Gurasoak nola, haurrak hala


2007ko otsailaren 21ean

Haur txikiak dituzten gurasoei zuzendutako euskalduntze-alfabetatze programa ugari antolatu ohi da Euskal Herri osoan. Gipuzkoan, esaterako, Buruntzaldea osatzen duten sei udalek lankidetza-hitzarmena sinatua dute euskara sustatu eta hainbat egitasmo elkarrekin garatzeko. Besteak beste, Etxetik hasi behar delako izeneko egitasmoa dute martxan Andoainen, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian, Urnietan eta Usurbilen. Euskararen transmisioan eta euskararekiko motibazioan familiak duen garrantziaz gurasoak jabearaztea da programa horren xedea. Egitasmoa haur txikiak dituzten gurasoei dago zuzendua. Ikasturtearen hasieran, informazio liburuxkak banatu ohi zaizkie gurasoei hizkuntzaren gaian nola jokatzea komeni den azalduz. Mezuak ezberdinak dira bikotekide biak euskaldunak izan, biak erdaldunak izan edota bata euskalduna eta bestea erdalduna izan. Aholku horiekin batera, euskara ikasteko edota hobetzeko eskaintza berezia egiten zaie gurasoei, diru-laguntzak eskainiz. Horrez gain, haur jaioberriak dituzten gurasoei zuzendutako beste egitasmo bat ere garatzen dute sei udalerriok. Hilero, guraso izan direnei zorion agurra, haur jaio berrientzako euskarazko kanten CDa eta hiztegitxo bat biltzen dituen gutuna bidaltzen zaie. Gutun horretan, euskarak haurraren heziketan duen garrantziaz ohartarazten ditu gurasoak. Andoaingo Udaleko Euskara Saileko Lourdes Loiarte administrariak eman digu egitasmo horren berri. "Seme alabek euskaraz bizitzeko duten eskubidea bermatzea ere gurasoen esku dago hein handi batean", irizten dio Lourdes Loiartek. Proiektu horrek izan duen arrakasta dela medio, Euskal Herriko hainbat udalerritara zabaldu da egitasmoa.

Euskara, familiako kide bat gehiago

Zumaian ere, gurasoei zuzenduriko informazio liburuxkak banatu ohi dituzte, non euskara ikasteko arrazoiak emateaz gain, euskarazko alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak eskaintzen zaizkien. Ikastarook bi maila dituzte: bata, euskararen ahozko eta idatzizko ikasketa prozesuan sakondu nahi dutenentzat, eta bestea, euskaraz ez dakitenentzat. Horrez gain, urtarrilaren hasieran Gurasoentzako Txokoa izeneko egitasmoa jarriko dute martxan, AEKrekin elkarlanean. Haurrak eskolan dauden bitartean, gurasoek euskarazko ipuin, jolas eta kantuak lantzeko aukera izango dute. Belen Golmaio Zumaiako euskara teknikariak adierazi digunez, gurasoen nahia euren seme- alaben hezkuntzan parte hartzea izan ohi da, hots, etxeko lanetan laguntzea eta eguneroko jarduerak euskaraz gauzatzea. Egitasmoak aita eta amei zuzenduak badaude ere, izena ematen duen gehiengoa emakumezkoa dela jakinarazi digu teknikariak.

Bizkaia aldean, berriz, hizkuntzaren transmisioa gauzatu xedez, Olgetan programa sortu du Leioako Udalak. Ekaina bitartean, astelehenetik ostiralera, haurrentzako jolasak eta tailerrak eta gurasoentzako ikastaroak antolatuko dituzte. Eskolaz kanpoko jardueretan eta guraso-umeen arteko komunikazioan euskara erabiltzearen garrantziaz ohartaraztea da egitasmo horren helburua. Bestalde, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Erandio, Getxo eta Leioako Udalek Txikiagaz nagusi proiektua dute martxan. Ekimen horren barruan, besteak beste, familientzako ibilaldiak antolatzen dituzte.

Baliabide praktikoak

Sortzen Ikasbatuaz elkarteak, Euskaraz Mintza programaren barruan, gurasoentzako material didaktikoa kaleratu berri du. Gida batek eta CD batek osatzen dute Kontu Txikiak izeneko materiala eta 12 eurotan dago salgai liburu dendetan. Bertan, gurasoek ume txikiei, bazkaria ematerakoan, ipurdia garbitzerakoan eta eguneroko ekintzak burutzerakoan erabili ditzaketen baliabideak biltzen dira, euskal tradizioan oinarrituak noski. Materiala erabiltzen erakusteko, guraso zein haur eskoletan lan egiten duten irakasleei zuzendutako ikastaroak ere antolatzen ditu Sortzen Ikasbatuaz-ek Euskal Herri osoan. Rikardo Ederra Sortzen Ikasbatuazeko kideak azaldutakoaren arabera, euskara ezagutzarik ez duten horiei hizkuntza apur bat ikasteko eta euskal ohituren berri izateko aukera eskaintzen zaie ikastarootan. "Gurasoek izugarri ongi pasatzen dute, euskara ikasteko motibatzen ditugu eta ondoren seme-alabei transmititzen diote motibazio hori", adierazi digu Rikardo Ederrak. Hala ere, hau ez da Sortzen Ikasbatuaz-ek gisa honetako materiala plazaratzen duen lehen aldia. Jolas tailerrak izeneko materiala kalean du elkarteak.

Familia barnetegiak

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak ere gurasoez osaturiko transmisio talde deritzenak ditu. Talde horiek bi modutara osatu ohi dituzte. Alde batetik, guraso diren ikasleak batuz, eta bestetik, udalek zein beste erakundeek luzatutako eskaeretatik abiatuta. Udan, berriz, familia barnetegiak antolatzen dituzte. Haurrak begiraleekin egoten diren bitartean gurasoek euskara ikasteko aukera izaten dute. Elorrioko Abizari AEK euskaltegiak, esaterako, Udalaren Euskara Kontseiluarekin elkarlanean, euskal hizkuntzaren erabileran egin ohi diren hanka-sartzeez ohartarazteko ikastaroa antolatu zuen iaz lehen aldiz. Euskaltegi horretako irakasleen aburuz, gurasoek kontziente izan behar dute eurak izan behar direla zuzentzaileak.

Euskal tradizioaren aldeko erronka

Bikote euskaldunen hizkuntz ohiturak aldatzeko xedez, Familia Bidezko Euskararen Jarraipenerako Plana jarri zuen iaz martxan Oarsoaldea eskualdearen Garapenerako Agentziak, eskualdeko hainbat euskaltegi, ikastetxe, euskara elkarte eta udalekin lankidetzan. Egitasmo horrek, besteak beste, kultur eskaintza zabala, euskara ikastaroak eta tailerrak hartzen ditu bere baitan. Antolatzaileek uste bezalako erantzuna lortu ez duten arren, etorkizunean eskualdeko familiei eskaintza ahalik eta osoena ezagutarazten saiatuko dira. Horretarako, etxeko hizkuntza euskaraz finkatzeko egitasmoak landuko dituzte.

Proposamen hauei guztiei abar luze bat atxiki beharko litzaieke. Ondorioa garbia da beraz, euskal hizkuntzak familia giroan duen garrantziaz jabetzen den guraso orok euskara ikasi edota ezagutzak sendotzeko aukera zabala du eskura. Zeren zain egon?


Azkenak
2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Eguneraketa berriak daude