Euskal Herriaren Eguberria


2021eko uztailaren 19an
Argi berri, eguzki berri dugu negu aroaren ezaugarria eta Eguberriaren edukia. Naturaren izaerak berekin dakarren errealitate hau, kristauek iduri eta sinbolo hartu zuten Nazareteko Jesusen izaera adierazteko, bera zela alegia mundutarrentzako eguzki berria, argi berria. Eta argiarekin bizi berria eta zoriona. Zerbaitengatik errepikatzen da hainbertze, egun horietan, Eguberri zoriontsu, Zorionak. Baina, egiaz erran daiteke, gaur egun, Eguberri zoriontsu, Euskal Herrian? Desioa da, bai, adierazten duguna, baina.

Gogoeta honek 1975. urtera eraman nau, zeinean giro berezia izan baitzuen Eguberriak Euskal Herrian. Hilabete bat lehenago euskal herritar anitzen etxean botila xanpainak ireki ziren, Frankorekin batera berrogei urteko diktadurak azken hatsa eman zuelako. Edo, zuelakoan? Ondoko urtean, herrietako Besta nagusietan As-ka-tasuna kantua nagusi izan genuen, behin eta berriz, txarangarekin. Bai, biltzeko eta mintzatzeko askatasuna hasi baitzen, iritzi ezberdinak idazteko eta irakurtzeko aukera zabaldu. «Berrogeita hamar urtera ailegatu behar izan dut, zioen batek, lehen hauteskundeak ikusi ahal izateko». San Sebastian eguneko danborradarako ikurriña agertzea baimendu zuten. Hura zen sukarraldia! Ilusio eta zorion sukarraldia. Urtetan debekatuak egondako alderdi politikoak agertzen eta sortzen hasi ziren, eta bazirudien sufrimendu guztien akabaila eta arazo guztien irtenbidea ekarri behar zigutela. Euskara ere libre zen. Euskara itzaletik atera zen, indartzeko eta hedatzeko aukerak ugaritu zitzaizkion: euskaltegiak, ikastolak, eskoletako D eredua. Ustez, frankismoaren sasoia igaro eta sasoi berriari hasiera eman zitzaion: askatasunaren, aniztasunaren eta demokraziaren sasoia. Eguberriaren Berri Ona Euskal Herriarentzat gauzatu zela edota gauzatzeko bide lasterrean geundela sentitzen zuen anitzek.

Mende laurdena joan da ordutik. Eta egoera ilundu egin zaigu, hainbat ilusio ihartu, ametsak itzali. Frankismoa berritzen, indarkeria bizirik, presoak orduan baino gehiago eta etxetik urrunago, milaka senide eta lagun Espainiako kartzeletarako errepideak iragaten astero; zenbait etxetako senarra edo aita indarkeriak eramana; abertzaleak elkarrekin ere atergabeko liskarrean. Euskal Legebiltzarreko azken bilkura adierazgarri gertatu da; urte berrirako aurrekontuak ezin onartu, baina begira nola: abertzale batzuek, EAJ eta EAk, baietz, IUrekin; bertze abertzale batzuek, SAk, ezetz, PP eta PSE-EEk bezala. Ez dut jarrerei buruzko juzkurik eginen, ez baitut aztertzen hasteko asmorik eta astirik. Nola diren azpimarratu, soilik.

Euskararekiko pentsaezinezko erasoa bizi dugu Nafarroako agintariengandik. Dena den, hau ere erran behar!, ez sobera aldekoa Eusko Jaurlaritzaren jokaera ere. Elebitasun eta ofizialtasuna aldarrikatu eta 20 urteren buruan, Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, publikoak barne, gaztelania beharrezkoa da. Estatuko agintariena zer erranik ez. Euskara lantzea bera delitu bihurtu du Gobernu espainolak, eta hainbat euskaldun zigorra jasaten ari da, kartzelako zuloan, edo epaitegira noiz deituko zain, sos multzoa ordaindu eta behin-behineko askatasunean. Dena, berezko eta funtsezko eskubide dena bizitzeagatik. Nork ez ditu gogoan Egunkaria eta bertako langile eta babesleak?

Eguberriak eguzahar bihurtu zaizkigu? Urteberriak zaharretara itzuli ote dira? Errana da historiak ez duela beti aitzinerako bide zuzena egiten, bihurgunetsu eta gora-beheratsua baizik. Bada, ezin uka bihurgune itxian zehar gabiltzala. Baina horrelakoak ere bukatzen dira, eta lehenbailehen bukarazteko zeregina eskatzen digu Eguberriak eta Urteberriak.


Azkenak
Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Orduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Hasier Larretxea. Arraioz, homosexualitatea, Madril
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude