Argitalpenak


2007ko otsailaren 21ean


Esan gabe neukana
Agurtzane Juanena Alustiza
Elkar
118 orrialde
10,50 euro


Torturatua izan denaren auhena


Hemezortzi urteko militante gaztea zen Esan gabe neukana idazlanaren egilea 1975eko irailean poliziek atxilotu eta torturatu zutenean. Zekiena eta ez zekiena atera nahi izan zioten, baina berak oso erabaki tinkoa harturik zeukan atsekabe lazgarri hari aurre egiteko garaian: ez zuen beste inor halako trantze larritik pasa beharrean jarriko. Leiho batetik jauzi eginez eman nahi izan zion amaiera poliziek ezarritako oinaze fisiko eta psikologikoei, eta larriki zauriturik atera zen komisaldegitik. Urte eta erdi behar izan zituen azaleko kalteak osatzeko, baina barruko oinazeak gaur arte iraun dio. Hara hor Esan gabe neukana idaztearen zergatia. Torturatu zuteneko gertakizunak eta hogeinaka urte igaro ondoren izandako gogoetak agertzen dira bertan.


Eguarri Abestia
Charles Dickens. "Luzear"ek euskaratua
Eizie
182 orrialde
10 euro



Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa


Charles Dickens-en A Christmas Carol idazlan ospetsuak euskarara izan zuen lehen egokitzapena da Ander Arzelus "Luzear"en Eguarri Abestia, eta orain berriro kaleratua izatea Koldo Mitxelenaren seta berezi bati zor dio, hark asko aipatu izan zuelako bere adiskide eta espetxean maisu izandako Ander Arzelus "Luzear" (1898-1949), eta ez gutxitan gogoratu 1931n El Dia egunkariaren orrietan kaleratu zen Dickensen nobela honen itzulpena. Hala aitortzen du Inazio Mujika Iraolak Ander Arzelus "Luzear"en euskaltzaletasuna eta EAJko partaide gisa jasan behar izan zituen espetxealdia eta erbestea agerian uzten dituen lanean. Liburuan, Eguarri Abestia eta Dickensen lanaren jatorrizko bertsioa daude jasorik.


Ecoturismo en la Valdorba. Paseos, setas y gastronomia
Batzuen artean
Micovaldorba
185. orrialde
12 euro



Orba haranaren edertasuna


Nafarroako Orba haranari deritzaio Valdorba. Eta hain zuzen ere mendiz, basoz, herri txikiz eta landa zabalez osatutako paraje eder honi bisita egitea proposatzen zaigu argazki adierazgarriz horniturik Micovaldorbak plazaratu duen liburuan. Horretarako, zazpi ibilaldi proposatzen dizkigute, Orba haranako basoak ezagutzeaz gain haietan aurki ditzakegun perretxikorik gozoenak bildu ahal izan ditzagun, eta iradokitzen diren 44 errezetetakoren bat edo beste erabiliz, sabela bete ahal dezagun. Eta onddo bila abiatzen den guztia lasai ibil dadin, zer edo zer gehiago ere gehitu diote Micovaldorbakoek beren proposamenari: perretxiko hilgarriak eta jateko onak diren perretxikoak bereizten ikasteko hainbat aholku ezinbesteko.


Txio eta Mu Izotzetan Lotan
Marjolijn Hof
Fransje Smit
Ibaizabal
14 orrialde
4,10 euro



Bi ipuin liburu bakarrean


Etxeko txikienei eskainia dagoen Txio eta Mu bildumako liburu guztietan bi ipuin agertzen dira. Esan nahi da, liburua bi aldetatik hasita irakur daitekeela. Kontakizunak, bestalde, Txio eta Muren arteko elkarrizketa laburretan oinarrituta daude. Oso lagun onak ditugu Txio eta Mu, txoritxo bat eta uneoro ondoan duen behia, eta beti dabiltza elkarrekin jolasean. Nolanahi ere, jolas horien bidez ikasten ari dira. Izotzetan izenburua duen kontakizunean, izotzetara joatea gonbidatzen du Txiok Mu. Ea ondo izoztuta al dagoen galdetzen dio behiak, eta Txio bere indar guztiz zapaltzen hasten da. Baina Muk gauza bera egiten duenean, bestelakoak dira kontuak, izotza pitzatu egiten baita. Lotan kontakizunean, berriz, Muk Txioren ondoan egin nahi du lo. Ezin, ordea.


Asier eskaileretan behera
Leire Iradier
Aizkorri
59 orrialde
5,55 euro



Eskailera amaigabean behera


Alex Orberen marrazkiekin apaindutako Leire Iradierren istorio honetako protagonista mutiko bat da. Igande goiz batean ordu txikitan altxatzen da ohetik, bere lehengusina bisitatzera joateko gogo handia duelako. Hain goiz altxa denez, erdi lotan dabil, nora jo ez dakiela, eta hara nondik eskailerak jaisten hasten denean, bost minutu pasa eskailera deabru horiek jaitsi eta jaitsi, eta ez dela oraindik iristen atarira! Segitzen du berean mutikoak. Baina, beste hamar minutu pasa eta gauzak berdin jarraitzen dutela ikusirik, izutu egiten da zeharo. Izuak, jakina, erabat esnarazten du, eta orduan konturatzen da bere etxeko paretak, eskulekuak, mailak, lehiatilak eta gainerakoak ez direla betikoak.


Euriaren mailukadak
Txili Lauzirika
Apokaliftin
63 orrialde



Menderakaitz guztiei eskainitako poema bihurriak


Apokaliftin Kultur Elkartearen bidez plazaratu du Txili Lauzirikak Euriaren mailukada izenburuko lehen liburuxka. Poema bilduma "enfant terrible, lotsagabe, inkorrekto, borrokalari eta erradikal guztientzat bihotzez" dago eskainia, eta halakoxea da poema horien mezua. Ia 40 testu biltzen ditu liburuak eta poemak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzita daude. Txili Lauzirikak hainbat euskal talderentzako hitzak idatzi izan ditu. Eta liburu honetan ere kaleko gaiak jorratu ditu nagusiki.


Itsasoan euri
Joxerra Garzia
Alberdania
195 orrialde
13 euro



Joxerra Garziak Euskadi Irratian esandakoak


Alberdania argitaletxearen Zerberri sailean kaleratutako liburu honetan, azken hiru urteotan Joxerra Garziak Euskadi Irratiko Goizean behin saioan astero aurkeztu ohi zituen lanetatik hirurogei jaso dira. Politikaren kontu potoloak ahalik eta gutxien aipatzeko asmo sendoa zuen Joxerra Garziak, baina gure herriaren errealitateak ezarri zion gida. Hasteko, 2000. urteko irailean ekin zion bere jardunari, eta Hondarribiko Alardeari eskaini behar izan zion bere lehen hitzaldi hura. Bestalde, su-etenak piztutako itxaropenak zapuzturik, ETAk Juan Mari Jauregi eta Jose Mari Korta hil zituen uda hartan, eta Jose Ramon Recalde hiltzen saiatu zen baita ere. Beraz, behin baino gehiagotan suertatu zitzaion Joxerra Garziari bezperan prestatu zuen lana azken unean aldatu beharra. Nolanahi ere, alde batekoen zein bestekoen gehiegikeriak salatu nahi zituen, eta halako egoeretan sortutako bi pieza jarri ditu Itsasoan euri bildumaren hasieran: Bi manifestu, Recalderen aurkako atentatuak aldarazi zion lana, eta 2003ko otsailekoa, Euskaldunon Egunkariaren itxierak aldarazitakoa. Hortik aurrerako beste lan guztiak kronologikoki ordenatuta daude.


Azkenak
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude