Maider Telleria: «Jendearentzat, gizonezkoena kirola da; emakumezkoena jolasa»

  • Donostiarra da, txuri-urdinez jantzita jokatzen du, eta golak sartzen ditu. Baina ez da futbolaria. Ez, Zurriola ikastolako haurtzaroan nahiago izan zuen kirol arraro batean hasi, belar hockeyan adibidez. Ustekabean, pagotxa aurkitu zuen belarretan. Urrezko domina bat, Bartzelonako Joko Olinpiarretan, hemeretzi urterekin. Orain gutxi, zilarrezko bat ere aurkitu du Eurohockeyan. Eta izarren bizitokia zerua bada ere, lurrera itzuli da, Zurriola ikastolara. Ikasi zuen lekuan irakasten du. Nola ez, gorputz heziketa.

2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nola hasi zinen belar hockeyan?
Lagun talde batek erabaki genuen ez genuela saski baloia, futbola, edo betiko kirolik egin nahi. Orduan kirolik diferenteenaren bila hasi, eta belar hockeya otu zitzaigun.

Etxera joan eta "aita, ama, belar hockeyan eman dut izena" esan zenienean, zer aurpegi jarri zuten?
Ez dut uste sorpresa handirik hartu zutenik. Izan ere, hamar urterekin hockeya aukeratu nuenean, ez nintzen bidean bakarrik abiatu, nire lagunekin nioan. Eta hori zen positibo ikusten zutena. Gainera, hockeyak badu alde on bat. Saski baloian eta futbolean jendeak oso helburu profesionalak ditu. Edozein gurasok bere seme-alabak hor ikusi eta helburua gailurrera iristea dela iruditzen zaie, hockeyan ez dago presio hori.

Zure helburua ez zen beraz gailurrera iristea, baina iritsi zinen.
Bai. Zurriola ikastolatik lehen mailan jokatzen duen Lagunak taldera joan nintzen. Hor, helduagoekin jokatuz maila pixka bat hartzen nindoan, eta orduan, hautatzaileak eskatuta ohorezko mailan hasteko pausoa ematea erabaki nuen, Realean.

Lagun artean hasi, Lagunak taldean segi, Realean gero, eta ohartzerako urrezko domina kolkoan. Lau urratsetan zerua jo zenuen.
Egia esan, hamasei urterekin selekzio txikietan jokatzen nuenean, ondo pasatzeagatik jokatzen nuen. Baina hemezortzi urtera iristean, UBI bukatu, eta erabakitzeko ordua iritsi zitzaidan. 92an Bartzelonako Joko Olinpiarrak zetozen eta hara joatekotan urtebetez ikasketak utzi behar nituen. Izan ere, urte hartan, Jokoen aitzakian diru laguntzak handiak izan ziren eta talde osoa ia profesional bezala mantentzea erabaki zen. Aurrera egin nuen, eta entrenatzera bakarrik dedikatu nintzen. Irailetik abendura Madrilen izan ginen, beste hiru astetan Kuban, eta gero Terrasan bizitzen urte erdiz. Gero, emaitza halakoxea izan zen.

Espainiako selekzioaren elastikoak ez zizun halako azkura bat ematen?
Nire inguruan beti ulertu izan dute aurrera egitekotan nire bide bakarra hori zela, ez nuela beste biderik. Esan izan didate: "Zugatik pozten gara, baina taldeagatik ez." Askotan entzun izan dut hori, eta ulertzen dut.

Espainiako ereserkia entzun, eta ikurrinarekin ospatu, une berezia izango zen?
Egia da egoten direla momentu latzak, baina euforia une bat da, une laburra, eta pasa beharrekoa. Gainera beraiek badakite ni euskalduna naizela, ikastoletan egiten dudala lan, eta euskaraz hitz egiten dudala. Alde horretatik onartua daukate eta errespetatzen naute. Politikaz hitz egin nahi izan dutenean ere, argi hitz egin izan dut eta ez dut inolako polemikarik izan sekula. Hitz eginez gero eta gauzak argi utziz gero, ez dago arazorik.

Orain begiak Atenaseko Joko Olinpiarretan jarriak dituzu?
Bai. Ikastolako lanetik urtebeteko eszedentzia hartu dut. Orain hasiko gara bidaiatzen, Bartzelonara, Madrilera... 92an izandako bizitza berdinera itzuliko naiz urtebeterako. Eta Atenasera iristen banaiz, Atenas erretiratzeko leku polita izango da.

Txapeldun olinpiarra, azken Eurohockeyan jokalari garrantzitsuenetakoa, eta hala ere lana egin behar bizitzeko?
Ez du honek ogirik ematen. Orain bezala, urtebeterako eta bai, baina bestela ez daukazu bizibide bezala hartzerik. Gaur egun emakumeen kiroletan tenisa bakarrik da profesionala. Jendeak oraindik pentsatzen baitu gizonena kirola dela, eta emakumeena jolasa.

Eta nola ulertarazi jende horri zuena jolasa ez dela?
Hori komunikabideen eskuetan dago. Ni, Somarribaren kasua ikusi eta amorratu egiten naiz. Horregatik, askoz emozio handiagoa sentitu nuen Somarribak irabazi zuenean Astarloak irabazi zuenean baino. Iruditzen baitzait ez dagoela eskubiderik. Inoiz pentsatu izan dut: emango nuke nire iritzia komunikabideei buruz, baina isildu egiten naiz. Orain ezin dut esan jokatzen ari naizelako. Eta erretiratzen naizenean ere hau dena esaten badut, agian kalte egingo diet atzetik datozenei.

Ahapeka bada ere, esan ezazu.
Uste dut komunikabideen aldetik izugarrizko mespretxua egiten zaiola batzuen lanari. Notizia beti da haiek nahi dutena. Komunikabideak nahi badu edozein kirol gora igotzea lor dezake. Baina ez dute nahi. Esaterako, Athleticeko neskekin lortu dute hori. Beraiek nahi izan dutenean sekulako bultzada eman diote emakumezkoen futbolari.

Baina komunikabideek kirol bat goregi igotzeak gazteak itsutzea ere ekar lezake. Zuk, irakasle zaren aldetik, nola bizi duzu hori?
Niri pena ematen dit. Pena ematen dit ikusteak gazteak nola frustratzen ditugun, eta ilusioak nola zapuzten dizkiegun. Garbi dago gehienek ez dutela amets hori beteko, eta sinetsi ezin dudana da helduak nola ez diren gai horretaz ohartzeko. Edozein kiroletan gure ikasleak ikustera goazenean goi mailako talde bat ikusten ari garela uste dugu. Eta ez da hala. Komunikabideena eta beraien inguruan dabiltzan helduena da errua. Nik uste jendeak beste helburu batzuk jarri behar dituela kirolean.

Zu egunero zabiltza beraien inguruan. Zer erakusten diezu?
Kirola beste era batera ikusten. Izan ere ikasle askorentzat kirola irtenbide bat izan daiteke, bai ondo pasatzeko, bai arazoren bat badute ahazteko, edo aspertuta daudenean zerbait egin ahal izateko. Nik kirola beste begi batzuekin ikus dezatela nahi dut. Eta bestalde, taldeko kiroletara bultzatzen ditut. Taldean asko ikasten delako.

Belar hockeya: Donostiako tradizio txikia
Maider Telleria belar hockeyan hasi zenean, Donostian bazegoen halako tradizio txiki bat kirol horrekiko. "Handiegia ere ez »bere hitzetan», baina San Patricio ingelesezko eskolan, Santo Tomas lizeoan eta Ekintza ikastolan jolasten zen. Zurriolan gu hasi ginen". Boom bat izan ote zen galdetu, eta "...bai" erantzuten du, ez oso konbentzituta baina. Izan ere, beraien belaunaldia, lagun taldea, erabat belar hockeyan murgildu zen, baina ez dute jarraipenik izan. "Egia da Santo Tomas lizeoa emakumezkoen hockeyarekin erlazionatzen dela, eta orain Zurriolak ere badu bere taldea, baina ez da tradiziorik sortu", kexatzen da Maider. Kexu da, 92ko Joko Olinpiarretako urrea ez baitzen belar hockeya zabaltzeko erabili: "Pena da, ez zen behar bezala aprobetxatu".


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude