Berri onak eta berri txarrak


2021eko uztailaren 28an
Berri ona. "Euskara" deitu GIP bat (Groupement d'Intérêt Public Interes Publikoko Elkargo gisa izendatuko dudana itzulpen estandarra igurikatu artean) sortuko da Iparralde honetan. Obragintza Publikoaren gorpuzte juridiko-administratiboa lortzea omen du sortze honek helburu. Jarraipen egituratua. Soilik?

Departamendu bat sortu izan bazen ez zen n-garren ersatz horren beharrik izanen. Ohitzen hasiak gara engoitik, eta «Pays» Pays Basque, estudio prospektibo, Antolakuntza Eskema, Garapen Kontseilu, Hautetsien Kontseilu, Hitzarmen Berezi, Hizkuntza Kontseilu ala Obragintza Publikoa sortzen ikusi dituenak zerbait ikusia izanen du bere bizian.

Jakin dugunez, Frantziako Hezkuntza Ministerioa IPE horren partaide izan daiteke, bera euskarazko hezkuntzaren eskaintzaren handitzeko kontzertazio gunea izanen delarik.

Maleruski, ez da hizkuntz politika baten helburuetaz tuntik ikusten erakunde berriaren zirriborroetan. Gogoan dut Antolakuntza Eskeman (1997) helburu kuantitatiboak adostu zirela, adin klaseko %40 B eta D ereduetan eskolatzea honenbeste urte barne, eta bestalde administrazio publikoetan elebitasuna bultzatzea bezalako orientabideak. Honetan horrelakorik ez.

Azkenik, IPEren sortzeak egoeraren larria gorde nahi liguke. Frantziako administrazioa ez da milimetro mugitu berak gutitu mintzairen gutiespenean. Frantziako Estatu Kontseiluko ebazpenen ondorioz hezkuntza elebidun mota oro (murgiltze ala parekakoa) legetik at den eremu batean dira, administrazioaren oldar baztertzailea jasateaz bestalde. Ondoko galdera arranguragarria "gure" hautetsi handien jarrerari buruz doa. Zein dira beren asmoak, euskara salbatu ala agonia eztitu? Bietarik izanen da, baina Miarritzeko auzapezak soziolinguistiko inkestaren emaitzen agerpen publikoa bere debekuaz trabatzen duelarik justu IPE horren sortzea aitzin, nekez ulertzen den jarrera da. Ustez, politikan sekula deus ulertu baldin badut bederen, arras memento onean etor zitekeen emaitza katastrofikoen aurkeztea aterabide batzu obra lezakeen IPE bat sortzen ari delarik, botere publikoen iniziatibaz gainera. Gatu honek baduke beste buztanik, eta buztan horren korapiloa ez ahal da izanen euskararen garatzerik ez dutela nahi...

Gure kontsolamenduko, defendatzen dugun problematikak eta/edo gaur garatzen diren borroka moldeek botereguneak hazkatzen dituzte. Euskarak aktualitatea egiten jarraitzen du hemen, erdi-hila izanagatik.

2010-ken-hogei urteek asko ekarri digute. Debate gune berriak jendarte zibila eta elkarte mundua politikoekin edo administrazioarekin nahasi zituen. Alde nabarmena izan da ondorioz gure diskurtsoan. Botereekin torraka aritzeak bultzaturik, argudioak zorrozturik atera ginen eta aitzinagoko urteetan "ofizialtasuna" bezalako kontzeptuak anekdotikoki baizik ez baziren agertzen, fase honen kausitze bat da gaur osoki eta molde zabalean hedatua dela euskararen aldeko mugimenduan, abertzaleen artean halaber, ofizialtasunaren aldeko diskurtsoa, argumentazioa eta hiztegia. Lizarra-Garaziko akordioa ere hortik pasatu da. Elementu horien guzien ondorio, lurraldetasuna eta hizkuntzaren gaia ebidentziaren ardatz jarri da, elkarlana eta eraikuntzarako ausartzia berpiztu, Batera bezalako plataforma posible egin. Aitzin keinuak izan ziren jada EHEren bideseinaleen edo euskarazko xekeen kanpainarekin adibidez. Geroztik, Bai euskarari akordioetarik landa, Herriko Etxeen kanpaina heldu da eta demoek bezalako taldeek arras molde interesantean biziarazten dute euskararen baliatze konkretuaren debatea. Ofizialtasuna aldarri hezur mamitu gisa garatzen ari da eta Estatutik ukan ezinik, bere obratzeko urratsak dira lantzen azkenaldian. Duela hogei urte imajinatzen ez genituenak, gaur ikusten ditugu.

Garai hauek aitzin, uste genuen euskara gure baitan genuela, eta alderdikerian, militar zein politikoan, denbora higatzen zutelarik militante gehienek, euskara instrumentu bat zen "norbere euliak besteen buztanez haizatzeko". Aipatu hupatze kualitatiboa ordura arteko "barne" gatazken gainditzearen ondorio (edo iturri) izan da, egia baita "mugimenduko" alderdien edo erakundeen arteko edo barneko gerlatxoek elkarren sudurren ausikitzera ohituak gintuztela, funtsezko debateen hazteko ordez… Eta behatzen badugu Lizarra-Garazi apurtuz geroztik den giroari, beharko genuke berriz haurkeria horietan higatu, gu ez bagara, gazte belaunaldi pare bat bederen!

Berri txar eta berri onak gorabehera, gure hizkuntz eskakizunak pil-pilean ditugu beti, beharrorduak obratzen direnetaz aise gorago, euskalgintzaren influentzia eremua izan denaren aldian zabalagoa eta jantziagoa, eta prestatu behar gara, euskararen berreskurapenezko urrats konkretuen obratzeak kontrako jarrerak aktibatuko dizkigulako ondoko urteetan. Saltsa nahasia beharbada, baina garrantzitsuena ematen diren urratsak gure asmo estrategikoen zentzuan emanak izan daitezen da. Eta horretarako aliatuak behar ditugu, hautetsien behartzeko batetik, gure baitako botere gerlatxo antzuen ekiditeko bestetik. Jendartea dugu erakarri behar, galdera soziala emendatu erraten den bezala.

Baietz Star Academy-ko Patxiri konfiatzen diogula Herri Urratseko aurtengo kantua!


ASTEKARIA
2004ko urtarrilaren 11
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude