Guantanamon txoriek suizidatu egin nahi dute

  • Giza eskubideei munduan egiten zaien iseka basatienetakoa da Guantanamoko presondegi-kaioletan AEBetako agintariak egiten ari direna. Baina bidegabekeria juridikoaren azpian, Guantanomoko preso guztiek dauzkate izen, aurpegi eta ama bana.

2021eko uztailaren 27an

Peshawar eskualdera joanda -Afganistanen- Londresko The Guardian egunkariko James Meek kazetariak aurkitu ditu amerikarrek Guantanamon preso eduki eta gero libre geratu diren gizon bakanetako batzuk.

Delta zelai famatuan, Guantanamon, 660 pertsona dauzkate atxilotuta eta horien egoera juridiko ilegal eta basatia gero eta gehiago aipatzen ari diren arren, gizon horiek zulo hartan bizi dutenaz kasik lekukotasunik ez zen orain arte. James Meek-ek aldiz han eduki dituzten hiru gizon aurkitu eta aurkeztu dizkigu.

Suizidio ahalegin batekin hasi du kronika kazetariak, Abdul Razaq-ek kontatu dionak hunkituta. 31 urte ditu ingelesa irakasten duen gazte honek, eta aipatu dio nola ikusi zuen 2002ko udako egun batean beste preso bat, Shah Mohammed, bere burua urkatzeko lokarri bat kaiolako sareari lotzen, berarengandik bizpahiru kaiola harantzago. Oihal puska hari egindako korapiloak jadanik zintzurra estutzen zion eta itotzen ari zen poliki-poliki. Bera eta inguruko guztiak garrasika hasi ziren. «Estraina Shah Mohammed-i oihu egiten genion, gelditzeko, ez jarraitzeko, baina kasurik ez zigun egiten eta orduan zaintzaileei hasi ginen builaka. Nire bloklean ez nuen sekula ikusi horrelakorik. Berehala etorri ziren militarrak eta hartu eta eraman egin zuten, konortea galduta».

Razaq-ek kontatu duen hori izan zen Mohammed-ek Guantanamon egin zituen lau suizidio ahaleginetako bat. Orain, libre geratu ondoren, 23 urteko okin hau ere Afganistango Peshawarren bizi da. Gorputzez gaizki geratu dela esan dio kazetariari, baina batik bat buruan utzi dizkiola markak: «Ez dut irri egiten, ez dakit ezerekin plazer hartzen, eta gauez amesgaiztoak ditut beti».

Mohammedek bere buruaz eta familiaz kezkatuta egoteko motibo franko bazuen presondegi urrun hartan, baina suizidatzeko ahaleginetan une jakin batean hasi zen: inolako esplikaziorik gabe erabateko isolamenduko gela batera eraman zutenean hilabeterako. Ez ezer okerrik egin zuelako, baizik eta espetxearen arduradunak leku faltan zebiltzalako. Segurtasun handiko blokean (India block deitzen diote) ez da leihorik: lau horma, xaflazko teilatua, argi bat buru gainean eta haize egokituaren motorea, pizten dutenean sekulako hotza ematen duena.

Suizidio ahaleginaren ondoren, botika bereziren bat eman zioten Mohammedi. «Nik injekziorik ez nuen hartu nahi, baina zazpi-zortzi gizonen artean hartu eta inmobilizatu ninduten, pikura ezartzeko. Geroztik ezin nituen begiak ere mugitu, ez jaisteko eta ez jasotzeko. Iruditzen zait hilabetez eduki nindutela paralizatua».

13-15 urteko mutikoak ere bai

Beste kazetari batek, Augusta Conchigliak, Le Monde Diplomatique hilabetekarian deskribatu du Guantanamoko presondegia, beste zenbait profesionalekin hura ikusteko aukera izan baitu. Lau bloketan banatua, Delta presondegiak 1.000 pertsona hartu ditzake bere barruan, baina une honetan 660 dira han daudenak, 42 nazionalitatetakoak.

Delta zelaiaren irudiak eta deskribapenak erakutsi izan zaizkigu telebistatik, baina inork gutxik esan du 32 suizidio ahalegin gertatu dela denbora honetan, 21 atxilotuk eginak. Hango medikuak aitortu dio Conchigliari sei presotatik batek arazo psikologikoak dituela »gehienetan depresioa» eta 25ek tratamendu psikiatrikoa behar dutela.

Baina gainera, 13 eta 15 urte arteko hiru mutiko ere badauzkate amerikarrek preso Iguana Camp izeneko eraikinean. Kazetariek ezin izan dituzte ikusi, noski.
Baina Conchiglia eta beste kazetariek oraingo instalazioak ikusi dituzte, eta The Guardianeko kazetariak aurkitu dituen preso ohiek aldiz, X-Ray zelai famatua ere probatu zuten. Afganistango gerraren ondoren -»beste espetxe batzuetatik pasata- eraman zituzten Guantanamora.

53 urte ditu Mohammed Shagir-ek, zerrategi bateko nagusia da, eta bera izan zen X-Ray Campera iristen lehenetakoa. «Lehen hilabetea erabateko isiltasunean pasatua dut »dio Shagirrek» sei astez gure artean hitz bat egiten ere ez ziguten uzten, ezin genuen otoitz egin, are gutxiago otoitzerako deia».

Lau eguneko gose greba egin zuten orduan presoek, eta hitz egiteko baimena horrela lortu zuten, bazkaltzeko zituzten hamar minutuak luzatu eta liburu batzuk eskuratzeaz batera. Atxilotuaren arma unibertsal nagusia aurkitua zuten Guantanamon ere. Aurrerapauso txikiena ere lortzeko erabili behar izan dute geroztik.

Razaq irakaslea iritsi zenerako X-Ray itxita zegoen, baina atxilotuen artean protesta kultura bat zabaldua zen. «Ni iritsita laster gose greba handi bat egon zen. Gero batez ere ekintza indibidualak izan dira. Adibidez, identifikazio txartel plastikozkoak lepotik kendu eta matoiei muturrera botatzea. Hauek batzuetan gas paralizatzaileak jaurtikiz erantzuten ziguten».

Mohammed, Razaq eta Shagir-ek beren desgrazia guztian zortea izan dutela pentsatu beharko dute, bidegabekeria horiek guztiak jasan ondoren etxera itzuli direlako. Aldiz, Guantanamon geratzen dira 660 preso, inongo justiziaren babesik gabe eta demokrazia baten eskutik aspaldian ikusi den arbitrarietate handienaren gatibu.

Nazioarteko Gurutze Gorriak eta Human Rights Watch bezalako erakundeek salatuta, komunikabide nagusiak ere hasi dira »bi urte pasata» gaiaz arduratzen. Eta politikari amerikar batzuk -tartean Al Gore lehendakarigaia bera- ausartu dira Bushen administrazioaren desmasia hau garbi kritikatzen.

Baina hori baino gehiago beharko du gurpila gelditzeko. Kondenatuak izango direnentzako presondegi berria eraikita egongo da uztail honetarako. Epaiketak egingo dituzten batzorde militarrak osatzen ari dira. Eta gizon bakar baten nahikerien baitan izanen da dena: Paul Wolfowitz defentsako ministro ordeak hautatuko ditu epaileak, prokuradorea eta apelazio mahaia. Nolaz ez suizidatu?

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude