugu ahaztu behar.

Bada, itxura denez, langile horiek ez daukate sufritzen duen eta laguntza nahiz elkartasuna behar dituen familiarik. EAEn instituzio bihurtu da, hipokresia handiz, urtean egun bat jartzea ETAren "biktimetaz" gogoratzeko. Baina lan istripuen biktimek, horiek ez dute izango urtean behin beraietaz oroitzeko eta beraiek aintzat hartzeko egunik; hori ere ez dute izango. Bigarren mailako heriotzen erantzuleek izen-abizenak dituzte, baina gobernuek eta politikariek ez dute inongo gaitzespenik egiten, eta are gutxiago antolatzen dituzte manifestazioak. Ez polizia, ez fiskalak, ez epaileak, inor ez da arduratzen heriotza horien benetako erantzuleak zein diren ikertzeaz eta erantzule horiek ofizioz jazartzeaz. Eta bien bitartean, komunikabideen munduak »telebista, irrati, egunkari eta abarrek», oro har, beste alde batera begiratu, eta eguneroko gertakarien artean sartzen ditu lan istripuak.

Lan istripuak ez dira halabeharrez gertatzen. Gertatzeko arrazoiak egoten dira. Enpresen prebentziorik ezak, eta, batez ere lan baldintza kaxkarrek zein sistema kapitalistak ezartzen duen produkzio politika izugarriak eragiten dituzte, orokorrean, istripuak. Legelariei, gobernuei, ikuskatzaileei, enpresariei, epaile eta fiskalei, sindikatuei, enpresa batzordeei eta langileei, guztiei dagokie lan istripuen erruaren puska bat. Edonola ere, legeak egiten dituztenena »lan baldintza kaxkarrak ahalbidetzen dituztelako» eta legeak zaindu eta betearazi behar dituztenena da erantzukizunaren zatirik handiena. Ibarretxe eta Sanz jaunak, noiz egingo duzue manifestaziorako edo kontzentraziorako deia langile baten heriotzaren ondoren? Lan istripuetan bizia galtzen dutenak ez al dira patronalen terrorismoaren edo legezko terrorismoaren biktimak? (izan ere, askotan istripuak eragiten dituzten lan baldintza kaxkarrak terrorismoa baitira: legezko terrorismoa).

Politikarien gutxieneko soldata. Zer egingo lukete politikariek hilean 460,5 euro edo 76.662 pezetako soldata izango balute? Bada, soldata horixe edo hori baino txikiagoa, hau da, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) % 75era arterainokoa, jasoko dute aurten Hego Euskal Herriko 100.000 pertsona baino gehiagok (Iparraldean hileko 1.154 eurokoa da LGS. Hegoaldekoaren bikoitza baino gehiago!!). Hori izan da Espainiako Gobernuaren erabakia, eta horri men egin diote EAEko nahiz Nafarroako gobernuek. Ez dute KPIa ere errespetatu, izan ere urteko KPI % 2,8 igo arren LGS % 2 bakarrik igotzea onartu baitute. Nahikoa da, barre gehiago ez politikariek beren buruari milioi askoko soldatak jartzeko ere erabiltzen diren zergak ordaindu behar izaten dituzten ehunka mila langabetu, pentsiodun eta langileen kontura!


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude