Ficobak ez die lehiarik egingo Bilbo eta Bordeleko erakustazokei


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jadanik Gipuzkoako Erakustazoka esaten dioten Irungo Ficoba Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka inauguratu berriaren asmoa ez da inguruan dituen Bilbo eta Bordeleko nazioarteko erakustazokekin lehiatzea. Hala aditzera eman dute Ficobako arduradunek. Esaterako, zuzendari-gerentea den Iñigo Marquetek adierazi du Ficobak ez diela lehiarik egingo inguruan dituen Bordele eta Bilboko erakustazokei, ez tamainaz eta ez bokazioz. Asmo hori arrazoitzeko, Marquetek zehaztu du Ficobaren asmoa beste erakustazoketako proiektuek bete ezin duten hutsunea betetzea dela.

Ficobak Euskal Herria -batez ere Gipuzkoa eta Iparraldea- eta Akitaniaren arteko ekonomia eta merkataritzako trukeak bultzatu eta Txingudiko eremua berreskuratu nahi ditu, eta horrekin batera, bi lurralde horien arteko harremanak estutu. Martxan jartzeko bost urte eta 21 milioi euroko inbertsioa behar izan dituen ekimen honek Euskal Herria eta Akitaniaren arteko ekonomia eta merkataritzako trukeei ez ezik gure herria banatzen duen mugak zailtzen dituen Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hartu-emanei ere egingo die mesede.

Urriaz geroztik zenbait azoka egin dira bertan, gabonetan Irungo Udalak sustatu eta Udala eta Kutxaren artean finantzatutako erakusketa bat egon da: "Irun, III. milurtekoari begira". Hiriaren jatorria eta etorkizunerako aurreikuspenak izan dira ikusgai. 2007. urterako, urtean 16 azokako erritmoa izango da.

Funtzio askotako barrutia

Irungo Udalak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak osatzen duten Bidasoako Erakustazokak sustatu du Ficoba, eta bere eragin esparruan hartzen dituen milioi bat inguru biztanleen arteko hartu-emanak dinamizatzea du helburu nagusitzat. Erakustazoka barrutia Irungo Iparralde etorbidean dago, duela gutxi arte Irungo aduana zenaren lekuan, eta 70.000 metro koadro inguruko azaleran barrena hedatzen da.

Erakustazoka berria Ficoba Fundazioak kudeatuko du. Ondorengoek osatzen dute Fundazio hori: Irun eta Donostiako Udalek, Bidasoako Erakustazokak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Gipuzkoako Ganberak. Alabaina, Fundazioko partaideak laster ugaritu egingo dira, ondorengo erakundeek gonbitea onartzen badute: Baionako Merkataritza Ganberak, Miarritze-Angelu-Baiona Mankomunitateak, Adebisak (Bidasoa Bizirik), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Baionako Ganberak jadanik adierazi du Fundazioan parte hartuko duela.

Erakustazoka berriaren ikurra 25 metroko altuera daukan dorrea da, eta bertan iragarriko dira ekitaldi eta azokak. Bestalde, erakustazokaren egitura kontu handiarekin diseinatu dute, eta erakusketetarako nahiz telekomunikazioetako sistemarik modernoenak jarri dizkiote. Daukan azalera handia era honetara antolatua dago: zerbitzu orokorretako eremua, erakusketak egiteko hiru pabilioi 5.000 metro koadro inguruko azaleran banatuta, erakusgaiak jartzeko eta erakusketak egiteko bereziki prestatutako 7.500 metro koadroko kanpoko espazio bat, eta 1.000 ibilgailu har ditzakeen aparkaleku bat. Agian beste bi pabilioi eraikiko dituzte, eta hala egitekotan, erakustazokak 10.000 metro koadro izango ditu guztira.

Ekipamendu horietan oinarrituta, funtzio askotako barrutia eraiki da, negozioak gauzatu eta enpresa eta bezeroen arteko komunikazioa sustatzeko. Helburu horrekin, erakustazokak hainbat espazio jarri ditu hitzaldi edo biltzarrak antolatu nahi dituzten enpresa, instituzio eta erakusketarien eskura: prentsa bulego bat, sei bulego pribatu, bilera gela balioanitzak, 400 pertsona inguru sartzen diren auditorio bat, taberna bat eta jatetxe bat.

Inbertsioa 21 milioi euro ingurukoa izan da, eta Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dituzte diru kopururik handienak (7,3 milioi euro eta 2,4 milioi euro, hurrenez hurren). Inbertsioko gainontzeko dirua FEDER Europako programetatik, Eusko Jaurlaritzaren Izarzu programatik eta lehen aipatutako Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergotik etorri da. Obra zibila izan da inbertsioaren kopururik handiena behar izan duena (hamaika milioi euro). Urbanizazioa hiru milioi eurokoa izan da, eta gainontzeko zenbatekoa ekipamenduetarako erabili da.

Urteko bost milioi euro fakturatzea aurreikusi dute

Erakustazoka erabat normalizatu eta finkatzen denean, 2006. urte aldera, urteko bost milioi euro fakturatzen hasiko dela aurreikusi dute Ficobaren kudeaketa plangintzan. Bestalde, bistan da erakustazoka honek inguruko ekonomian nabarmen eragingo duela. Kalkulatuta daukate alokairuen bidez fakturatutako euro bakoitzeko beste zortzi geldituko direla diru-sarrera moduan Txingudiko eremuan. Lanari dagokionez, Ficoba berriak zuzeneko 20 bat lanpostu berri eta zeharkako beste ehun inguru sortuko ditu.

Bilboko erakustazoka berria bukatzear
Barakaldon, hain zuzen ere garai bateko Bizkaiko Labe Garaietako Ansio zenaren lurretan eraikitzen ari diren Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren azoka barruti berriak aurtengo lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Martxoan inauguratzea aurreikusita zegoen, alegia, urteko ekitaldi nagusia den Makina Erremintaren Bienalarekin batera. Alabaina, lanak atzeratu egin dira, eta Bienala ekainean egingo da. Beraz, erakustazokaren inaugurazioa ere hor nonbait egingo da.

Barruti berriak erakusketetarako 117.700 metro koadro izango ditu, zazpi pabilioitan banatuta. Kongresuetarako beste gune bat ere izango du, 18.000 metro koadrokoa. Aurreikusitako inbertsioa 400 milioi euroren inguruan dabil. Erakustazoka berriaren akziodunak ondoko hauek dira: Bizkaiko Foru Aldundia (%41,52), Eusko Jaurlaritza (%41,52), Barakaldoko Udala (%13,95), Bilboko Merkataritza Ganbera (%0,35), eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka (%2,66).


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude