Argentinan antzerkia euskaraz


2007ko otsailaren 21ean
Itzuli berri naiz Argentinatik. Nazioarteko antzerki jaialdi batetan egoteko aukera izan dugu Antzerkiola Imaginariokook eta esperientzia zeharo baikorra izan da. Hala ere, beste herrialdeetara bidaitzeak, aktore eta zuzendari ezberdinen esperientziak ezagutzeak, eta beste herrialde batzuetan egiten den antzerkia ikusteak bihotzari eta pentsamenduari pultsu oso handia uzten dio eta bizi eta sentitutakoa irentsi, asimilatu beharra dago. Hala ere, gertatutako esperientzia konkretu bati buruz gogoeta egin nahi nuke.

Bidaia egin baino lehen, jaialdiaren arduradunei, bi funtzio egingo genituela eta bat euskaraz egitea gustatuko litzaigukeela eskatu genien. Baiezkoa eman ziguten, eta hala egin genuen. Funtzio bat gazteleraz eta jaialdiaren programazioaren barruan zegoen emanaldia, obraren jatorrizko hizkuntzan egitea adostu genuen, euskaraz alegia.

Euskarazko emanaldian ikuslegoa oso zabala zen, argentinarrak, mexikarrak, AEBarrak, errumaniarrak... eta tartean espainiarrak ere bai. Ikuskizunarekin, nahiz eta euskaraz izan, asko disfrutatu zuen jendeak, eta katarsi bezalako bat lortu genuen ikuslegoarengan. Kritikak oso baikorrak eta ikusgarriak izan ziren.

Hala ere, bazegoen Espainiako ikuslego bat, ez zuena begi onez ikusten obra euskaraz egitearena. Eta hor dago koxka. Politika gaizki ulertuak, aurreiritziak eta mugak zabaldu baino mugak zerratzera eramaten gaituela ulertzen dut.

Hizkuntza baten aberastasuna eta espresabideak ez ulertzearena muga baikorra izan beharko litzateke eta ez oztopoa. Are gutxiago oztopo politiko edo sozial bat. Hizkuntza baten indarra, sonoritat ea, musikaltasuna... guztiak dramaturgiaren osagai dira eta ez oztopo. Oztopoak norberak jartzen dizkio bere buruari. Ikusi edota entzun nahi ez dena, arbuiatu egiten da, eta hau, gizaki espiritualki pobre, kutsatu eta patetikoetan gertatzen da.

Nik pertsonalki asko disfrutatu izan dut, errumanieraz, ingelesez edota beste hizkuntzetan ikusi dudan teatroarekin. Gogoratzen naiz Footsbarn Theatrek egiten zituen Shakespeareren obrekin nola negarrez eta zeharo hunkituta ateratzen nintzen ikuskizunaren ondoren. Nahiz eta nire ingelesa oso pobrea izan, hitzaren eta ekintzaren arteko inpaktu organikoak liluratzen ninduen.

Euskaraz antzerkia egitea ezinbestekoa da, eta euskaraz egiten dugun antzerki hau beste herrialdeetara eramatea gure existentziaren arma, mugak apurtu eta gainditzeko bala. Oraindik, gure hizkuntzan lan asko dago egiteke eta jolas estetiko ikaragarri ederra daukagu gure imaginarioan, nire ustez sortzeko dagoena.

Hizkuntzak maite ditut (maputxea, espainola, katalana, malyalama...) eta nire hizkuntza maite dut (euskara), naturaltasunez, barruko indar batez, eta inongo panfleto eta apologiarik egin gabe euskal hizkuntza maite dut, hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik eta muga guztien erditik.


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude