Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Bakoitza berean, baina aldi berean zain

Hegoalde osoan hautes plataforma abertzale bateratua aurkezteko ahaleginean ari den ezker abertzaleak bere egitasmoarekin jarraituko duela iragarri du eta helburua lortzeko egin beharreko ahalegin guztiak egingo dituela jakinarazi. Egin zaizkion kritiken artean, egungo proposamenean ETAren jardueraren arbuiatzea ez azaltzea da esanguratsuena. Nafarroari dagokionez, Aralar, EA eta EAJk eratu duten koalizioaren zerrenda lantzen ari dira jadanik eta ikusi beharko da zer gertatzen den Batzarrerekin eta, batez ere, Batasunarekin. Mundu abertzalean zurrunbilo handia sortu da aipatu bi ekimenekin, eta Nafarroako ekimena aurrera doan moduan, Bergaran aurkeztutako ezker abertzalearen proposamenari irtenbide zaila ikusten zaio sukalde lanetan ETAren jarduera armatuaren etena lortzen ez bada. Erakunde armatua zerbaiten zain egon daiteke, eta alderantziz, alderdi abertzaleak ere hark zer egingo zain. Bitartean, bakoitza berean.


Euskara bizitzaren ardatz hartuta

Euskerea nire bizitzan liburua plazaratu du Karmelo Etxenagusia gotzainak Labayru ikastegiarekin. Izenburuak dioen bezala, euskarak haren bizitzan izan duen lekuaz dihardu Etxenagusiak. Argitalpenaren lehen zatian, bere bizitzaz hitz egiten du elkarrizketa formatuan. Bigarrenean, euskara eta euskal literarturaren gaineko idazkiak bildu ditu eta azken atalean erlijioa gaitzat dutenak.


Euskalgintza babesteko

Euskara normalizatzea eta euskalgintza babestea du helburua azaroan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiatutako Akordio Sozio-politikoak, euskararen normalizazioa moteldu dela eta euskalgintzak jasandako erasoek eragin duten kezkaz ohartuta. Akordioaren lehen fasean, iazko amaieran, sindikatu eta alderdi politikoei aurkeztu zizkieten akordioaren 40 neurriak (26 euskararen normalizaziorako eta 14 euskalgintza babesteko). Bigarren fasean alderdi eta sindikatu bakoitzak akordio proposamenari buruzko hausnarketa egingo du eta denen artean gutxieneko adostasuna erdiestea da asmoa, otsailaren amaiera alderako. Hirugarren fasean, gutxieneko neurri horiek indarrean jarri nahi ditu Kontseiluak.


Justizia euskalduntzeko baraualdia

Abenduaren 20tik baraualdia egiten ari dira Gernikako kultur etxean, Euskal Herrian Euskarazek deituta. Txandaka, hamar astez, hainbat eragilek Gernika-Lumoko epaitegiko jarduera euskalduntzea aldarrikatuko dute baraualdiaren bitartez. Eskualdean 2.000 pertsona baino gehiagok aitortu dute dagoeneko euren burua epaitegi horrekiko intsumiso eta aurrerantzean zer egin erabakitzeko hausnarketa egingo dute. Otsailaren 28an, baraua utzi eta manifestazioa deitu dute Gernikan. Bestalde, nazio ekitaldia egingo du EHEk larunbat honetan, urtarrilak 10, Tolosako Leidor zineman, arratsaldeko 18:30ean. «Atzo, gaur eta bihar, euskaraz» lelopeko ekitaldiak euskararen alde indarrak metatzea du helburu. Euskararen bilakaerari erreparatu eta aurrera begira zer egin landuko dute.


Ordenadoreek euskaraz egiteko

Euskara aplikazio tekonologiko berrietara zabaldu asmoz, hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Belgikako BVBA enpresak. Enpresa belgikarrak TTS eta ASR softwareak euskarara egokituko ditu, euskarazko ahotsa testu eta testua ahots bihurtzeko.


Aurrera jarraitzen du Nazio Eztabaidaguneak

Nazio Eztabaidaguneak orain arte landutako Euskal Herriaren diagnosi orokorra onartu zuen abenduaren 27an egindako foroaren I. Osoko Bilkuran. Euskal gizarteko sektore desberdinetako eragileak ari dira lanean Nazio Eztabaidagunean. Alderdi eta sindikatuei dagokienez, Batasuna, EA, AB, LAB, EHNE, ESK eta HIRUko ordezkariak aritu dira orain artean. EAJ, Aralar eta ELAko ordezkariek oraingoz bederen ez dute partehartzen eztabaidagunean. Otsailaren 14an bigarren ekarpen foroa egin nahi da eta martxoaren bukaerarako bigarren osoko bilkura.


Emakumeen aurkako tratu txarren igoera Nafarroan

Ez da datu zehatzik baina genero indarkeria deitzen denak nabarmen egin du gora Nafarroan eta bertako auzitegiek biolentzia mota horrekiko salaketak bideratzen eman dute bere denboraren zati handi bat. ARGIAren 1925. zenbakian, honen aurrekoan, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak hartzeko Nafarroako babes etxean lan egiten duen Mertxe Arza Navarro adituak, gai honetan diren klabe ugari eskaintzen ditu, oso modu ezohikoan gainera. Besteak beste, «tratu txarren atzean maitasun istorio bat» dagoela azpimarratzen du eta tratu txarrak gizarte matxistaren ondorioa dela baiesteaz gain, horietako kasu bakoitzean emakume ahul bat dagoela gaineratzen du. Erabat gomendagarria den elkarrizketa da genero indarkeriaren zenbait klabetara modu ezohiko batean hurbiltzeko.


Patxi Lopez lehendakarigai.

PSE-EEko Idazkari Nagusi Patxi Lopez izango da lehendakarigai datozen EAEko hauteskundeetan, alderdiko beste inor aurkezten ez bada. Odon Elorza Donostiako alkateak aukera serio aztertu duela aitortu du, baina azkenean Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Patxi Lopez ez kaltetzeko atzera egin duela. EAEko hauteskunde autonomikoak 2005eko udaberrirako aurreikusita daude, baina PSE-EEren ustez, hauteskundeak 2004ra aurreratuko dira. Ez da txantxetakoa hausnarketa, azken hilabete hauetan guztietan aipatzen den aukera baita, batez ere Ibarretxe planak eta Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Auzitegi Nagusiaren artean dagoen auziak hauteskundeen aurreratzea ekar dezaketela pentsatzen baita. Ibarretxe lehendakariaren proposamenari buruzko erreferenduma legez zigortua egoteak, gainera, hauteskundeak herri kontsulta bilakatzea ekar dezake.


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude