Politikaren lerro larriak eta meheak


2021eko uztailaren 19an
Joan den abenduaren 16an, Bergaran, ezker abertzaleak egindako ekintza batasunerako proposapenak bazterrak harrotzeko ahalmena izan du aspaldiko partez. Jakina, inertziaz eta ataka itxiez jositako Euskal Herriko paisai politikoan, edozein aire freskok haize boladaren itxura hartzen du segituan.

Aukeratutako tokia ere esanguratsua izan zen. Telesforo Monzonen jaiotetxea. Ezker eta eskuineko abertzaletasunaren artean zubigintza lanean hainbat izerdi botatako buruzagia. «Politikaria», horrela idatzia, letra larriz.

Denok elkarrekin behintzat Maltzagaraino joateko zubiak eraikitzeko ahalmena izango luketen Monzon bezalako politikoen beharrean gaude. Behar gorrian. Zeren eta abertzaletasuna zatitutako familia ezberdinetan pairatzen ari garen estatuen aldeko erasoen tamaina ikusita, inork ezin du benetan sinistu bakoitzaren indar soilez herri hau aurrera aterako denik.

Batzuen kasuan, kontrakoa uste arren, ezta EITB taldeko idi mediatiko guztiak beretzako lanean batera jarriak ere, eta jakina, mitxelinek lokatza zapaltzea gustukoa ez eduki arren, noizbait egin beharko dute auzolana lokaztiak euren gurdia aulkiak eta guzti irentsi baino lehen.

Estatuen aurreko edozein plan, plangintxo, estrategia, taktika edo lore-jokorik apalenak ere, abertzaletasunaren osagai guztien beharra dauka. Ez bakarrik guztion indarrak beharrezkoak direlako, baizik eta gure ekintza-batasunak lokartuak, nazkatuak, aspertuak eta proposapen koherente eta komun baten zain dauden indar sozial, kultural, euskaltzale eta sindikalak piztuko lituzkeelako.

Euskal politikaren oilategian sobera oilar daukagu, eta ontza zuhurren falta ikaragarria. Euskal politikaren oilategian maizen entzundako kukurrukuak aitzakia du izena. Bakoitza gurean tematzeko aitzakia. Bakoitza gurea zuritzeko aitzakia. Bitartean azeri espainolistak sukalderaino sartuak eta oilar frantziarra teilatutik gure euskal eta euzko-oilarren arteko borrokei barrezka. Espero dezagun ere Iparraldeko abertzaleek zerbait komun eta taxuzkoa burutzea kantonamenduetarako hauteskundeetan.

Egia da Hegoaldean autodeterminazioaren aldeko indar guztiak batuko lukeen zerrenda bakar batek ekimena oztopoz josia dagoela. Egia da halako proiektu batek aurrera egiteko eragile politiko guztioi esfortzu ikaragarri bat ekarriko ligukeela, baina, halako aukera baten aurrean borroka armatuaren inguruko betiko eztabaidaren sorgin-gurpilean sartzea, ETAko su-etena eta abertzaleon arteko elkarlana ahalbideratuko lukeen prozesua nola gauzatu sukaldean ongi prestatzearen ordez, politikako lerro meheak idaztea da.

Jakina, batzuentzat borroka armatua oztopo gainditu ezina da, baina beste batzuentzat elkarlana eta konpromisoak ez gauzatzeko aitzakia. Aitzakia-ezinbesteko baldintza sorgin gurpil zoroaren jirabira eteten ez den bitartean, jai dugu.

Aldi berean, Bergarako eskaintzaren aurrean baldintzekin erantzun duenak, jakin beharko luke beste aldeak ere bere baldintzak jar ditzakeela mahai gainean. Asko izan daitezke. Hasteko dozenaka alkatetza eta ehunka kargu publiko demokrazia, bozak, etika eta antzeko hitz potoloak alaiki baztertuz, era ziztrin eta zikin batean hartu izana. Baita herrikideak kolpatzeko, zauritzeko, gaseatzeko, atxilotzeko, euren lokalak ixteko, manifestatzeagatik isunez josteko eta antzeko pareko ohitura ez txukunak behingoz baztertzea.

Eragile bakoitzak ikusi beharko du zer egin behar duen bizi dugun une politikoa benetan historikoa izateko, eta denok asko eman beharko dugu. Segur aski gehien eman eta ematen dutenei gehien jartzea tokatuko zaie, beti bezala.

Gu alderdi historiko txiki bat gara, baina horrela, beti auzolanean, gure herriaren historian lerro larriz idatzitako hainbat eginkizun eta gertakarien barnean egon gara.

Horregatik ziur gaude Bergarako bezalako proposapenak gauzatu behar direla. Bada garaia.


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude